Zure telebista erretiro eske ari zaizu. Berri bat behar duzu, irudi- eta soinu-kalitate onekoa, zure gailu guztiak konektatzeko aukera emango dizuna, luze iraungo duena, leku gutxi behar duena... Seguru asko, ez duzu beharko merkatura atera den azken modeloa, baina jakin behar duzu zein diren Smart TV on batek gaur egun izan behar dituen teknologiak, formatuak eta funtzioak.

Zer da Smart TV bat?

Lehenik eta behin, zer da Smart TV bat? Bada, Interneteko konexioa duen telebista adimendun bat eta, beraz, aukera ugari eskaintzen dizkizuna.

Aplikazioak deskargatzeko aukera, eduki-plataforma onenetara sartzekoa (Youtube, HBO, Disney+, DAZN edo Netflix) edo online jokatzekoa.

Smart TVek sistema eragile bat dute. Marka batzuek bereak dituzte, baina Android TV da ohikoena. Horren bidez, Google Storera sartu ahal izango zara, eta han milaka aplikazio dituzu (hori bai, ez dira mugikorrean dituzun berberak).

Eta aholku bat: aplikazioak deskargatu nahi badituzu, behar adina leku behar duzu biltegiratzeko. Ohikoena telebista bakoitzak 8GB izatea da.

Zer telebista-tamaina da egokiena nire etxerako?

Gustu eta erabilera guztietarako tamainak daude.

Kontuan izan teknologiak sekulako bilakaera izan duela eta behar duzun guztia aurkituko duzula gaur egun edozein telebistatan, tamaina gorabehera. Beraz, ez duzu zertan erosi handiena prestazio egokiak izateko.

OCUk gomendatzen dituen distantzia hauek kontuan hartzea gomendatzen dizugu. Grafiko honetan ikus ditzakezu. Neurtu zure egongela, eta erabaki:

- 1,5 - 2,3metroko distantzia: 32"-ko telebista

- 2 - 2,8metroko distantzia: 40” - 43"-ko telebista

- 2,4 - 3,2metroko distantzia: 46” - 49”-ko telebista

- 2,5 - 3,3 metroko distantzia: 50"-ko edo 51"-ko telebista

- 2,8 - 3,6metroko distantzia: 55"-ko telebista

- 3,4 - 4,2 metroko distantzia: 65"-ko telebista

consejos-comprar-television

Zer pantaila-mota daude?

LCD eta OLED dira bi pantaila-teknologia nagusiak, eta irudi-kontrastea da gakoa.

OLED pantailetan, 1.000.000:1etik gorakoa da, eta LCD pantailetan, berriz, 1.000:1ekoa.

Hortaz, zein behar duzu?

LCD motakoak argitsuagoak dira edozein ingurunetan, baita eguzki betean ere. Ohikoenak dira, baina, beltz absoluturik ez dutenez, haien gardentasuna ez da perfektua, eta atzerapen eta latentzia handiagoak izan ohi dituzte. LCD LED bertsioek akats txiki horiek zuzentzen dituzte, baina garestiagoak dira.

Beste teknologia, OLED, berriagoa da, eta diodo organiko bat du argia sortzen eta igortzen duena. Horri esker, irudi natural distiratsua eta argitsua lortzen du edozein angelutatik.

Beste formatu batzuk —hala nola ULED, LED, NanoCell edo MiniLED—, markaren edo motaren araberako aldaerak dira. Horietako bat QLED da; LCD eta OLED pantailen arteko erdibideko bat da ezaugarriei zein kostuari dagokienez.

Zer pantaila-bereizmen behar duzu?

FullHD eta 4K dira bi aukera nagusiak.

4K teknologiak laukoiztu egiten du FullHD telebista estandar baten bereizmena.Hau da, 1920 x 1080 pixel FullHD batek eta 3840 x 2160 pixel 4K teknologiako batek. Kolore-eskala ere handiagoa da, %90 ingurukoa, eta gutxienez 10 biteko kolore-sakonera du.

Horrek guztiak gardenagoa egiten du irudia. Beharbada ez duzu askorik nabarituko formatu tradizionaleko edukietan; bai, ordea, Prime Video, HBO eta antzeko beste plataforma batzuetako telesailak, filmak edo dokumentalak ikusten baldin badituzu. Zerbitzu horiek dira 4K-ko kalitatea gehien baliatzen dutenak, eta dagoeneko hasiak dira 8K-koaz hitz egiten. Baina bide luzea dago egiteko oraindik.

