Euskaltelen hilero eskaintzen dizkizugun telebista-eduki eta -estreinaldi onenez gozatzea nahi dugu. Hona, beraz, martxoan gomendatzen dizkizugun telesail, film, dokumental eta kirol-ekitaldiak.

LaLiga+ irekian: dialeko 7an

destacados television euskaltel marzo la liga plus abierto

LaLiga+ da martxoko kanal gonbidatua Bizi-bizian goza ditzazun Gipuzkoa Basketen LEB Oroko partidak, LaLiga+en bitartez. Gainera, LaLiga+-eko 24 orduko kanalak LaLiga Genuineko partidak eskaintzen dizkizu; hartan aritzen dira CA Osasuna (Inclusión multzoa) eta SD Eibar Fundazioa (Superación multzoa).

LaLiga+ irekian izanda, aukera ugari izango duzu kirol onenaz gozatzeko, zuzenean edo eskaripean. Saskibaloiko LEB Oro ematen dute, eta futbol asko: futboleko AFC, Libertadores Kopa, Hego Amerikako Kopa... Horretaz gain, LaLiga Genuine eta LaLiga Futures, Belako Sail GP, boleiboleko txapelketak eta LaLiga EA Sports eta LaLiga Hypermotion-en gaurkotasuneko laburpen osoa. Eta eskubaloiko Liga Plenitude, non lehiatzen baitira Bidasoa Irun eta Helvetia Anaitasuna.

Tracker – T1, Star Channelen: dialeko 20an

destacados television euskaltel marzo tracker star channel

Star Channel da orain lehen FOX kanala zena. Irudi berria du, eta edukiak beti bezain politak. Martxoan egingo duen estreinaldi handia Tracker da. Berehala geldituko zara kateatuta Colter Shaw sari-ehiztariaren ibilerekin, desagertutako pertsonak aurkitzen baititu bere iragana ahaztu nahian dabilela.

  • Estreinaldia: asteartea, martxoaren 12a; 22:00etan, Star Channelen (dialeko 20an)

  • Emanaldia: asteartero, 22:00etan

  • Atal-kopurua: 8

  • Eskaripean: Replaytekan

Mes Oscar, Canal Hollywooden: dialeko 19an

blogRTK destacados euskaltel tv marzo hollywood

Martxoa Oscar hilabetea da. Eta Canal Hollywoodek aprobetxatzen du dagoeneko historia diren film batzuk errepasatzeko, urteko galarik zinematografikoenean eman ondoren. Zatoz sari-markak hautsi zituzten ezinbesteko film batzuk ikustera, hala nola Titanic eta El señor de los anillos, edo emozioz inarrosten gaituzten film batzuk, hala nola El guardaespaldas eta La Land. Oscarretako 31 film eta eskaripeko 16 film.

  • Noiz: martxoaren 1etik aurrera, gauero, 22:00etan, Canal Hollywooden (dialeko 19an)

  • Eskaripean: Replaytekan

SWAT: Los hombres de Harrelson – T7, AXNn: dialeko 22an

AXNra iritsi da SWATen eta azken denboraldia: Los hombres de Harrelson. Azken emanaldia Mexikon hasiko da, eta Hondok eta haren lagunek iheslari bat eskoltatu behar dute AEBra bueltan. Eta telesail kitzikagarri horren atal guztiak gogoratu nahi badituzu, AXN Nown dituzu, Replayteka zerbitzuan.

  • Estreinaldia: astelehena, martxoaren 11; 22:00etan, AXNn (dialeko 22an)

  • Emanaldia: astelehenero, 22:00etan

  • Atal-kopurua: 13

  • Eskaripean: Replaytekan

La cocina mágica de las setas, Canal Cocinan: dialeko 38an

destacados television euskaltel marzo cocina magica setas canal cocina

Perretxikozale on ororen programa berri gogokoena La cocina mágica de las setas da, eta Canal Cocinan estreinatuko da. Ikasiko duzu nola etekina atera gugandik oso hurbil dauden halako gutiziei. Lehenbiziko atalean, Gorka Aguinagak zenbait errezeta prestatuko ditu Iratiko oihanean bildutako perretxikoekin. Hurrengo ataletan, onddoak bilatuko ditugu Araban, Diego Gastañares eta Iñaki Pradellsekin; Ezkabarte ibarrean, Mikel Odriozolarekin; eta Errioxan, Ignacio Echapresto lagun.

