Zein telesail eta film dituzten gogoko galdetu diegu Realeko neskei. Eta hau esan digute:

Adú filma gomendatu digu Mendozak. Urteko bigarren film espainiar ikusiena izan da haur immigrantearen istorioa. Bárbarak, berriz, Pau Donés musikari hil berriaren bizitzari buruzko dokumentala gomendatu digu. Eta, azkenik, Lucíak, El verano que vivimos arrakastatsua aipatu digu: Blanca Suárezek eta Javier Reyk interpretatzen duten eta Galiziako kostaldeko herri batean kokatzen den maitasun-istorio bat.

Telesailei dagokienez, berriz, MendozakMadres aukeratu du, eta Bárbarak La Vallaren distopia;Lucíak, berriz, hutsik egin gabe ikusi ditu xakea modan jarri duen Netflixen telesail berria, Gambito de Dama, eta Antidisturbios ekintza-telesaila. .

Eta 2021erako...

Ikusi nahi dituen filmen artean, Oscar saria irabazitako film bat aukeratu du Mendozak, Green Book, Viggo Mortensen protagonista duena. Bárbarak kartzela-giroko drama ezagun bat aukeratu du, Cadena perpetua, eta Lucíak, berriz, hunkitzeko drama bat,Mar adentro.

Telesailean artean, Peaky Blinders ikusteko gogoz dago Mendoza, eta Bárbarak eta Lucíak, berriz, beren taldekideek dagoeneko ikusi dituzten bi telesail dituzte buruan: Gambito de dama etaLa Valla. Festa-egun hauek egokiak izan daitezke egunean jartzeko :)

Eta zuk, zer duzu nahiago, drama, komedia ala fikzioa? Kontatu zein diren zure gustukoenak.