Nor naiz:Kaixo! Sara Baceiredo naiz, 18 urteko gasteiztar bat. Duela pare bat urte arte, oso bizimodu arrunta nuen: eskolara joan, igeriketa-entrenamenduak, eta lagunekin gelditu. ? Orain, ordea, mila lekutan nabil batera.Youtube,Instagram... Azken bi urteotan, goitik behera aldatu da nire bizitza, eta “lantxo” bihurtu dut modarekiko eta ikus-entzunekiko dudan grina.Blogger-a,influencer-a,instagramer-a... Nahi duzuen izena eman; nik, hala ere, nahiago dut Sara esaten badidazue. Neska arrunt bat naiz, beste guztiok bezalakoxea!Euskaltel bloga. Kaixo! Ongi-etorri gaur ere gure kanalera! Zer esan nahi du esaldi horrek zuretzat? Zenbat aldiz esan duzu?

Sara Baceiredo.Jajajaja, egia esatea nahi baduzu, erosotasun hutsez gelditu da hor esaldi hori. Ez dut sekula erabili “agur” jakin bat nire bideoak hasteko, baina esaldi hori ia bakarrik ateratzen zitzaidanez, hortxe gelditu zen!

E.B. 18 urte besterik ez duzu, eta 271.320 harpidedun dituenvloggerezaguna bihurtu zara! Nola lortu duzu? Azaldu, mesedez.

S.B.Egia esan, bideoak igotzen hasi nintzenean, ez nuen ezer berezirik lortzeko asmorik: dibertsio hutsa zen. Hasieran, bidaiekin osatutako musika-bideoak baino ez ziren, baina hain naiz hitzontzia, motz gelditzen zitzaizkidan eta nire hizketa-jardunekin osatutako bideoak igotzen hasi nintzen. Gero eta gauza gehiago igotzen hasi nintzen, eta, halako batean, handitzen joan zen dena, eta zer egin ere ez nekien. ?

E.B. Eta hainbeste jarraitzaile izanik, zergatik ez zaizu gustatzeninfluencerdeitzea?

S.B.Oso azalekoa iruditzen zaidalako. Badakit esaten ditudan eta egiten ditudan gauzek nolabaiteko “eragina” dutela jendearengan, baina ez zait gustatzen inorkinfluencer-tzat jotzea. Ez dakit, mania bat izango da. ?

E.B. Tira, orain, inork entzuten ez digunez... Zer duzu prestatua Instagram-en 250.000 jarraitzaile lortzen dituzunerako?

S.B.Nahiago nuke denbora izango banu zerbait berezi-berezia prestatzeko, baina lanez gainezka nabil orain unibertsitateko ikasketekin, eta ezin dut izan hainbeste gauza buruan. Erotuko naiz bestela!

E.B. Musikari, modari, edertasunari, bidaiei eta beste hainbat konturi buruzko bideoak egiten dituzu... Eta 200.000 ikustalditik gora dituzte denek. Arrakasta ikusirik, gai-aukera zabaltzea pentsatu duzu? Zer dakit nik, sukaldaritzari buruzko blog bat, adibidez...

S.B.Lehengo gauza bera esaten dizut: ahal banu, honetan arituko nintzateke %100ean, oso gogoko baitut, eta buruan ditudan eduki guztiak garatu nahi nituzke, eta gero eta hobeto landu gainera. Baina une honetanunibertsitateko ikasketakdira nire lehentasuna, eta, nahiz eta ondo partekatzen dudan denbora bideoekin, ez dut astirik beste ezer berezirik egiteko.

E.B. Baina aldizkari digital batean hasi zara berriki, ezta? Baduzu denetarako astia?

S.B.Bada, egia esan, ez. JAJAJAJA.

E.B. Nola ateratzen duzu denbora zure jarraitzaile guztiekin hitz egiteko? Izan ere, ia 500 iruzkin izaten ditu bideo bakoitzak...

S.B.Ahalik eta iruzkin gehienei erantzuten saiatzen naiz, baina denei erantzutea ezinezkoa da. Beraz, batzuk alde batera utzi, eta saiatzen naiz zalantzak planteatzen dituztenei erantzuten. Baina azkenean, errepikatu egiten dira horiek ere gorde eta gorde egiten ditut, eta, jakina, pertsona bakar batek ezin die denei erantzun!

