Aretxabaletak badu jada Euskaltelen zuntz optiko ultralasterra. Abiadura eta estaldura handiagoa, eta Android-4K duen telebista-deskodetzaile bat, Leintz bailarako udalerri honetako biztanleek merkatuko Interneteko konexiorik onena eta eduki gogokoenak kalitate ezin hobean izan ditzaten.
Kontsultatu Aretxabaletako zuntz-estaldura
Zer sartzen da Aretxabaletako zuntz optikoko eskaintzan?
Gure zuntza apustu sendoa da, eta abantaila ugari ditu. Adi.
Hasteko, gure zuntz-sare berria 10Gb simetrikora iristeko gai da. Gaur egun, gure erabiltzaileek 1Gb simetrikoko abiadura dute (igotzeko eta jaisteko abiadura bera). Pentsaezina zen duela gutxi arte.
Wifi-estaldura hobea Wifi 6 unibertsala duen gure bideratzailea merkatuko berriena da, eta lau aldiz estaldura handiagoa eskaintzen du. Eta segurtasuna ere hobetzen du, WPA3 protokoloari esker.
Atzerapenik txikiena eta lag-free bermatua. Izan ere, sare hau zuzenean konektatzen da gamingeko zerbitzarietara eta plataformetara (besteak beste, Twitch).
Android-4K duen telebista-deskodetzailea ere barne hartzen du Hala, zure telebista Smart TV bihur dezakezu, eta Netflix edo Amazon Prime Videoko telesailik onenekin egunean jarri. Gainera, Zuntza MAXek barne hartzen duen deskodetzaileak aplikazioak deskargatzeko aukera ematen dizu.
Gehitu 5G-a duen mugikor bat Euskaltelen Aretxabaletako zuntzari
Erosoago ibiliko zara, eta aurreztu egingo duzu. Zuntz- eta mugikor-kontsumoak faktura berean biltzeko formularik onena proposatzen dizugu: giga-kopuru mugagabea duten mugikor-tarifak gehitzea.
Gainera, erabilgarri dagoen eremuetan 5G teknologiaren abantaila guztiez baliatu ahal izango zara, automatikoki. Eta Euskaltelek Euskadiko lurraldearen %70ean baino gehiagoan eskaintzen du 5G-a dagoeneko.
Ahalik eta azkarren nabigatzeko, txateatzeko edo jokatzeko, eta daturik gabe ez geratzeko.
Ikusi Aretxabaletarako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak
Nola kontratatu zuntza eta mugikorra Aretxabaletan
Oraindik bezero ez bazara, deitu iezaguzu, edo begiratu gure webgunean Euskaltelen zuntzari buruzko xehetasunen berri izateko. Eta, zalantzarik izanez gero, galdetu lasai.
Lehendik Euskaltelen bezeroa bazara, azkar eta doan egingo dizugu aldaketa, zure inguruan Zuntza MAX erabilgarri egon bezain laster. Aski duzu guk deitutakoan telefonoari erantzutea eta zure etxean bideratzaile berria instalatzeko gurekin hitzordua egitea.
Euskaltelen zuntz-sarearen estaldura Aretxabaletan
Aretxabaletako 4.000 etxebizitza eta negoziok dagoeneko ezagutzen gaituzte, eta gure zuntzaz baliatzen dira.
Eta lanean jarraitzen dugu laster jende gehiagoren esku egon dadin zuzenean etxeraino iristen den (FTTH) eta beste zuntz batzuen aldean abiadura handia duen zuntz-sare hau.
Aretxabaleta, industria eta ondarea Deba ibaiaren ertzean
Leintz bailararen erdian dago Aretxabaleta, Deba ibaiaren ertzean. Mendiz inguratua dago, Bizkaitik eta Gipuzkoatik hurbil, eta industriagune garrantzitsua da.
Naturaz gozatzeko txokoz beteta dago herria, hala nola Deba ibaia jaiotzen den lekua, Urkulu urtegia edo Kurutzeberri mendia, mendizaleentzat ezaguna.
Ondare historikoari dagokionez, aipatzekoak dira Bedarretako San Migel eliza eta haren kripta, Galartzako Dorretxea, XIV. mendekoa, eta Arratabe jauregia, gaur egungo udaletxea.
Txino dantza
Aipamen berezia merezi du, halaber, Aretxabaletako tradiziorik ezagunenetako batek: Txino dantzak. Herriko gazteek egiten dute urtero, Inauteriarekin batera, jantzi tradizionalak soinean dituztela eta txistulari-talde baten laguntzaz.
Sustraiak eta tradizioak alde batera utzi gabe, etorkizunari eta modernizazioari ere begiratzen die Aretxabaletak, eta, orain, horretarako lagun izango du Euskaltelen zuntz ultralasterreko sarea ere.
Irudia: Aretxabaletako Udala.