Udazkena iristeak duen gauzarik ederrenetakoa da lurrak bere fruitu onenak eskaintzen dituela. Udaberrian ereiten da, eta udazkenean biltzen da ereindakoaren uzta. Eta, lehenengo euriak iristean, perretxikoak agertzen dira gure baso eta mendietan. Biltzen zalea bazara, zuretzat aukeratu ditugun 10 aplikazio hauetako bat deskargatu, eta zure telefono mugikorra erabil dezakezu perretxikoak bilatu eta identifikatzeko; hala, jangarriak direnak bildu ahal izango dituzu, eta arazoak saihestu.

Jende askori gustatzen zaio etxean jateko perretxikoak biltzera joatea, baina badakigu badirela perretxiko pozoitsu batzuk oso kaltegarriak izan daitezkeenak zure osasunerako. Horregatik, beharrezkoa da gomendatzea beti izatea gertu gaian aditua den norbait, edo, bestela, bildutakoa jateko modukoa dela ziurtatuko duen eta esperientzia duen norbait. Ez inoiz joan perretxiko bila erakutsiko dizkizugun aplikazioekin bakarrik. Osasuna lehendabizi. Seguru zure atarian, auzoan, hirian edo herrian badela perretxiko-motak bereizten dakien sukaldari edo adituren bat. Kontu handiz ibili beti.

Beraz, perretxikoak bilatzeko eta identifikatzeko aplikaziorik onenak hautatu ditugu. Komeni zaizu zure mugikorrera deskargatzea zein onddo bilatu eta zein saihestu jakiteko.

10 apps móviles para reconocer y recolectar las mejores setas este otoño: MushTool

MushTool

Perretxikoak identifikatzeko aplikaziorik ezagunena eta Interneten baloraziorik onena duena da, eta doako bertsioa eta ordainpekoa ditu. Tresna honek 100 fitxa baino gehiago eskaintzen ditu, ez bakarrik jan daitezkeen espezie mikologikoei buruzkoak, baita toxikoak edo pozoitsuak direnei buruzkoak ere, eta kalitatezko argazkiak ditu, alderatu ahal izateko. Gainera, bilatutakoak geolokalizatzeko aukera ere ematen du, baita perretxikoekin prestatutako errezetak dituzten jatetxeak aurkitzeko ere.

Horretaz gain, MushToolek jolas didaktiko bat ere eskaintzen du, perretxikoak jangarriak diren ala ez jakiteko, eta hori oso praktikoa izan daiteke. Eta perretxikoak zer tokitan aurkitu ditugun gordetzeko aukera ere ematen du. Aplikazio hau doakoa da, bai Androiderako bai iOSerako, baina ordainpeko bertsio osoago bat ere badu, beste hizkuntza batzuetan ere badagoena, 2,39€-ren truke.

10 apps móviles para reconocer y recolectar las mejores setas este otoño: Fungipedia Lite

Fungipedia Lite

Perretxikoak identifikatzeko beste aplikazio bat da, doako bertsioa eta ordainpekoa dituena. Espainiako perretxikoen entziklopedia handiaren aplikazio ofiziala da. Jateko espezie arruntenen fitxara sartzeko aukera ematen du, eta nahasgarri izan daitezkeen espezierik arriskutsuenen atal bat du.

Fungipedia Litek bilketa-aholkuak, perretxiko eta onddoei buruzko informazio zabala eta irudi-galeria handi bat ere eskaintzen du, mendian aurkitutakoak alderatu ahal izateko. Android mugikorretarako bertsioa dauka.

10 apps móviles para reconocer y recolectar las mejores setas este otoño: Setamanía

Setamanía

Perretxiko eta onddo arruntenak biltzen dituen aplikazio bat da Setamania, eta deskribapen eta argazki onak ditu, mendian identifikatzeko. Ezaugarri bereizgarrienetako bat da txat bat duela denbora errealean gure argazkiak igo, partekatu eta beste erabiltzaile batzuei gure zalantzak kontsultatzeko. Android gailuetarako bakarrik dago erabilgarri.

10 apps móviles para reconocer y recolectar las mejores setas este otoño: Book of Mushrooms

Book of Mushrooms

Book of Mushroomsek, argazkiekin eta jan daitezkeen perretxikoei eta jan ezin direnei buruzko datuekin informazio ugari emateaz gain, egutegi bat ere badu, sasoian sasoikoak zein diren jakiteko. Aplikazio hau Androiderako eta iOSerako dago eskuragarri, eta 1.400 perretxiko-motaren datu-basea eta informazio mikologikoa duten artikuluen atal interesgarri bat ditu.

