Egun gutxi batzuk barru, oporrak! Prest duzu dena: galtza motzak, bainujantzia, eguzkitarako betaurrekoak, bisera... Badirudi ez dela ezer falta..., baina kezkatuta zaude, hala ere. Zerbait ahaztu zaizu, baina ez zara gogoratzen zer den… Ene! Internet! Nola nabigatuko duzu oporretara joaten zarenean?
Zaude lasai: halako sustoa hartu duzu, nora zoazen ere ez zara gogoratzen...Ufff, aurten, Euskadin. Mundakan egingo dituzu egun batzuk, amamaren etxean, eta Euskaltel WiFi izango duzu eremu askotan, nahi adina argazki eta story igotzeko sarera zure datu bakar bat ere gastatu gabe. Eta Laidako hondartzara joaten zarenean, baliatu gure 4G sarea, eta ferrya bera baino azkarrago nabigatuko duzu.
Halako batean, gogoratu zara: Ai, ama! Greziara noa hilaren bukaeran! Zer gertatuko da zure datuekin lagunekin lasai asko Mykonosen zaudenean? Roamingik ez duten Europako herrialdeetako bat da Grezia? Bai: gaur egun, Europako espazio bakarreko 31 herrialdeek ez dute tasa gehigarririk kobratzen datu mugikorrak erabiltzeagatik eta zure herrialdeko telefono-zenbakietara deitzeagatik. Kontsultatu hemen zer herrialdetarako balio duen aldaketak eta zein diren baldintzak. Eta ez ahaztu roaminga aktibatzea zure mugikorrean; bestela, inkomunikatua egongo zara erabat, ezingo baituzu nabigatu, ezta hitz egin ere.
Zure lagunen bat Andorrara joatekoa bada udan trekking egitera, deitu lehenbailehen eta jarri jakinaren gainean: Andorra espazio horretatik kanpo dago; beraz, deskargatzen duen MB bakoitza 12 € inguru kostatuko zaio eta deiak, berriz, 2 € minutu bakoitzeko. Beti eskertuko dizu lagunak halako informazio-puska!
Tira, dena prest orduan... Maleta egina, Internet martxan..., baina hara non datorkizun ama bere ohiko galderetako batekin: Uxue, maitea, aita eta biok Riviera Mayara joaten garenean udan WhatsApp erabiltzea izango dut han? Argazkiak bidali nahi dizkizut Chichén Itzátik!
Eskerrak galdetu duen… Roamingeko maparen arabera, hiru zatitan banatzen da mundua. Mexiko 3. eremuko herrialdeetako bat da; eremu garestienekoa, alegia. Beraz, zure amak ez badu nahi garestiago ateratzea argazkiak bidaia baino, esan bilatzeko han doako WiFi-a hotel edo tabernaren batean. A! Eta esan ez erabiltzeko pasahitzak eskatzen dizkioten aplikazioak (bankukoak, adibidez), WiFi publikoak pirateatu egiten baitituzte maiz eta, beraz, ez baitira sare seguruak. Gure mugikorrekoak edo Euskaltel WiFi sarea, ordea, sare seguruak dira.
Eta hurrengo bidaia prestatzen duzunerako, kontsultatu hemen zer eremutan dagoen helmuga duzun herrialdea, ezustekorik izan ez dezazun.
Dena prest duzu, beraz. Gauza bat eskatu behar dizugu, hala ere: Bidali zure oporretako argazkiak! Topera zabiltzala ikusi nahi dugu! Eta, ahal bezain laster, idatzi iruzkin bat, eta esaguzu nola ibili zaren.
Bidaia on!