Gaur egungo haurrek mundu digitalizatu batean bizi behar dute; beraz, ez dago zalantzarik trebetasun teknologiko praktikoak, goiztiarrak eta etorkizuneko ikuspegia dutenak garatu behar dituztela.
Baina, telefono adimendunen, tableten, arbel digitalen, ukipen-gailuen, sare sozialen eta onlineko plataformen artean, erraza da galtzea eta teknologia berriek haurrentzat dituzten onura guztiak ez aprobetxatzea.
Beraz, gida txiki bat prestatu dugu, IKTek eta plataforma berriek haurrentzat dituzten onurei eta aukerei erreparatzeko. Arreta berezia jarri dugu Youtubeko haurrentzako kanaletan, joko interaktiboetan eta liburuetan.
Teknologia berriak eskolan
Hasteko, irakaskuntzan erabiltzen diren teknologia berriak izango ditugu hizpide; izan ere, hor egiten dute haur askok topo lehen aldiz teknologia berriekin, eta ondo konpondu behar dute haiekin.
IKTek, material didaktiko alternatiboen bidez, irakasteko metodo berriak sortu eta garatzea ekarri dute. Gaur egun, eskola-laguntzarako tresna garrantzitsua dira, emaitza akademikoak hobetzen laguntzen dute, eta aparteko laguntza-tresna dira behar bereziak dituzten haurrentzat.
Haurrek istorioak sortzeko tresnak
Zenbait tresnaren bidez —hala nola Osmo Coding edo Scratch Jr— beren istorioak sor ditzakete haurrek, edo, ikasgela osoak parte hartzeko moduko jolasak prestatu —Kahoot! erabiliz, adibidez—.
Hezkuntza-joko interaktiboek arrakasta handia dute, bai oinarrizko eragiketak egitekoek —hitzak eta esaldiak osatzekoek, batzeko eta biderkatzekoek...—, baita elementu bisualagoak aukeratzen dituztenek ere —antzeko irudi geometrikoak multzokatzekoek edo ibilgailuak jazartzekoek—.
Izan ere, IKTak ezagutzak zabaltzeko edo finkatzeko tresna egoki bihurtu dira. Esate baterako, badira idazkera eta irakurketa hobetzen eta irakurmena edo fonetika indartzen laguntzen duten hezkuntza-laguntzaile birtualak.
Komunikazioa, gaitasun kritikoa eta kontzientzia soziala
Baina IKTek gizarte-osagai argia ere badute.
Adiskidetasuna, komunikazioa, interakzio soziala, espiritu kritikoa eta kontzientzia soziala garatzen laguntzen dute, taldean lan egiten, beren ideiak azaltzen eta besteenak entzuten eta baloratzen ikasiz.
Gainera, teknologia berriek komunitatea sortzen dute, eta gustua edo interesak partekatzen dituzten haurren artean harremanak sortzeko balio dute.
Sormena, logika, jakin-mina, independentzia
Internet ezagutzarako bide azkar eta oso eraginkor bat da. Edukiak sortzeko eta partekatzeko gonbita eginez, IKTek sormena piztu eta ikasteko gogoa eragiten dute.
Jakin-mina pizten dute, baina, horretarako, hizkera bera bilatzen dute, edo hitz, kolore edo irudi lagunkoiekin hitz egiten duten eduki edo kanalak.
Erronka berriak jartzen dizkiete aurrean, eta independentzia eman.Teknologia berriei esker, ikasleek berek bila ditzakete eskolako lanen erantzunak, edo beren zaletasunei buruzkoak.
Haiek erabiltze hutsagatik, logikaz ikasten dute haurrek; adibidez, sakelako telefono bat piztu eta funtzio jakin bat bilatzen duten bakoitzean.
Familia osoarentzako teknologia berriei buruzko liburu-gomendioak
Lasai. Ez kezkatu. Teknologia berrien mundua zabala da, eta ziztu bizian aldatzen da, baina merkatuak eta liburuek badakite ohiko kezkei erantzuten. Hartu gogoan:
Cariño he conectado a los niños, Guillermo Cánovas
Hasteko, "Osasun digitalaren gida" osatu bat. Familia osoarentzako eskuliburu bat da, eta hainbat gairi buruzko aholkuak ematen ditu; esate baterako, haur batek zenbat urte izan behar lituzkeen lehen mugikorra eskuratzean edo nola jokatu ziberjazarpen-egoeretan.
