Mundua geurea da! Eta otsailaren 22tik aurrera zeure eskura jarri dugu, negozioak egitea eta axola zaizkizun pertsonekin harremanetan jartzea errazagoa eta merkeagoa izan dadin, haiek urrun egonda ere.
Nazioarteko deietarako bonua prestatu dizugu, zeinaren bidez mundu osoko 65 herrialdetara deitu ahal izango duzun zure mugikorretik edo finkotik, prezio sinestezinean. Bost kontinenteetan, baldintza onenetan.
Ez duzu zain egon beharko zure ahizpa Izaro Kanadako bere ikasle-pisura noiz itzuliko ote den Skype bidez goizaldean konektatzeko: tristura pixka bat sentitzen duzunean, aitak, amak eta hirurok zuzenean deitu ahal izango diozue mugikorrera, prezioan pentsatu beharrik gabe. Bonu bat sortu dugu, elkarrekin egon zaitezten, edonon zaudetela ere eta ordu-diferentzia handia egon arren!
Eta start-up bat sortu berri baduzu eta hasierako gastuekin arduratuta bazaude, ez larritu: bonu honekin, zure bulegoko finkoa erabili ahal izango duzu zure bezero alemanekin edo australiarrekin berehala hitz egiteko, bai haien mugikorretara, bai haien finkoetara deituta.
Baina hori ez da guztia: onena da bonuak partekatu egin ditzakezula. Euskaltelen, axola zaizkigun pertsonen eta bezeroen arteko mugak hausteko asmoa dugu, eta, horretarako, zuk eta zure ingurukoek erabiltzeko aukera emango dizuegu. Zure etxeko Euskaltelen edozein mugikorretatik edo enpresako zure finkoetatik deitu dezazuen. Eta hizketan ari zarela bonua agortzen bada, ez arduratu: tarifa berezi bat prestatu dizugu, hitza ahoan duzula gera ez zaitezen.
Baina lehenago agortu egin beharko duzu..., eta hori ez da erraza izango. Bi pakete prestatu baitizkizugu: 150 eta 300 minutukoak, denbora aldetik lasai hitz egin dezazun, kezkarik gabe. Eta agortzen bada? Ez dio axola: horietako edozein kontrata dezakezu, nahi duzunean eta iraupen-baldintzarik gabe.
Informazio gehiago nahi izanez gero edo kontratatu nahi baduzu, sartu gure webgunean, eta guk deituko dizugu.
A! Eta kontuan izan beste hau ere badugula: Nazioarteko deietarako aurrezki-tarifa, aukera izan dezazun herrialde askotara deitzeko eta nahi adina hitz egiteko.