#NiEtxeanGelditukoNaiz garai honetan, tarteka ideia ezin bikainagoak bururatzen zaizkizu, eta lagunekin partekatu nahi dituzu, barre batzuk egiteko. Eta, gainera, orain denbora gehiago duzu. Konbinazio perfektua, zerbait landua egiteko. Eta ez da batere zaila; nahikoa duzu aplikazioren bat erabiltzea memeak eta gif-ak egiteko, eta mugikorrean bideoa sortzeko eta editatzeko aplikazio bat deskargatzea. Hala, gerta liteke zure klipak biral bihurtzea, komuneko paperarena eta balkoiko txalo-zaparradena biak batera baino biralago ere bai... Hori bai, guk ikusi egin nahi ditugu; beraz, partekatu gurekin Facebookeko, Twittereko eta Instagrameko orrietan.

Gifak

GIPHY Cam. GIPHY Interneteko konpainiarik ezagunenaren aplikazio honen bidez, aukera duzu edozein une betiko jasota uzteko gif bat balitz bezala. Oso erraza da erabiltzen: grabatzeko botoia sakatu, iragazkiak eta efektuak gehitu, eta partekatu sare sozialetan edo bidali lagunei. Android eta iOSerako deskargatu dezakezu.

Gif Me! Camera – GIF maker. Ustekabean grabatu zenuen eroriko hori gif mundiala bihurtzeko prest? Gif Me! Camerari esker, 14 segundorainoko tartea har dezakezu, eta, gero, kolore-iragazkiak aplikatu denbora errealean. Androiderako eta iOSerako deskargatu dezakezu aplikazioa.

GIF Toaster. GIF bihur ditzakezu, erraz-erraz, era guztietako formatuak; esate baterako, argazkiak eta bideoak. Eta aukera ematen dizu gifak begiztan sortzeko, abiadura aldatzeko eta iragazkiak aplikatzeko. Androiderako eta iOS erako bertsioak ditu.

GIPHY. All the GIFS. Baina ez baduzu denborarik gifak egiteko, bada aplikazio bat, ehunka eta ehunka eskaintzen dituena: GIPHY da, sareko gif-katalogorik handiena. Androiderako eta iOSerako erabilgarri.

Memeak

Meme Generator Free. Bi aukera ematen dizkizu aplikazio honek: zure memeak egitea edo berak eskaintzen dizkizun 700 eredu desberdin erabiltzea. Gainera, beste aukera asko ere ematen ditu: besteak beste, stickerrak eranstea, testuak mugitzea eta zenbait testu bakarrean konbinatzea. Proba ezazu, Androiden edo iOSen.

Meme Creator. Editore honen bidez, 600 memeren artean hauta dezakezu, eta 20 letra-mota baino gehiago erabili. Horretaz gainera, zure galeriako argazki bat ere makeatu dezakezu, eta, nahi izanez gero, baita komikiak osatu ere, memeen bidez. Androiderako bertsioa deskargatu dezakezu.

Mematic. Eta ez bazara sortzaile sentitzen, lasai: sareko memerik ezagunenak erabil ditzakezu: adibidez, argazki dibertigarri bat hartu zure lagunei esateko mesedez ez sartzeko Whatsappeko beste talde batean ?. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Instameme. Oso erraza da, azkarra, eta aukera asko eta asko ematen ditu. 5.000 txantiloi erabil ditzakezu, bai eta sticker eta emotikono pila ere. Nahikoa duzu ebakitzea, iragazkiak eranstea eta testua editatzea. Androiderako dago erabilgarri.

Crea tus memes, gifs y vídeos desde el móvil con estas apps

Bideoak

Viva Video. Zure mugikorretik bideoa editatzeko doako aplikazio ezagun eta baloratuenetako bat. Viva Videon, tresnak aurkituko dituzu klipak ebakitzeko eta konbinatzeko, inbertsio-efektuak egiteko eta hondoa lausotzeko... Bideoklipak sor ditzakezu klik banaka batzuekin, edo klipak konbinatu historia batean, txantiloi eta collage dotore askorekin. 200 efektu berezi baino gehiago ditu. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Magisto. Hiru urrats errazetan, egin itxura profesionaleko bideo bat: aukeratu argazkiak edo bideoak, aukeratu estilo bat eta jarri soinu-banda. Magistok egingo dizu gainerako guztia. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Adobe Premiere Clip. Adobe-ren bermea doako bideo-editore doako eta oso erabilerraz batean. Adobe Premiere Clipek aukera ematen dizu bideoak automatikoki egiteko, bai eta aukera aurreratu osoago bat erabiltzeko ere. Arrastatu eta ordenatu klipak, ebaki behar ez duzuna, doitu argia eta trantsizioak, jarri kamera geldoan edo sinkronizatu musika; hori dena, profesionala bazina bezala. Deskargatu orain Androiden edo iOSen.

Filmora. Hiru pausotan bideo oso berezi bat egiteko aukera emango dizu. Aukeratu argazkiak eta bideoak zure galerian edo inportatu Facebooketik edo Instagrametik; eman nahi duzun forma txantiloi, musika, iragazki, izenburu eta trantsizioekin, eta partekatu emaitza zure sare sozialetan. Nabarmentzekoak dira zenbait funtzio profesional: alderantzizko erreprodukzioa, denboraren arabera moztea, kamera geldoan edo lasterrean editatzea, bikoiztea, isiltzea, biratzea... Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Animoto Video Maker. Animotorekin, nahikoa duzu zure galeriako argazkiak eta bideoak hautatzea, estilo bat eta abesti bat aukeratzea eta kreditu-tituluak jartzea ?. Disponible para Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Quik. Gehitu argazkiak, eta Quikek, nahi baduzu, zure unerik onenak aukeratzen ditu, 25 estiloetako bat hautatzen du eta bideoa pertsonalizatzen dizu, elementuak berrantolatuz, klipak ebakiz, testuak gehituz, zure bideoaren orientazioa aldatuz eta doako 80 abesti baino gehiagoren artean bat aukeratuz. Gorde bereizmen handian eta zabaldu zure artea Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Irrikan gaude nola geratu zaizkizun ikusteko. Partekatu gure sare sozialetan. Eta meme, gif eta bideoak sortzeko aplikazio gehiago ezagutzen badituzu, utzi iruzkin bat.