Entre máquinas inteligentes, CosiCosa / Ana Seixas
Auto autonomoen eta adimen artifizialaren artean, umorez eta irudi originalez betetako album dibulgatzaile honek gailu mugikorretara eta etorkizun hurbilean iritsiko diren asmakizun batzuetara eramango gaitu.
Familias digitales, Alfredo Abad
Espiritu hezitzailea eta baikorra duen liburua da, eta etengabe teknologiarekin bizi den mundu baten aurrean jartzen gaitu.
Mi hijo y las nuevas tecnologías, Javier Urra Portillo
Haurrek teknologia erabiltzean dituzten ohiturak eta portaerak ulertzeko behar duzun eskuliburua.
Nuevas tecnologías para la educación infantil y primaria, J. Siraj Blatchfor
4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako pentsatua da, eta jostailu robotikoei eta aplikazio informatikoei buruz hitz egiten du, eta hezkuntza-baliabideak nola sortu erakusten du.
Joko interaktiboak: hezkuntza eta entretenimendua
Joko interaktiboak haurren entretenimendurako plataforma gogokoenetako bat dira. Agian, pertsonaia eta istorio harrigarriekin topo egiten dutelako edo erronka bitxiei aurre egin behar izaten dietelako. Baina, entretenigarri izateaz gain, ikasteko tresna ere badira.
Gazteluak, dragoiak, aztikeriak eta magia 228 puzzle distiratsutan, oroimena eta problemak ebazteko gaitasuna probatzeko.
Jolas hezigarri eta entretenigarria, natura eta bertan bizi diren izakiak ezagutzeko. Zer animalia izan nahi zenuke?
Probatu zure sormena, eta sortu menu oso bat, edo, gutxienez, plater bat, horretarako osagai guztiak bilduta.
Mundo Sago Mini jolas sortzaile eta interaktiboen sagak sari asko jaso ditu. Aukera ematen du espazioan bidaiatzeko, lagun dinosauroak ezagutzeko, suhiltzaile-kamioi bat gidatzeko edo robot bat eraikitzeko.
Letrak, matematika, marrazketa eta memoria lantzeko jolas hezigarri eta didaktikoz betetako webgunea.
Haurrentzako Youtubeko kanalak
Youtube “Edituber” deiturikoez bete da, hau da, plataforma hezkuntza-eduki askotarikoak argitaratzeko baliatzen duten pertsonaiez.
Hona hemen Youtubeko kanal interesgarri batzuk haurrentzat:
Komunikazioa, lankidetza eta sormena sustatzen ditu telesail dibertigarrien bidez; esate baterako, "La Granja de Zenón". Primeran pasatzen dute haurrek telesailaren istorio eta abestiekin.
“El ratoncillo diminuto” edo “Andy El Búho” pertsonaia maitagarriek giza balioak errespetatzen erakusten digute.
Bideo labur, koloretsu eta alaiak, kantuen bidez ingelesa ikasteko txiki-txikitatik.
Mundua gauza harrigarriz beteta dago, eta Lunak aurkitu egin nahi ditu. Txikiengan ikasteko jakin-mina pizteko kanala.
Haurrentzako abesti hezigarriak; gurasoentzako aholkuak eta gomendioak. Familiako kide guzti-guztientzako kanal bat.
Telmok eta Lulak jakiak prestatzen eta eskulanak egiten erakusten diete haurrei. 100 kapitulu baino gehiago ditu dagoeneko 3Dko animazioko serie honek. Kartoizko bi anaia maitagarri ditu protagonista.
Onlineko esperimentuak etxean. Haurren gaitasun zientifikoa eta ikerketarako grina pizteko formularik onena.
Ikusten duzunez, aukera ugari daude teknologia berriak modu atsegin eta seguruan hurbiltzeko haurrengana, adinaren eta gustuen arabera: hasi Youtubeko kanaletatik eta joko interaktibo edo liburuetaraino. Onurek merezi dute, zinez.