Metal Gear frankiziaren nobedadea plataforma anitzeko joko bat da (PC, PS3, PS4, X360 eta XONE), gai beliko/militarrekoa. Hirugarren pertsonako fikzioa eta benetan gertatutakoak (esaterako, Kubako misilen krisia) nahasten ditu.
Hautsak harrotu ditu azken lanak, Hideo Kojima “Metal Gear” sagaren sortzaileak Konami utzi ondoren iritsi baita merkatura.
Oso balorazio ona egin zaio, oro har, baina kritika batzuk ere bai, mekanika eta garapen berri batzuek inkoherentziak eragiten dituztelako sagako gainerako atalekin. Kontuan izan behar da 1962tik 2018ra bitartean garatzen den saga baten azken atala dela eta Phantom Pain-en agertzen diren etsai batzuekin erabilitako teknologiak (1984an dago kokatua atal hori) beranduago kokatutako atal batzuetakoa baino askoz aurreratuagoa ematen duela. Hala ere, oso dibertigarria da, eta gomendagarria, zalantzarik gabe.
Blood Borne
Roleko bideojoko bat da, ekintzakoa, baina ez Metal Gear bezain mediatikoa, eta nahiz eta jarraitzaile-komunitate mugatuagoa izan hark baino, Blood Borne PS4ko joko onenetako bat da askoren ustez, eta Soul sagaren oinordeko naturala (Demon Soul, Dark Soul eta Dark Soul 2). Blood Bornek berrikuntza handi bat ekarriko du laster, hil honetan bertan: DLC formatuko hedapen bat. Ikusmin handia eragin du horrek jarraitzaileen komunitatean.
Forza 6
Beste berrikuntza bat: hemen da Forza 6, Microsoften gidatzeko jokoetan ezagunena. Oso harrera ona izan du jokalarien artean. Eta ez da harritzekoa; prestazio paregabeak izateaz gain, beste elementu batzuk ere gehitu baitizkiote, frankiziak orain arte ez zituenak, hala nola gaua modua eta euria modua, oso ondo egindako efektu fisikoekin (euria ari bali bezala mugitzen da autoa).
Mario Maker
WiiU-ari erreparatzen badiogu, “Mario Maker” iritsi dela ikusiko dugu. Marioren ohiko estiloan, baina erabiltzaileek mapa berriak sortzea eta partekatzea du helburu. Beste aukera bat, azken joko arrakastatsu hauen osagarri: “Splatoon” eta “Yoshi´s Woolly World”.Azkenik, etorkizunari begira, ezin ahaztuko dugu “Star Wars Battlefront” berria, iristear baita. Hil honetarako programatu dute beta bertsio irekia. Ez izan zalantzarik: hautsak harrotuko ditu PC eta PS4/XONE plataformen belaunaldi berrietarako shooter berriak. Guk behintzat, Eusaltelen blogean, gertu-gertutik jarraituko diogu!