Gure ohitura eta tradizioak erreibindikatzea arrazoi ona da beti jaiak antolatzeko. Abuztuaren 27tik irailaren 9ra, Zarauzko 2026ko jaietan eta, bereziki, Euskal Jaian, itsasertzeko herri honetako kaleetan ospakizun handiak egiten dira, arropa tradizionalek, musikak eta euskal folkloreak alaituta.

Seguruenik tamaina izugarriko hondartza izateagatik ezagutuko duzu Zarautz. Izan ere, Zarauzko hondartza Euskadiko luzeena da: 2,5 km ditu.

Baina kostaldeko herri hau ezaguna da, halaber, Euskadiko jai ezagunenetariko bati esker: Euskal Jaia.

Zarauzko 2026ko Euskal Jaiaren egitaraua

fiestas vascas zarautz cartel 2026
Imagen: Turismoa Zarautz

Zarauzko aurtengo "Euskal Astea" abuztuaren 27tik irailaren 9ra izango da.

Irailaren 6an, igandea, Haurren Euskal Jai Eguna ospatuko da. Eta irailaren 9an, asteazkena, 2026ko Euskal Jai Eguna ospatuko da, jaietako egun nagusia.

Goizeko 07:00etan Diana izango da, eta, hortik aurrera, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak, meza abestua, antzerkia, karroza-lehiaketa, musika…

Hona hemen Zarauzko 2026ko jaien egitaraua, Zarauzko Udalak argitaratua.

2026ko abuztuak 27, osteguna

  • 22:00, Santa Klara: bertsolari gazteen Lizardi sariaren kanporaketa.

2026ko abuztuak 28, ostirala

  • 22:00, Santa Klara: bertsolari gazteen Lizardi sariaren kanporaketa.

2026ko irailak 1, asteartea

  • 17:30, Frontoi Txiki: dantza eskolak (fandangoa eta arin-arina Jon Alkain eta Alaitz Garciaren eskutik, eta Zarautz TRIKen laguntzarekin).

  • 19:00, Lege Zaharren enparantza: helduen binakako dantza-txapelketa.

2026ko irailak 2, asteazkena

  • 17:30, Frontoi Txiki: dantza eskolak (fandangoa eta arin-arina Jon Alkain eta Alaitz Garciaren eskutik, eta Zarautz TRIKen laguntzarekin).

  • 19:00, Lege Zaharren enparantza: Euskal Asteko trikitixa-jaialdia. Parte-hartzaileak: Amets Etxaide, Oihane Etxaide eta Haitz Lertxundi. Eneritz Zapirain, Aratz Olaizola, Jaione Eskudero, Larraitz Oñatibia eta Lierni Alkain. Kris Solano eta Iruzta. Lanberri eta Aldalur. Oier Illarramendi, Ioritz Txapartegi eta Aitzol Txapartegi.

2026ko irailak 3, osteguna

  • 17:30, Frontoi Txiki: dantza eskolak (fandangoa eta arin-arina Jon Alkain eta Alaitz Garciaren eskutik, eta Zarautz TRIKen laguntzarekin).

  • 19:00, Lege Zaharren enparantza: bikote gazteen dantza-txapelketa.

2026ko irailak 4, ostirala

  • 17:30, Frontoi Txiki: dantza eskolak (fandangoa eta arin-arina Jon Alkain eta Alaitz Garciaren eskutik, eta Zarautz TRIKen laguntzarekin).

  • 22:00, Modelo aretoa: Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariaren finala.

2026ko irailak 5, larunbata

  • 11:00, Musika plaza: AEKk antolatutako Euskararen aldeko XL. Lasterketa.

  • 11:30, Lege Zaharren enparantza: XXXVIII. Aurresku-txapelketa.

  • 14:30, Musika plaza: EHEk antolatutako XL. Bazkari herrikoia. Ondoren, kalejira.

  • 18:30, Aritzbatalde kiroldegia: Euskal Asteko pilota-jaialdia.

2026ko irailak 6, igandea - HAURREN EUSKAL JAI EGUNA

  • 10:30, Lege Zaharren enparantza: dantzarien bilkura.

  • 11:00, Imanol Urbieta musika-eskolako txistulari eta trikitilarien kalejira.