  • Estreinaldia: astelehena, martxoaren 4a; 23:00etan, Canal Cocinan (dialeko 38an)

  • Emanaldia: astelehen eta asteartero, 23:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan

Imperios de la antigüedad, Canal Historian: dialeko 31n

Alexandro Handia, Julio Zesar eta Kleopatra. Hiru buruzagi bikain eta berdingabe, Canal Historiako dokumental-sail berriaren ardatz. Imperios de la antigüedad filmaren estreinaldia kanalaren 25. urteurrena dela-eta prestatutako programazio bereziaren parte da.

  • Estreinaldia: astelehena, martxoaren 4a; 22:00etan, Canal Historian (dialeko 31n)

  • Emanaldia: astelehenero, 22:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan

Rainn Wilson y la geografía de la felicidad, Buenviajen: dialeko 32an

destacados television euskaltel marzo rainn wilson felicidad buenviaje

Rainn Wilson (The Officen egindako lanagatik ezaguna) ahaleginean dabil mundu osoan gizarte zoriontsuenen sekretuak aurkitu nahian. Ez dago leku berriak ezagutzea bezalakorik perspektiba aldatzeko eta gozamena aurkitzeko. Lagundu iezaiozu bere ibilaldian Buenviaje dokumental-sail berriari jarraituz: Rainn Wilson y la geografía de la felicidad, best seller ospetsu batean oinarritua.

  • Estreinaldia: asteazkena, martxoaren 6a; 22:00etan, Buenviajen (dialeko 22an)

  • Emanaldia: asteazkenero, 22:00etan

  • Eskaripean: Replaytekan

Eta Guztia TB aukera baduzu, ez huts egin aipagarri hauek

Itzulia eta 2024ko txirrindularitza guztia, Eurosporten: dialeko 60an

Prest zaude txirrindularitzak eskaintzen digun urteko hitzordu handienetako baterako? Eurosportekin, 2024ko Itzuli guztiaz gozatu ahal izango duzu apirilaren 1etik 6ra. Gainera, denboraldiko txirrindulari-lasterketarik onenak ikusteko aukera izango duzu: Paris-Niza, Flandriako Tourra, Miguel Indurain saria... eta ziklokrosa, BMX eta mendi-bizikleta. Eta aste batzuk barru, esan bezala, oso hitzordu berezia izango duzu: Itzulia. Irundik Eibarrera, 22 mendate eta 832,1 kilometro igarota, beste orrialde bat idatziko dugu euskal txirrindularitzaren historian. Egin bat Marea Laranjarekin, eta lagundu Euskaltel-Euskadiri 2024ko Itzulian, Eurosporten bidez.

ADN – T1, Sundance TVn: dialeko 50ean

destacados television euskaltel marzo adn sundance tv

Sundance TVn ADN estreinatuko da, Rolf Larsen Danimarkako Poliziako kide itzaltsuaren inguruko suspense-saila. Haren alaba txikia, Minna, desagertu egin da, arrastorik utzi gabe. Handik bost urtera, pista bat agertu da. The Killing telesailaren sortzaileetako batek zuzendua, nazioarteko telesailik onenaren BAFTA saria irabazi zuen.

  • Estreinaldia: osteguna, martxoaren 21a; 21:50ean, Sundance TVn (dialeko 50ean)

  • Emanaldia: ostegunero, 21:50ean

  • Atal-kopurua: 8

  • Eskaripean: Replaytekan

Guardianes de los bosques, Odisean: dialeko 30ean

destacados television euskaltel marzo guardianes bosques odisea

Basoen Nazioarteko Eguna da martxoaren 21ean, eta Odiseak omenaldi bat egingo die, dakien bezala: estreinaldi batekin. Guardianes de los bosques UNESCOk lagundutako ekoizpenak klima-aldaketaren eta deforestazioaren ondorioak ditu aztergai. Arazo horrek gogora ekartzen digu, noski, gure basoak zaintzearen garrantzia. Euskadin benetako altxorrak baititugu: Otzarretako pagadia, Izkiko Parke Naturala, Urkiolako basoak eta beste asko.

  • Estreinaldia: martxoaren 7a eta 14a, ostegunak; 16:00etan, Odisean (dialeko 30ean)

  • Eskaripean: Replaytekan

Zinema, kirolak, telesailak, dokumentalak... Hori guztia eta gehiago zain duzu telebistan, Euskaltelen bidez gozatzeko.