Jaialdiak dira gaur egungo musika-industriaren tresna nagusia. Eta jaialdien barruan, izen bat da nagusi: Sónar. Erreferente horrek, gainera, bete-betean hartu du parte eraldaketa digitalean. Horregatik, ezin galdu genuen aukera haren iritzia ezagutzeko. Sónar-eko komunikazio-arduradun Georgia Tagliettiren eskutik egin dugu hori.- Euskaltel bloga: Zergatik etorri zara BIME Pro-ra?

- Georgia Taglietti: Bilbon, musikaren industriaren barruan, networking mailan sortu dena gertatu zait deigarriena.

- EKT bloga: Zure ustez, zer da funtsezkoa, industria honetan, networking on baterako?

- G.T: Batez ere, musikaren merkatuaren egoera berriak eragindako beldurra eta ezkortasuna alde batera uztea. Networkingak erosten eta zeure burua ezagutarazten laguntzen dizu. Berez, sare sozialen egituran eta Sei bereizte-graduen teorian oinarritzen da. Ez da berria. Kontua proaktiboa izatea da.

Charla de Taglietti en el Bime Pro– EKT bloga: Zein dira zailtasun nagusiak merkatu lehiakorretan (adibidez, musikarenean) negozio-aukerak sortzeko?

- G.T: Sektore honetan «zarata» handia dago, eta hori da arazoa. Gainera, merkatuak oso ezegonkorrak dira; gorabehera asko dituzte. Balioa epe ertainera duten ekimenen alde apustu egin beharra dago. Sónar-en, Sónar+D sartuta egin dugu hori; Sónar+Dk sorkuntza-jarduerak eta kultura-industriarekin erlazionatutako teknologiak bildu nahi ditu.

– EKT bloga: Zein izan da, azkenaldian, tresna «iraultzaileena» zure sektorerako?

- G.T: Smartphonea. Kulturaren sektoreak ez du ordutegirik, eta, smartphoneari esker, etengabe eguneratu zaitezke eta etengabe egon zaitezke konektatua. Gure bizitza online eta offline da honezkero, eta Sónar jaialdia ere bai. Are gehiago, mugikorrik gabe ezin izango genukeen gauzatu egiten ari garen hedatze- eta nazioartekotze-prozesua.