Gasteizko Umeen Gabonetako Parkea (UGP) zabalik egongo da 2024ko abenduaren 26tik (osteguna) 2025eko urtarrilaren 5era (igandea). Atrakzio dibertigarriak eta haurren gozamenerako jarduera ugari aurkituko dituzu han. 2024koak "Ekopark" du izena, garapen jasangarria baita Umeen Gabonetako Parke ezagun honen ardatz nagusia. Orain, ordutegiak eta sarrerak nola eros ditzakezun azalduko dizugu.

Bigarren urtez jarraian, Europa Jauregian izango da Gasteizko UGP (Umeen Gabonetako Parkea). Jakingo duzuenez, jolaserako eta entretenimendurako gune bat da, 14 urte arteko haurrei zuzendua. Hamaika egunez, ohe elastikoak, aurpegi-margoketa eta karaokea izango dituzte umeek, bai eta antzerkia eta musika ere. Familiarentzako plan bikaina Gasteizen, ezin huts egina.

Noiz egongo da irekita Gasteizko 2024ko UGP?

Gasteizko UGP 2024ko abenduaren 26an irekiko da, 11:00etan, eta 2025eko urtarrilaren 5ean itxiko da, 14:00etan.

Erritmo onarekin hasteko, Gasteizko Molto Vivace musika taldeak zuzenean joko du inaugurazioan.

Irteera-hotsaren ondoren, dibertsioz eta ikasketaz beteriko esparru baterako ateak irekiko dira. Aurten, jasangarritasunak eta naturaren zaintzak duten garrantzia helarazi nahi zaie haurrei. Horregatik aukeratu da "Ekopark” izena.

Jasangarritasuna, Gasteizko 2024ko UGPko protagonista

Haurrek ingurunea ezagutzea da 2024ko UGPren helburu nagusietako bat. Hori dela eta, instalazioak jolasaren eta ingurune-ezagutzaren arteko harremanetarako espazio gisa antolatu dira.

Hala islatzen du aurtengo UGPren logotipoak ere, naturaren oinarrizko lau elementuak biltzen baititu: sua, airea, lurra eta ura.

Zer dago Gasteizko UGPn?

Gasteizko 2024ko Gabonetako Parkeak 9 gune tematiko izango ditu, eta haien artean banatuko dira jarduerak.

Besteak beste, Almudena Cid aretoa, Green Capital aretoa, Mirador Avenida, Barandiaran aretoa, Armentia aretoa, puzgarrien guneak, bola-igerilekua, ludoteka, aurpegi-margoketa eta ohe elastikoak.

Aukera ezberdin ugari, txikiek aukera hauek guztiak izan ditzaten: erorketa librean salto egin, hezkuntza-tailerretara joan, karaokean dibertitu, multimedia-jardueretan parte hartu, teknologia berriak probatu edo bideo-jokoekin entretenitu, kabina simulatzaileak eta kontsolak erabiliz.

Gasteizko 2024ko UPGren ordutegia

Oro har, Gasteizko UGPra goizez nahiz arratsaldez sar daiteke.

Bi saio izango dira egunero:

  • Goizeko saioa: 11:00 - 14:00

  • Arratsaldeko saioa: 16:30 - 20:30

2024ko abenduaren 31n eta 2025eko urtarrilaren 5ean, 11:00etatik 14:00etara bakarrik irekiko da.

Urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Gasteizko 2024ko UGPrako sarrerak

Nola erosten dira Gasteizko UPGrako sarrerak? Aurrez aurre edo online eskura ditzakezu.

Aurrez aurre, UGPren kanpoaldean, saio bakoitza hasi baino ordu erdi lehenagotik. Hau da, 10:30etik aurrera erosi ahal izango dituzu txartelak goizeko saiorako, eta 16:00etatik aurrera arratsaldeko saiorako.

Tiketak online erostea aukeratzen baduzu, abenduaren 18tik aurrera erosi ahal izango dituzu aldez aurretik, https://eventos.grupoeleyco.com/es/ webgunearen bidez.

Gasteizko UGPrako sarreren prezioak

Gasteizko Umeen Gabonetako Parkerako sarrerek prezio bat edo bestea dute ordutegiaren eta adinaren arabera.

Oro har, honako hauek dira tarifak:

  • Goizeko saioaren prezioa: 3 €

  • Arratsaldeko saioaren prezioa: 3,5 €

Tarifa bereziak daude 14 urtetik gorako laguntzaileentzat eta urtebetetik beherako txikientzat. Bi kasuetan, 1 € bakarrik ordainduko dute (bi saioetako edozeinetan).

Eta argibide pare bat: 8 urtetik beherako umeek 18 urtetik gorako pertsona batekin egon beharko dute beti, eta adingabe bakoitzeko pertsona heldu bati bakarrik uzten zaio sartzen.

Gasteizko Umeen Gabonetako Parkea

Egun osoan bertako instalazioek eskaintzen duten entretenimenduaz gain, arratsaldeetan beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu Gasteizko UGPk.

Egunero, 18:30ak aldera, antzerkia ikusi ahal izango da Francisco de Vitoria auditorioan. Emanaldi horietarako sarrera barnean hartzen du UGPko sarrera orokorrak, eta, beraz, ez duzu gehiago ordaindu beharko.

Ikuskizunak euskaraz izango dira (azkena izan ezik; hura ingelesez).

Hauek ikusi ahal izango dira, besteak beste: "Txontxongilo Ikuskizuna", Andrinaren eta haren panpina magikoen istorioa; "Kalean Otso, Etxean Uso", hiru txerrikume desagertuekin; "Kli, Kla Birzikla! ", bizi-bizirik dauden txotxongiloekin; eta "Makusi Gabon Festa", Potx eta Lotx pailazoekin Gabonetako abenturak bizitzeko.

Gainera, urtarrilaren 2an, 17:00etatik aurrera, Gabonetako ikuskizun berezi bat egingo da María Maeztu auditorioan. "Makusi Gabon Festa"saioak umorea, musika eta Makusiren dantzak eskainiko ditu familia osoarentzako ikuskizun batean.

Aurtengo Gabonetan, inoizko Gabonetako Haur Parkerik berdeena eta jasangarriena izango duzu Gasteizen. Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era, dibertsioa eta Gabonetako magia barra-barra Gasteizko 2024ko UGPan.