Aspertu zara dagoeneko Julio Iglesiasen eta katutxoen gif eta memekin?  Lasai: bada bizitzarik “eta badakizu” esaldi ezagun horretatik kanpo ere. Eta hori egiaztatzeko, gif eta meme dibertigarriak doan egiten lagunduko dizuten aplikazio piloa prestatu dizkizugu. Aukeratu argazki edo bideo guay bat; maina pixka batekin, eta hitz gutxi batzuekin (bai, gutxi ), prest izango duzu. Has gaitezen.

Gifak

GIPHY Cam. Bihurtu zure bizitza gif bat, eta presta zaitez lagunekin barre-algara eder batzuk egiteko. GIPHY etxeko aplikazio honek ikaragarri errazten dizu lana: nahikoa duzu grabatzea, iragazki batzuk eranstea eta emaitza sare sozialetan partekatzea. Eta kito. Barrez lehertuko zara. Androiden eta iOSen aurkituko duzu.

Gif Me! Camera – GIF maker. Ustekabean grabatu zenuen eroriko hori gif mundial bat bihurtzeko prest? Con Gif Me! Camerari esker, 14 segundora arte har ditzakezu eta, gero, kolore-iragazkiak aplikatu denbora errealean. Deskargatu Play Storen edo iTunesen.

GIPHY Capture. GIF maker. Gifak Mac-ean egiteko aplikazio bat da. Oso erabilerraza da: hartu 30 segundora bitarteko bideo bat eta aukeratu gehien gustatzen zaizkizun begizta eta testu bizidunak. Igo GIPHY plataformara, eta partekatu. iOS bertsioa bakarrik dago.

GIPHY. All the GIFS. Baina ez baduzu denborarik gifak egiteko, bada aplikazio bat, ehunka eta ehunka eskaintzen dituena: GIPHY da, sareko gif-katalogorik handiena. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Memeak

Eta meme bat egin nahi baduzu kuadrillakoen argazki xelebre horrekin, gogoan izan aplikazio hauek, eta mundialak egingo dituzu.

Meme Generator Free. Bi aukera ematen dizkizu aplikazio honek: zure memeak egitea edo berak eskaintzen dizkizun 700 eredu desberdin erabiltzea. Gainera, beste aukera asko ere ematen ditu: besteak beste, stickerrak eranstea, testuak mugitzea eta zenbait testu bakarrean konbinatzea. Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Meme Creator. Editore honen bidez, 600 memeren artean hauta dezakezu, eta 20 letra-mota baino gehiago erabili. Horretaz gainera, zure galeriako argazki bat ere makeatu dezakezu, eta, nahi izanez gero, baita komikiak osatu ere, memeen bidez. Androiderako bertsioa deskarga dezakezu.

Mematic. Eta ez bazara sortzaile sentitzen, lasai: sareko memerik ezagunenak erabil ditzakezu: adibidez, argazki dibertigarri bat hartu zure lagunei esateko mesedez ez sartzeko Whatsappeko beste talde batean . Androiderako eta iOSerako bertsioak ditu.

Instameme. Oso erabilerraza da, azkarra eta aukera asko eta asko ematen ditu. 5.000 txantiloi erabil ditzakezu, bai eta sticker eta emotikono pila ere. Nahikoa duzu ebakitzea, iragazkiak eranstea eta testua editatzea. Android bertsioa dago.

 

Ikusten duzunez, aplikazio asko dituzu meme eta gif dibertigarriak prestatzeko. Deskargatu gehien gustatzen zaizkizunak Euskaltelen zure mugikorrera, eta bete sarea zure meme eta gifekin . Eta guri ere barre eragin nahi badiguzu, jar itzazu Facebookeko eta Twitterreko gure helbideetan.