Distantzia gora-behera gertukoekin konektatua egoteko aliaturik leialena izan duzu telefono mugikorra. Gure zaharrek arrapaladan egokitu behar izan dute egoera berrira, baina denek ez dute horretarako mugikorrik egokiena. Estualditik ateratzeko, etxean aspalditik daukazun mugikor zahar bat aprobetxatzen duzu batzuetan, baina zaharkituak egoten dira edo ez dituzte asetzen adinekoen beharrak. Aprobetxatu orain, eta erosi zure gertuko adinekoei mugikor eroso bat. Pare bat iradokizun egingo dizkizugu, Euskaltelek produktu egokiak baititu horretarako:
Aintzat hartu beharrekoak
Inork baino hobeto ezagutzen dituzu zuk; beraz, lehenik eta behin, ikusi nola moldatzen diren mugikorrekin. Batzuk crack benetakoak dira, eta whatsappak bidaltzeko ere moldatzen dira; beste batzuek, berriz, ez dute jada teknologiarekin borrokan hasteko gogorik.
Berdin dio. Euskaltelen bientzako moduko telefonoak ditugu: Alcatel 3026x, deiak erraz-erraz egiteko, eta Alcatel 1, smartphonea, baina oso erraz erabiltzekoa eta bideo-deiak egiteko aukera ere emango diena. Eta mailarik handienekoekin, tableta ere probatu dezakezu: Samsung Galaxy Tab A 10.1 2019 edo Lenovo Tab M10.
Alcatel 3026x
Oinarrizko telefonoa, adinekoentzat diseinatua. Arina da, pisuegia gerta ez dakien, eta tapaduna, teklarik ez sakatzeko oharkabean; gainera, pantaila handia du, 2,5 hazbetekoa, arazorik gabe ikusteko nork deitzen dien.
Ohiko teklatua du, zenbaki handiekin, eta funtzio nagusietara sartzeko lasterbideak: deitu, agenda... Eta, batez ere, SOS botoi bat du, aurrez erabakitako kontaktuei automatikoki deitzeko.
Bateriak 200 ordutik (3G) 280 ordu bitartera irauten du (2G), telefonoa erabiltzen ez denean; beraz, ez dute telefonoa behin eta berriz kargatu beharko. Ez du kablerik behar kargatzeko; Alcatel 3026x modeloa oinarri batean kargatzen da; erosoago, beraz, ez baitzaie hain erraz eroriko.
Eta azken xehetasun garrantzitsu bat: M4/T4 audifonoekin bateragarria da.
Eskuratu ezazu Euskaltelen, 2 €/hil ordainduta.
Alcatel 1
Lehen esan bezala, smartphone bat da, baina tartetxo bat hartzen baduzu zure inguruko adinekoekin eseri eta oinarri-oinarrizkoena azaltzeko, berehala ikasiko dute erabiltzen. Telefono adimenduna denez, beste gauza asko egin ditzakete, deitzeaz gainera.
Ukipen-pantaila izan arren, irisgarritasun-aukera ugari eskaintzen ditu Androidek, eta ezarpenetan konfigura daitezke denak: pantailaren zooma, letra-tamaina, kolorea, kontrastea, audifonoekiko bateragarritasuna, eta abar.
Pantaila aski handia du, 5 hazbetekoa, eta gailu sendo baina arina da, adinekoek erraz erabiltzeko modukoa.
Eskuratu ezazu Euskaltelen, 3 €/hil ordainduta.
Ez badakizu zein izan daitekeen egokiena zure inguruko adinekoentzat, galdetu guri lasai, eta bat edo bestea gomendatuko dizugu.