Laburbilduz, 4K kalitateko telebista bat gomendatzen dizugu, 120-140Hz-eko bereizmena duena, gutxieneko 50-60 horiek gutxiegi iruditzen baitzaizkigu.

Zer da irudiaren freskatze- edo frekuentzia-tasa?

Adierazten du zenbat aldiz aldatzen den irudi bat pantailan segundoko; funtsezkoa da aldaketak fokuratuago eta leunago egiteko, neke bisuala ahalik eta txikiena izan dadin.

Telebistek 60Hz-eko freskatze-tasa izaten dute gutxienez, nahiz eta gaur egun askoz tasa handiagoa duten gehienek.

Zer abantaila ditu HDR teknologiak?

Argia, kolorea eta kontrastea optimizatzeko, HDR teknologia behar duzu.

Praktikan, HDR10 eta Dolby Vision dira aukera erabilienak. HDR10 da estandarra, eta eduki oso baterako distira maximoa ezartzen du; Dolby Visionek “framez frame” (eszenaz eszena) egokitzen du, eta, hala, kalitate hobea lortzen.

Nola lor dezaket soinurik onena?

Gaur egungo telebistek bi bozgorailu izaten dituzte, 6-15W bitarteko potentziakoa bakoitza.

Baina hori ez da beti nahikoa soinu-kalitate ona lortzeko. Zergatik? Telebistak oso estuak dira eta, beraz, barruan ez dira sartzen anplifikadore handi eta ahaltsuak. Gainera, ahalik eta energia gutxien kontsumitu behar dute, emaitza egokiak izango badituzte energia-efizientziaren ikuspegitik.

Beraz, kanpoko doinu-barrak baliatu behar izaten dira askotan. Horietan, DTS:X tipologiak dira erabilienak eta, bereziki, Dolby Atmos, formatu askorekin baita bateragarria

consejos-comprar-television

Konektagarritasuna: wifi, bluetooth, HDMI...

Lehenik eta behin, ezinbestekoa da telebistak wifi- eta bluetooth-konexioak izatea, zure gailu guztiak leku berean erabiltzeko aukera izan dezazun.

Kanpoko gailuak konektatu nahi badituzu, hala nola disko gogorrak, USB atakaren bat beharko duzu. Ikusi, halaber, ea SD txartelak sartzeko aukera ere baduen.

Baina gako-hitza HDMI da. Zenbat eta konexio gehiago, hobeto; gutxienez, 2 edo 3 izan behar ditu.

Ahal izanez gero, HDMI konexio horiek 2.0 edo berriagoak izan behar dute, bereizmen handiko edukiak arazorik gabe erakuts ditzaten.

Zenbat energia kontsumitzen du nire telebistak?

Energia gutxien kontsumitzen dutenak LED teknologiako telebistak dira. Plasmazko telebisten erdia ia, eta LCD motakoak baino %25 gutxiago.

Orain, beraz, hobeto prestatua zaude zure telebista berria erosteko: badakizu zer alde dagoen 4K-ko eta FullHD-ko telebista baten artean, eta ikusi duzu HDMI konexioak lagunik onenak dituzula zure eduki eta gailu guztiez gozatzeko. Hortik aurrera, zurea da erabakia :)

Bide batez, telebista on bat izateaz gainera edukirik onenak eskuratu nahi badituzu, gogoan izan gure telebistan dituzula kanalik onenak. Ikusi guztion ahotan dauden FOX, AXN, TNT, COSMO eta beste hainbat kanaletako telesailak... Egin ihes lekurik urrunenetara eta ikusi zer dioten National Geographic, Discovery, Historia, Odisea, Canal Cocina eta beste hainbatek ematen dizkizuten istorio gogoangarriek... Utzi umeei ondo pasatzen Disney Junior, Dream Work, Nicj Jr eta abarrekin... Eta gozatu kirolik onenaz Eurosport, LaLiga SmartBank eta Extreme Sports kanaletan. Eta Android TV duen gure 4K deskodetzailearen kalitatearekin.