Gure ohitura eta tradizioak erreibindikatzea arrazoi ona da beti jaiak antolatzeko. Irailaren 1etik 9ra, Zarauzko 2025eko Jaietan eta, bereziki, Euskal Jaian, arrantzale-herri honetako kaleetan ospakizun handiak egiten dira, arropa tradizionalek, musikak eta euskal folkloreak alaituta.
Seguruenik tamaina izugarriko hondartzagatik ezagutuko duzu Zarautz. Izan ere, Zarauzko hondartza Euskadiko luzeena da: 2,5 km ditu.
Baina kostaldeko herri hau ezaguna da, halaber, Euskadiko jai ezagunenetariko bati esker: Euskal Jaia 2025.
Zarauzko 2025eko Euskal Jaiaren egitaraua

Zarauzko "Euskal Astea 2025" 2025eko irailaren 1etik 9ra izango da.
Irailaren 7an, igandea, 2025eko Haurren Euskal Jai Eguna ospatuko da. Eta irailaren 9an, asteartea, 2025eko Euskal Jai Eguna ospatuko da Zarautzen. Jaietako egun nagusia izango da.
Goizeko 07:00etan Diana izango da, eta, hortik aurrera, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak, meza abestua, antzerkia, karroza-lehiaketa, musika…
Abuztuak 28, osteguna
-
22:00etan, Santa Klaran: bertsolari gazteen Lizardi sariaren kanporaketa.
Abuztuak 29, ostirala
-
22:00etan, Santa Klaran: bertsolari gazteen Lizardi sariaren kanporaketa.
Irailak 1, astelehena
-
17:30ean, Frontoi Txikian: fandango eta arin-arineko eskolak. Ez dago izena eman beharrik.
-
19:00etan, Lege Zaharren enparantzan: Helduen Binakako Dantza Txapelketa.
Irailak 2, asteartea
-
17:30ean, Frontoi Txikian: fandango eta arin-arineko eskolak. Ez dago izena eman beharrik.
-
19:00etan, Lege Zaharren enparantzan: bertako taldeen emanaldia. “AAtik ZZra”.
Irailak 3, asteazkena
-
17:30ean, Frontoi Txikian: fandango eta arin-arineko eskolak. Ez dago izena eman beharrik.
-
19:00etan, Lege Zaharren enparantzan: Euskal Asteko trikitixa-jaialdia
Irailak 4, osteguna
-
17:30ean, Frontoi Txikian: fandango eta arin-arineko eskolak. Ez dago izena eman beharrik.
-
19:00etan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa.
Irailak 5, ostirala
-
17:30ean, Frontoi Txikian: fandango eta arin-arineko eskolak. Ez dago izena eman beharrik.
-
22:00etan Modelo aretoan: Bertsolari Gazteen XLIX. Lizardi Sariaren finala.
Irailak 6, larunbata
-
11:00etan, Euskararen aldeko XXXIX. Lasterketa Herrikoia. Lasterketa. Irteera Musika plazatik (izen-ematea 10:15ean).
-
11:30ean, Lege Zaharren enparantzan: XXXVII. Aurresku Txapelketa.
-
14:30ean, Musika plazan: XXXVIII. Bazkari herrikoia. Ondoren, kalejira elektrotxarangarekin.
-
18:00etan, Amalur parkean: artzain-txakurren lehiaketa.
Irailak 7, igandea: Haurren Euskal Jai Eguna
-
10:30ean, dantzarien bilkura.
-
11:00etan, dantzariek Agintariarena eta Agurra dantzatuko dute, eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
-
11:00etan, Imanol Urbieta musika-eskolako txistulari eta trikitilarien kalejira.
-
12:45ean, dantzarien harrera eta emanaldia.
-
13:30ean, dantzarien bazkaria.
-
17:30ean, kalejira erraldoi eta buruhandiekin, Zarautz TRIKekin eta Ustekabe txarangarekin.
-
Ondoren,dantzarien bilkura Iñurritzan.
-
18:00etan, puzgarriak.
-
18:15ean, erromeria Iratzar taldearekin.
-
20:00etan, kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
Irailak 8, astelehena: Euskal Jai Eguna
-
19:00etan, dantzaldia Alaken taldearekin.
-
20:00etan, Salbea Zarauzko Abesbatzak abestua.
Irailak 9, asteartea
-
07:00etan, diana.
-
08:00etan, Goiztarrak-etik aterata: garai bateko pertsonaien erakustaldia herriguneko kaleetan.
-
08:00etan, Gure Boza zortzikotea kaleetan.
-
8:30ean, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak kaleetan.
-
10:30ean, Frantziskotarren elizan: meza nagusi abestua. Ondoren, pilota-partida, herri kirolak eta bertsolariak Frontoi Txikian.
-
11:00etatik 14:00etara, Arrosategi parkean: pottokak txikientzat.
-
11:45ean, kalejira Alproja taldearekin. Ibilbidea: San Inazio k., Kale Nagusia, Musika plaza, Torre Luzea parkea, Nafarroa k. eta Munoa.
-
12:00etan, Munoa plazan: "Dena erosterik ez" antzerkia.
-
12:00etan, Musika plazan: erromeria trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
-
12:00etan, Lege Zaharren enparantzan: erromeria trikitilariekin.
-
13:00etan, Lege Zaharren enparantzan: karroza-lehiaketako sarien banaketa.
-
13:15ean, Musika plazan: erromeria Bide Batez taldearekin.
-
13:30ean, Musika plazan: karrozen aurkezpena; Kale Nagusiak egongo dira ikusgai.
-
14:00etan, Musika plazan: Larrain dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroen eskutik.
-
17:30ean: kalejira trikitilariekin, dultzainero eta txistulariekin, Musika plazatik Iñurritzara.
-
18:00etan, Iñurritzan: herri-kirolak txikientzat, Kulkiren eskutik.
-
18:30ean, Iñurritzan: erromeria Eingorekin.
-
20:00etan, Iñurritzan: Larrain dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroen eskutik.
-
20:30ean: kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
-
22:00etan Munoa plaza: erromeria Bide Batez taldearekin.
-
22:30ean Munoa plaza: erromeria trikitilariekin.
Euskal Jaia Zarautzen
Zarauzko jaien egutegian, egun bat bereziki nabarmenduta dago: irailaren 9a.
Egun horretan (Arantzazuko Amaren eguna, hots, Gipuzkoako zaindariaren eguna) egiten da Euskal Jaia, tokiko folklorez eta bertakoen eta bisitarien jantzi tradizionaletako kolorez betetako eguna.
Ardi-larruak, txapelak, kapelak, zapiak, gerrikoak, brusak eta abarketak ikusiko ditugu kalean dabiltzanen soinean.
Musika tradizionala Zarauzko Euskal Jaian