E.B. Has gaitezen musikarekin: Nola bururatu zitzaizun bideo berean sartzeaMiliki eta J. Balvineta haren reggaeton famatua?Sara Baceiredo

S.B.Bada, begira, oso erraza da: Milikirekin hazi naiz ni, eta orain, berriz, bazter guztietan entzuten den musika komertzialaz inguratua bizi naiz. Dena estimatzen jakin behar da!

E.B. Beraz, zure jarraitzaileei zuri adina gustatzen zaie reggaetona.

S.B.Baiiiiiii!?

E.B. Gomendatuko diguzu abesti bat total eginda gaudenerako?

S.B.Ni oso reggaetonzalea naiz, oso, hori da egia. Beraz,Se Preparó,Suena el dembow,eta horietakoren bat, horiek ez bainaute aspertu oraingoz (hainbeste entzuten dira, ez da erraza ez aspertzea!)

E.B. Eta zer entzuten duzu ateratzeko prestatzen ari zarenean?

S.B.Ummm… bada, “Éxitos España” izenekoSpotifyko abesti-zerrenda

E.B. Hel diezaiogun modari orain. Joerei jarraitzen diezu edo zuk zeuk sortzen dituzu?

S.B.Biak. Oso gogoko dut sortzen diren gauza berriei jarraitzea, eta atsegin ditudanjoera guztiaknire erara eta, batez ere, nire estilora, moldatzen ditut gero.

E.B. Hainbat markarekin lankidetzan ari zara aspalditxotik. Zer irizpiderekin hautatzen dituzu markak, eta zer sentitzen duzu haien izenean idazteko eskatzen dizutenean edo arropa-bilduma bati zure izena jartzea proposatzen dizutenean?

S.B.Ea nik erosiko ote nukeen pentsatzen dut beti lehenengo. Eta erantzuna baiezkoa baldin bada, aurrera! Eta lehendik erabiltzen dudan marka bat baldin bada, berekin lan egitea onartzen dut, noski, eta ilusio izugarria egiten dit nirekin lan egin nahi dutela esaten badidate.

E.B. Proposatu dizute inoiz lankidetzaren bat harritu zaituena ez zuelako zerikusirik zure estiloarekin?

S.B.Bada, denetarik proposatu didate... etxetresna elektrikoak, ileordeak, baita adineko emakumeentzako arropa ere!

E.B. Bidaia-aditu handia zara gainera. Uda benetan mundiala izan duzu, e?Londres,Santorini,Singapur,Filipinak,Hong Kong,New York... Nork laguntzen dizu kamerarekin bidaiatzen ari zarenean?

S.B.Marta ahizpak. Bera da nire laguntzailerik finena. Ez dakit zer egingo nukeen haren laguntzarik gabe!

E.B. Grabatzeko prest egoten zara beti bidaiatzen ari zarenean, edo lortzen duzu inoiz deskonektatzea?

S.B.Askotan saiatu naiz deskonektatzen, ez pentsa. Baina halako leku zoragarrietan egon eta grabatzeko aukerarik ez izatea gero besteekin partekatzeko... ezinezkoa iruditzen zaitJ. Azkenean, gehiago edo gutxiago, baina grabatu egiten dut beti…

E.B. Zaletasun horiek guztiak lanbide bihurtzea lortu duzu?

S.B.Lanaldi osoz horretan bakarrik aritzen naizenean, erantzungo dizut. Oraingoz, zaletasun bat da, oso zoriontsu egiten nauena eta buruko min batzuk ere ematen dizkidana…

E.B.Vloggerlana ikasketen konbinatzen duzu: Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua ikasten ari zara. Zer egin nahiko zenuke profesionalki hemendik urte batzuetara?

S.B.Asko gustatuko litzaidake arropa-marka bat edukitzea edo modan edo argazkigintza eta bideoan diharduen enpresa bat.

E.B. Tira, ez zabiltza oso urruti! Eskerrik asko eskaini diguzun denboragatik. Youtuberen zure kanalean ikusiko zaitugu! ▶️