  • 11:15, dantzariek Agintariarena eta Agurra dantzatuko dute, eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira.

  • 13:00. Lege Zaharren enparantza: dantzarien harrera eta emanaldia.

  • 13:30, Lege Zaharren enparantza: familiek dantzariak jasoko dituzte bazkarirako.

  • 17:30, Musika plazatik Iñurritzara: kalejira erraldoi, buruhandi, ZarautzTRIK eta Kitadelpare txarangarekin. Ondoren, dantzarien bilkura Iñurritzan.

  • 18:00, Iñurritza: puzgarriak.

  • 18:15, Iñurritza: Itzal taldearen erromeria.

  • 20:00, kalejira Iñurritzatik Musika plazara.

2026ko irailak 7, astelehena

  • 17:30, Frontoi Txiki: dantza eskolak (fandangoa eta arin-arina Jon Alkain eta Alaitz Garciaren eskutik, eta Zarautz TRIKen laguntzarekin).

  • 20:00, Lege Zaharren enparantza: herriko taldeen emanaldia, “Sagardoa eta txakoliña, zarauztarron sendakiña”. Parte-hartzaileak: Goizeko Ihintza (txistulariak), Zarautz-TRIK (trikitilariak), Jalgi (dantza-taldea), Motxian-Etxebeltz (bertso-eskola), Felix Zubia eta Aner Peritz (betsolariak), Zarautz abesbatza, Udaberri abesbatza, Gure Boza kantu-taldea, Goretti Aranburu eta Iratxe Aranburu (aktoreak), Miriam Mendoza eta Pako Serras (narratzaileak).

2026ko irailak 8, asteartea

  • 19:00, Musika plaza: dantzaldia Alaken taldearen eskutik.

  • 20:00, Frantziskotarren elizan Salbea, Zarauzko Abesbatzak abestua.

2026ko irailak 9, asteazkena - EUSKAL JAI EGUNA

  • 07:00, Diana.

  • 09:00, Goiztarraken irteera. Antzinako ohiturak berreskuratzko, garai bateko pertsonaien erakustaldia herriguneko kaleetan.

  • 8:00, Zarauzko kaleetan zehar: Gure Boza zortzikotea.

  • 8:30, Zarauzko kaleetan zehar: txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.

  • 10:30, Frantziskotarren elizan meza nagusia, Schola Cantorumek kantatua. Ondoren, pilota-partida, herri-kirolak eta bertsolariak Frontoi Txikian, Goiztarraken eskutik.

  • 11:45, Irteera eta kalejira Alproja taldearekin. Ibilbidea: Astazubi plaza, Paxo, Herrikobarra k., Foruen k., Lege Zaharren enparantza, Zigordia k., San Frantzisko k., Geltoki k., trenaren pasabidea, Justo k..

  • 12:00, Zelai-Ondo: Alproja taldearen “Asko genuen esateko” antzerkia.

  • Eguerdian, Musika plazan: erromeria trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.

  • Eguerdian, Lege Zaharren enparantzan: erromeria trikitilariekin.

  • 13:00, Lege Zaharren enparantza: karroza-lehiaketako sarien banaketa.

  • 13:30, Lege Zaharren enparantza: Fan&Go taldearen erromeria.

  • 13:30, Lege Zaharren enparantza: karrozak aurkeztea.

  • 14:00, Musika plaza: Larrain dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroen eskutik.

  • 17:30, Musika plazatik Iñurritzara: kalejira trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.

  • 18:00, Iñurritza: haurrentzako jolasak.

  • 18:30, Iñurritza: erromeria trikitilariekin.

  • 18:30, Iñurritzako zelaia: Eingo taldearen erromeria.

  • 20:00, Iñurritza: Larrain dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroen eskutik.

  • 20:30, kalejira Iñurritzatik Musika plazara.

  • 22:00, Lege Zaharren enparantza: Bide Batez taldearen erromeria.

  • 22:30, Musika plaza: erromeria trikitilariekin.

Euskal Jaia Zarautzen

Zarauzko jaien egutegian, egun bat bereziki nabarmenduta dago: irailaren 9a.

Egun horretan (Arantzazuko Amaren eguna, hots, Gipuzkoako zaindariaren eguna) egiten da Euskal Jaia, tokiko folklorez eta bertakoen eta bisitarien jantzi tradizionaletako kolorez betetako eguna.