10 apps móviles para reconocer y recolectar las mejores setas este otoño: Cotos de setas

Cotos de Setas

Cotos de Setas Androiderako aplikazio interesgarri bat da. Perretxikoak biltzeko barrutiei eta mendi-eremu libreei buruzko mapak eta informazioa ditu. Aplikazioak ematen duen informazioaren artean daude eremuaren azalera, ustiapen-araubidea eta bertara sartzeko ordaindu behar den ala ez. Eremu bakoitzean aurki daitezkeen perretxiko-motei buruzko informazioa ere ematen du, baita espezie jangarrien fitxa labur bat ere.

10 apps móviles para reconocer y recolectar las mejores setas este otoño: Boletus Lite

Boletus Lite

Boletus Lite perretxikoak identifikatzeko aplikazio klasiko bat da, eta grafiko erraz batzuk eta irudiak ditu, aurkitutako espeziea identifikatzeko. Hala, identifikazio-emaitza bat baino gehiago proposatzen dizkigu bat-etortze portzentaje batekin batera.

Mapa bat ere badu, perretxikoak aurkitu diren eremuak markatzeko, eta espezie-zerrenda osatu bat ere bai. Aplikazio honetako perretxiko-zerrenda oso luzea da, baina doako bertsioarekin lehenengo bi espezieak soilik identifika daitezke. Hura probatuta, ikus dezakegu komeni ote zaigun, eta, hala bada, ordainpeko bertsioa jarri, 2,09€-ren truke. Android sistemarako bertsioa dauka.

Nabarmentzekoa da Interneteko konexiorik gabe funtzionatzen duela aplikazioak; beraz, behar dugun guztietan erabil dezakegu, konexioarekin edo gabe.

10 apps móviles para reconocer y recolectar las mejores setas este otoño: Seteros

Seteros - Guía de Setas

Seteros - Guía de Setas aplikazio ezin hobea da perretxikozaleentzat. Perretxiko jangarriei eta saihestu behar dituzunei, toxikoei, buruzko informazioa duen aplikazioa. Gainera, sukaldaritzako errezeten atal bat eskaintzen du, non elikagai hori baita protagonista, eta fitxa aski osatuak eta bisualak. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

10 apps móviles para reconocer y recolectar las mejores setas este otoño: Géneros de setas

Géneros de Setas

Géneros de Setas Castellóko Mikologia Elkarteak (ASMICAS) garatua da. Tresna erabilgarria da espezieak identifikatzeko, haien ezaugarrien edo generoen araberako bilaketa egiteko. Googleren jatorrizko argazki-base bat ere eskaintzen du. Aplikazio hau doakoa da, baina ordainpeko bertsio osoago bat ere badu, publizitaterik ez duena. Android sistemetan deskargatzeko moduan dago.

10 apps móviles para reconocer y recolectar las mejores setas este otoño: Guía de setas

Guía de setas

Mendian perretxikoak ezagutzeko aplikazio hau hizkuntza batean baino gehiagotan dago, eta 200 perretxiko-espezie baino gehiago ditu: bereizmen handiko argazkiak eta espezieei buruzko informazio osatua.

Guía de setas aplikazioaren oinarria gako dikotomikoak dira, hots, urratsez urrats aldiko alternatiba bat hautatuz joatea, azkenean identifikatzera iristeko. Prozesu motela da, baina oso fidagarria eta dibertigarria. Gainera, aplikazioan beste atal bat ere badago: mapak, barruti edo parke mikologiko nagusien webgunerako estekak, biltzeko baimenak edo sarrerak lortzeko, informazio meteorologikoa, etab. iOSerako eta Androiderako dago erabilgarri.

10 apps móviles para reconocer y recolectar las mejores setas este otoño: Micocyl

Micocyl

Micocyl Androiderako aplikazio bat da. Aplikazioak erabiltzaileari jakinarazten dio araututako mendi batean dagoen ala ez. Guztia gailuaren GPSaren bidez; beraz, estaldura behar duzu.

Horrez gain, eguraldia iragartzeko zerbitzu bat, autoa non dagoen mapa batean markatzeko aukera eta SOS botoi bat ere baditu; larrialdietan, botoi horrek zure kokapenaren berri bidaltzen die aukeratutako kontaktuei.

Aplikazio horiek guztiak ikusi ondoren, oinetako erosoak jantzi eta mendira igo besterik ez duzu egin behar. Zalantza izanez gero, hobe da gaian aditua den norbaiti galdetzea, nola prestatu pentsatzeko eta ustekaberik ez izateko. Ez zaizu ahogozoa egin? ;)