Ez da ohiko lehiaketa bat: formatu espresa duen munduko lehiaketa bakarra da, platoa Portugaleteko kaleak dira, eta, egun batez, kulturaren festa egiten dute. Zer da? Express Zinema Jaialdiada. Eta irailaren 25ean 13. edizioa egingo da, Euskaltelen laguntzarekin. Hona hemen bitxikeria batzuk: 3,2,1... Ekin!

Zergatik esaten da espresa dela?

Parte-hartzaileek 10 ordu dituzte film laburrak asmatzeko, gidoia idazteko, errodatzeko eta editatzeko, egunean bertan jakinarazten zaien gai bat abiapuntu hartuta.

Gainera, bizilagunak sartzen dituzte tartean figurante gisa, dendak erabiltzen dituzte errodatzeko plato gisa... Denek hartzen dute parte, eta horixe da jaialdiaren funtsa, Iván Miñambres zuzendariak azaldu digunez: “Gure asmoa zen kultura jende guztiari hurbiltzea: kuadrillak, adineko jendea, gazteak, nerabeak, profesionalak, amateurrak... jendeak kulturaren jai gisa sentitzea jarduera.

Baietz izar bihurtu!

Lander Otaola aktorea Ocho apellidos vascos, La pequeña Suiza eta Cover filmetan ikusi duzu; baina agian ez dakizu interprete gisa parte hartu zuela 2009ko Express Zinema Jaialdiaren lehen edizioan.

Otaola da Portugaleten 12 urte hauetan filmatutako dokumental, fikzio, drama eta komedietan parte hartu duten 1.500 lagunetako bat.

Gainera, epaimahaiko kide ere izan zen.

Luxuzko epaimahaia

Aurten, Lara Izaguirrek —Nora film luzearen zuzendariak— eta David P. Sañudok —Ane film luzearen zuzendariak— osatuko dute epaimahaia. Eta 2.500 euro baino gehiago emango dira saritan.

UniKoren ideia original bat

Iván Miñambresek eta Iñigo Gómezek UniKo produkzio-etxea sortu zuten 2009an, eta, urte hartan bertan, kultura eta aisialdia lotzen zituen jarduera bat antolatzea bururatu zitzaien. Eta, bide batez, Portugalete —Miñambresen herria— ezagutaraztea, modu desberdin eta berritzailean. Eta halaxe sortu zen Express Zinema Jaialdia.

Bilboko produkzio-etxea estatuko animazioaren adierazgarri nagusietako bat da. Nazioarteko 190 sari baino gehiago jaso dituzte; besteak beste, hiru Goya sari Birdboy, Decorado eta Psiconautas filmengatik, eta Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia, Homeless Home filmarengatik.

Euskaltelen babesarekin

Euskaltelek urteak daramatza Express Zinema Jaialdia babesten, proposamena ezin dibertigarriagoa delako eta lurraldearekiko eta kulturarekiko konpromisoa inork ez bezala bateratzen dituelako.

Eta non ikus daitezke film laburrak?

Portugaleteko Express Zinema Jaialdiaren YouTubeko kanalean, streaming bidez ikus ditzakezu film laburrak irailean 25ean (larunbata), 21:00etatik aurrera. Eta bukaerara arte geratzen bazara, zuzenean jakingo duzu aurtengo irabazleak nor diren.

Eta berotzen hasteko, sartu YouTubeko kanal horretan eta ikusi formatu espreseko zinema-maratoi bat zure etxeko sofatik. Film labur honek lehen saria eta ikusleen saria lortu zituen 2019an.

Ezagutzen zenuen jaialdia? Esaguzu iruzkinetan.