Irudia: Turismoa Zarautz
Antzerkia, musika eta dantza nagusituko dira Zarauzko kaleetan.
Euskal Jaian txistulariak eta dultzaineroak ikusiko ditugu; txistuak hiru zuloko txirulak dira, eta, dultzainak, oboearen antzeko haize-tresnak. Dantzariekin batera ikusiko ditugu haietako asko.
Trikitixa-lehiaketa ere izango da; botoidun akordeoi diatonikoa da trikitia, eta XIX. mendetik erabiltzen da Euskal Herrian.
Bertsolariak entzuteko aukera ere izango dugu, herriko kaleetan kantatuko baitituzte bertsoak. Gainera, bertso-lehiaketak eta sari espezifikoak ere badaude; besteak beste, Lizardi saria, bertsolari gazteenen talentua aintzatesten duena.
Hain zuzen, beste garai batzuetako ohiturak berreskuratzea da Zarauzko Euskal Jaiaren helburu nagusietako bat.
Euskal Jaiaren historia

Irudia: Zarauzko Udala
Euskal Jaiak euskal tradizioa omentzen du, eta ia mende bat igaro da antolatzen hasi zenetik.
Mauricio Flores Kaperotxipi zarauztar margolariari bururatu zitzaion bertako ohiturak, folklorea eta musika erreibindikatzeko jai bat antolatzea.
Honela kontatu zuen Kaperotxipik berak: “Duela urte asko, Zarautzen bizi nintzela, uda pixka bat luzatzea otu zitzaidan. Nola? Irailaren 9an, Arantzazuko Amaren —Gipuzkoako zaindaria— egunean jai handi eta deigarri bat eginez (…) Hala, euskal jai handi bat egitea bururatu zitzaidan, gurdi onenentzako, itxura oneneko taldeentzako eta gustu onenarekin jantzitako bikoteentzako sariekin (…)” Iturria: euskonews.eus
Haren lagun Jose Zinkunegik, Nikolas Mugikak eta Bonifazio Etxegaraik ideia babestu zuten; guztiak ziren Zarauzko La Reja elkarteko kide aktiboak.
Berehala lortu zuten udalaren babes ofiziala. Baina zailena falta zen: herritarren partaidetza lortzea. Eta herritarrek gogo handiz erantzun zuten, jarduerak pentsatu, antolatu eta zabaldu baitzituzten, baita nork bere poltsikotik dirua jarrita ere.
Lehenengo Euskal Jaia Zarautzen
Hala, 1924an egin zen lehenengo Euskal Jaia.
Erabateko arrakasta izan zuen, eta bereziki gogoangarria izan zen ezkontza zahar baten antzezpena. Seguruenik, antzezpen hori jaiaren ezaugarri bilakatu zelako urte askoan, eta Alproja antzerki-taldearen aurrekariek antzeztu zutelako; izan ere, talde horrek pisu handia du gaur egun Euskal Jaian.
60ko hamarkadan, egun bakarreko jaia izatetik aste guztian jarduerak antolatzera igaro ziren.
Euskalzaleak taldeak (1964tik 1978ra aritu zen lanean) bultzatu zuen zabalkuntza hori, euskal giro dinamikoa sustatu nahi baitzuen herrian.
Guztiek zuten helburu bera: uda luzatzea turista eta bertakoentzat.
Arrakasta begi-bistakoa izan zen, eta gaur egun ere modu horretan ospatzen jarraitzen dugu, irailaren 1etik 9ra; egun nagusia 9a da.
Beraz, irailaren 1etik 9ra aukera paregabea duzu Zarautza etorri eta euskal tradizioan murgiltzeko Zarauzko 2025eko Euskal Jaian. Eta, horren harira, ez ahaztu Zarauzko beste festa-hitzordu handia: Zarauzko Aste Nagusia, abuztuaren 14tik 17ra.
Irudia: Turismoa Zarautz.