Ardi-larruak, txapelak, kapelak, zapiak, gerrikoak, brusak eta abarketak ikusiko ditugu kalean dabiltzanen soinean.

Musika tradizionala Zarauzko Euskal Jaian

Euskal Jaia o Fiesta Vasca en Zarautz

Irudia: Turismoa Zarautz

Antzerkia, musika eta dantza nagusituko dira Zarauzko kaleetan.

Euskal Jaian txistulariak eta dultzaineroak ikusiko ditugu; txistuak hiru zuloko txirulak dira, eta, dultzainak, oboearen antzeko haize-tresnak. Dantzariekin batera ikusiko ditugu haietako asko.

Trikitixa-lehiaketa ere izango da; botoidun akordeoi diatonikoa da trikitia, eta XIX. mendetik erabiltzen da Euskal Herrian.

Bertsolariak entzuteko aukera ere izango da, herriko kaleetan kantatuko baitituzte bertsoak. Gainera, bertso-lehiaketak eta sari espezifikoak ere badaude; besteak beste bertsolari gazteenen talentua aintzatesten duena.

Hain zuzen, beste garai batzuetako ohiturak berreskuratzea da Zarauzko Euskal Jaiaren helburu nagusietako bat.

Euskal Jaiaren historia

Euskal Jaia Zarautz

Irudia: Zarauzko Udala

Euskal Jaiak euskal tradizioa omentzen du, eta ia mende bat igaro da antolatzen hasi zenetik.

Mauricio Flores Kaperotxipi zarauztar margolariari bururatu zitzaion bertako ohiturak, folklorea eta musika erreibindikatzeko jai bat antolatzea.

Honela kontatu zuen Kaperotxipik berak: “Duela urte asko, Zarautzen bizi nintzela, uda pixka bat luzatzea otu zitzaidan. Nola? Irailaren 9an, Arantzazuko Amaren —Gipuzkoako zaindaria— egunean jai handi eta deigarri bat eginez (…) Hala, euskal jai handi bat egitea bururatu zitzaidan, gurdi onenentzako, itxura oneneko taldeentzako eta gustu onenarekin jantzitako bikoteentzako sariekin (…)” Iturria: euskonews.eus

Haren lagun Jose Zinkunegik, Nikolas Mugikak eta Bonifazio Etxegaraik ideia babestu zuten; guztiak ziren Zarauzko La Reja elkarteko kide aktiboak.

Berehala lortu zuten udalaren babes ofiziala. Baina zailena falta zen: herritarren partaidetza lortzea. Eta herritarrek gogo handiz erantzun zuten, jarduerak pentsatu, antolatu eta zabaldu baitzituzten, baita nork bere poltsikotik dirua jarrita ere.

Lehenengo Euskal Jaia Zarautzen

Hala, 1924an egin zen lehenengo Euskal Jaia.

Erabateko arrakasta izan zuen, eta bereziki gogoangarria izan zen ezkontza zahar baten antzezpena. Seguruenik, antzezpen hori jaiaren ezaugarri bilakatu zelako urte askoan, eta Alproja antzerki-taldearen aurrekariek antzeztu zutelako; izan ere, talde horrek pisu handia du gaur egun Euskal Jaian.

60ko hamarkadan, egun bakarreko jaia izatetik aste guztian jarduerak antolatzera igaro ziren.

Euskalzaleak taldeak (1964tik 1978ra aritu zen lanean) bultzatu zuen zabalkuntza hori, euskal giro dinamikoa sustatu nahi baitzuen herrian.

Guztiek zuten helburu bera: uda luzatzea turista eta bertakoentzat.

Arrakasta begi-bistakoa izan zen, eta gaur egun ere modu horretan ospatzen jarraitzen dugu; egun nagusia 9a da.

Beraz, abuztuaren 27tik irailaren 9ra aukera paregabea duzu Zarautza etorri eta euskal tradizioan murgiltzeko Zarauzko 2026ko Euskal Jaian. Eta, horren harira, ez ahaztu Zarauzko beste festa-hitzordu handia: Zarauzko Aste Nagusia, abuztuaren 14tik 22ra.

Irudia: Turismoa Zarautz.