Urte osoa daramazu oporren zain, udako egoitzara ihes egiteko. Eta erosotasun guztiak eduki nahi dituzu, etxean bezala sentitzeko. Erlaxatzeak ez baitu deskonektatzea esan nahi. Horregatik, Euskaltelen erraz-erraz jarriko dizugu, nabigatzeak ez zaitzan estresatu, non eta ez zaren itsasoan ibiltzen?.
Euskaltelekin, 100 megako Internet eduki dezakezu zure bigarren etxean, 19 €/hil ordainduta.
Ez duzu zure mugikorraren daturik erabili beharko
Kanpoan zaudenean, mugikorreko gigak erabiltzen dituzu konektatuta egoteko; baina, noski, datuak oso azkar jaisten dira.
Azkenean, merkeagoa da bigarren etxebizitzan Internet jartzea, zure tarifa ez agortzeko eta zure ohiko bizilekuan egiten duzuna lasaitasunez egin ahal izateko:
- Zure telesail eta film gogoenak ikusi Netflixen.
- Hirian geratu diren senideekin eta lagunekin bideo-deiak egin.
- Bista ederrekin lan egin, oraindik oporretan ez bazaude.
- Zure laguntzaile birtualari edo bozgorailu adimendunari probetxua atera.
- Erosketak online egin.
Azken finean, etxean bezala egon.
Internet bigarren etxean
Zure bigarren etxearu abiadura emateko, gauza bakarra behar duzu: Euskaltelekin Internet kontratatuta izatea zure bizileku nagusian.
Aprobetxatu aukera hau ekainaren 30era arte, eta gozatu udaz Interneti uko egin gabe.