Facebook, Twitter eta Instagram jada ez dira nagusi sare sozialetan. Elkarrizketak Tik Tok, Twitch eta Clubhouse-era joan dira. Eta beste izenburu bat gehiago: audioaren bidez egingo dituzu elkarrizketa asko eta asko aurrerantzean. Informazio gehiegi da? Has gaitezen puntuz puntu.

Clubhouse, uneko sare soziala

Mugikorrerako aplikazio honek aukera ematen du zuzeneko audio-aretoak sortzeko, hitz egiteko eta entzuteko. Horrela esanda, ez dirudi aparteko ezer denik. Kontua da ezen, klub guztietan bezala, gonbidatu egin behar zaituztela sartzeko. Oraingoz, IOSerako bakarrik dago.

Orduan, zergatik ari da bihurtzen Clubhouse uneko fenomeno soziala? Bada, unea delako halakoa.

  • Komunikatzeko modua aldatu da: iaz, bizitza eta besteekin harremanak izateko modua aldatu zitzaizkigun, lan-eremuan batez ere. Asko ohitu gara bideo-deien bidez komunikatzera, baina askok ez dute pizten kamera. Eta emaitza audio-areto bat da.
  • Podcastak bere unerik gorenean daude: inoiz baino gehiago entzuten ditugu. Instagram eta Facebookeko zuzenekoak ere boladan daude, milaka jarraitzaile baitituzte.
  • Berritasunek erakarri egiten gaituzte: zerbait berria ateratzen bada, probatu egin nahi dugu. Horrelakoak gara ?. Eta, gainera, jende garrantzitsuaren onespena badu —Oprah Winfrey, Elon Musk eta Facebooken sortzaile Mark Zuckerberg-ena, adibidez—, zer esanik ez.

Horien guztien nahasteak ekarri du Clubhouseren arrakasta ikaragarria.

Clubhouse

Facebook, Twitter eta Instagram, atzetik

Egoera horren aurrean, orain arte nagusi izan diren hiru sare sozialek kementsu heldu diote audioa txertatzeari, atzean ez geratzeko.

  • Twitter Spaces: Twitter erabiltzaileak galtzen ari da; horregatik, hark ematen ditu aurrena pausoak bere tokia berreskuratzeko. Haren Space-ak martxan daude jada iOSerako, talde txikietan aritzeko.
  • Facebook: Mark Zuckerberg ikusmiran sartuko zen Clubhousen, Facebooken antzeko zerbait nola egin pentsatzeko. Izan ere, komunikabide espezializatuetan irakur daitekeenez, dagoeneko heldu diote bide horri.
  • Instagram Live Rooms: milenialek gustukoen duten sareak Zuzeneko aretoak jarri ditu martxan. Zuzeneko transmisioa egin dezakete, gehienez hiru pertsonarekin.

Twitch eta Tik Tok nagusi bideoan

Nahiz eta audioaren erabilera hazten ari den aurten, bideoa da nagusi oraindik ere sare sozialetan. Twitch eta Tik Tok dira horren erakusgarri onenak.

2020an denbora asko eman genuen etxean, eta entretenitzeko modu berriak aurkitu genituen. Ordura arte, gameren topalekua zen Twitch plataforma; beren partidak eta programak zuzenean emateko erabiltzen zuten. Baina jarraitzaileak ugaritzen hasi ziren, eta gaur egun denek izan nahi dute streamer.

Agertoki birtual hori plataforma ezin egokiagoa bihurtu da Euskaltelentzat, Encounter sareko jarduera guztiak zuzenean emateko eta iruzkinak egiteko: https://www.twitch.tv/euskalencounter/

Twitch Euskaltel Encounter

Iaz, Tik Tok izan zen aplikazio deskargatuena. Hango erronkei, dantzei eta kantuei esker, eramangarriagoa izan zen konfinamendua. Instagramek bat egin zuen festarekin, eta Reel direlakoak jarri zituen martxan, irudimena erabiliz bideo laburrak osatzeko filosofia horri jarraituz.

Horiek dira aukerak. Orain, zuri dagokizu erabakitzea non egon nahi duzun eta zer aplikazio deskargatuko duzun zure Euskaltel mugikorrean. Konta iezaguzu: probatu duzu Clubhouse?