Seguru asko, argazkiak aterako dituzu mugikorrarekin. Pila bat aterako dituzu, seguru. Eta horiek partekatzea gustatzen zaizu, ezta? Izan ere, zertarako atera argazkiak, lagunekin eta gehien maite dituzunekin partekatzen ez badituzu? Argazkiak online partekatzeko zer aukera duzun ondo ez badakizu, guk lagunduko dizugu.

Hodeian biltegiratzeadispositivos conectados a la nube

Hodeia. Hitz hori nonahi dago orain onlineko munduan. Agian ez duzu jakingo zer den zehazki. Berdin dio. Egia esan, biltegiratze-aukerek geroz eta funtzio gehiago dituzte, eta aukera bikaina dira argazkiak partekatzeko. Hauek dira ezagunenetako batzuk:

Dropbox

Hodeian gordetzeko doako zerbitzu honek salbazioa ekarri die mugikorra galdu eta han jasotako argazki eta bideoak galtzeko beldurrez bizi ziren pertsona askori.

Dropboxek aukera ematen du gure gailu mugikorrak sinkronizatzeko , zuzenean karpeta batean gorde daitezen ateratzen ditugun argazki guztiak. Oso erraza da argazkiok partekatzea Karpeta osoak parteka daitezke, edo fitxategiak banaka ,Dropboxek sortzen dituen esteka publikoen bidez.

Doan erregistratu ondoren 2 GB-ko biltegiratzea edukiko duzu, baina kopuru hori erraz handitu dezakezu jendea gonbidatuta, txiokatuta... jasoko dituzun “sarien” bidez.

Onedrive

Microsoftek hodeian biltegiratzeko duen tresna da (lehen, Skydrive). Dropboxen oso antzekoa da, baina GB gehiago gordetzeko aukera ematen du, doan (ia beti bezala, kopuru hori handitu daiteke aukeran dauden zenbait tarifaren bidez). Hotmailen (orain Outlook) kontu bat eduki besterik ez duzu hodei honetan sartzeko.

Google Drive

Palo Altoko erraldoiak hodeian biltegiratzeko eskaintzen duen irtenbidea da hau, eta aurreko biekin lehian dabil zerbitzu-mota honetan lider izateko. Gmaileko kontutik sar zaitezke zerbitzura. 15 GB-ko biltegiratzea doan. Gainerakoak bezala, gailu guztiekin da bateragarria. Google Driverekin, argazkiez gain, postaren, bideoen eta fitxategien segurtasun-kopiak egin ditzakezu, modu integratuan.

Orain arte, hodeian biltegiratzeko zerbitzuak aipatu ditugu (gehiago ere badira:iCloud, Amazon Cloud, Drive…).

Sare sozialakredes sociales desde el móvil

Gustu eta zaletasun guztietarako sare sozialak daude. Eta, nola ez, baita argazkiak partekatzea helburu dutenak ere. Gainera, egokituta dituzten pribatutasun-iragazkiekin zure argazkiak nork ikusiko dituen aukeratu dezakezu. Hauek dira ezagunenetako batzuk:

Instagram

Facebook en aplikazioa da (2012an erosi zuen 1.000 milioi dolarren truke), eta liderra da argazkietan oinarritutakoen artean. Beste sare sozialak bezala, Instagramek aukera ematen du beste pertsona batzuen jardueren eta haien eguneraketen segimendua egiteko. Gainera, aukera ematen du argazkiei iragazkiak aplikatzeko haien itxura aldatzeko.

Pinterest

Hasieran taula gisa funtzionatzeko diseinatu zen plataforma bat da. Erabiltzaileek argazkiak gaikako taulen bidez partekatzeko prestatuta dago, eta aukera ematen du gustu eta interes berdinak dituzten erabiltzaileei segimendua egiteko . Erabiltzaile gehienak emakumezkoak dira (% 70 inguru), baina badirudi hemen ez duela lortu arrakasta handirik.

Flickr

Pinterest bezala, Flickr ez da lortzen ari, hemen, espero zuten arrakasta. Erabiltzaileek ateratako argazkiak eta haiek egindako bideoak partekatzen dituzte Flickr-en erabiltzaileek. Funtsean, Instagramen oso antzekoa da. Yahoorena da argazkiak argitaratzeko zerbitzu hau.

Facebook, Google + eta antzeko beste sare sozial batzuek ere ematen dute aukera guk nahi dugun kontaktuekin argazkiak partekatzeko, baina ez daude zuzenean irudietara begira sortuta.

Edonola ere, argi dago merkatuak aukera zabal ugari eskaintzen duela argazki bikainak partekatzeko nahi dugun pertsonekin.