Itxaronaldirik luzeenak itzulerarik handiena merezi zuen. Inauteria Euskadira itzuli da. Eta Euskaltelen, gure hiru hiriburuetan zer espero duzun kontatuko dizugu, festarik ausartenean berriro bibratzeko eta zure kuadrillarekin kalera ateratzeko, ondo pasatzera, barre egitera, ospatzera.

Farolinek eta Zaranbolasek ongietorria emango diote Bilboko aratusteei

Carnaval de Bilbao

Azken urteotan gehien itxarondako epaiketa iritsi da, azkenik. Barikuan, hilak 25, Farolin eta Zaranbolas, aurten Ibon Koteron musikariak eta Gemma Martínez aktoreak bizia emango dieten Bilboko aratusteetako pertsonaiarik adierazgarrienak, 19:00etan atxilotuko dituzte udaletxean, eta Plaza Barrira eramango dituzte, 19:30ean epaitzeko. “Jendaurreko laidoa” ohiko irri-koplekin batera izango da.

Zapatuan, hilak 26, kalejira eta mozorro-lehiaketa izango dira proposamen dibertigarri eta originalez betetako jardunaldi horretako protagonistak. Goiz erdian, jai-barrutia irekiko da Plaza Biribilean; ondoren, fanfarreak eta erraldoiak iritsiko dira, eta, arratsaldera arte, haurrentzako hainbat jarduera izango dira. Bocabeats-ek emango diote amaiera egun bizi horri, 21:30etik aurrera, Plaza Barrian; aratusteetako show bat izango da, bilbotarrak epel utziko ez dituena.

Leku horretan bertan, domekan, hilak 27, ‘Zuberoako maskarada’ izango duzu zain Gaztedi Dantza Taldearekin.

Jaiek hilaren 28an (astelehena) jarraituko dute, 12:30ean: Plaza Barrian, Udal Bandak familientzako kontzertua emango du, Xaibor DJarekin. Ondoren, Txirri, Mirri eta Txiribitonen emanaldia, Bataklan Kabareten dantza- eta zirku-ikuskizuna eta, 20:30etik aurrera, Silitiaren kontzertua Plaza Barrian.

Aratusteetako agur-festa handia martxoaren 1ean, martitzenean, izango da, 20:00etatik aurrera, Sardinari Lur Ematearekin.

Kontsultatu hemen Bilboko aratusteen agenda osoa.

Momo jainkoaren bisitatik Sardinaren ehorzketara Donostian

Carnaval de Donosti

Zer prestatu du Gipuzkoako hiriburuak inauterietara itzultzeko? Kaldereroen eta Inude eta Artzainen konpartsaren desfilearen ondoren, Momo jainkoaren etorrerak, hilaren 24an, Donostiako inauterien hasiera markatzen du. Furius konpartsako Julen Nieto hirian zehar ibiliko da pertsona guztiak mozorrotzera gonbidatzeko.

Eta ez dago gogo faltarik. Inauterietako desfilea itzuli da, oraingoan bi ibilbiderekin, segurtasun-neurriak bermatzeko. Irailaren 26an eta 27an egingo dira, 17:00etatik aurrera, erdialdean eta Grosen. Igandean ere, eguerditik aurrera, konpartsa historikoak hiriko kaleetara itzuliko dira.

Sardinaren ehorzketak, astelehenean, hilak 28, agur egingo dio azken urteotako inauteririk berezienari. 19:30etik aurrera, lagundu deabru, apaiz, moja eta alargunei Pasai eta Incansables txarangekin egingo duten ibilbidean.

Hemen duzu Donostiako inauterietako programa osoa.

Larderoko ostegunak inauguratzen du inauteria Gasteizen

Carnaval de Gasteiz

Arabako hiriburuak bere tradizioei eusten die, eta Lardero ostegunak markatuko du inauteriaren hasiera. Aurten, egoera bereziari egokitu zaio inauteria.

Hilaren 26ko eta 27ko desfileek (larunbatean, 18:00etan, eta igandean, eguerdian, hurrenez hurren) ibilbidea aldatu dute, jende-pilaketarik izan ez dadin. Konpartsak José Mardones, Herrandarrak, Errege-Erregina Katolikoak, Simon de Anda eta Basoa kaleetatik eta Konstituzio plazatik igaroko dira.

Eta dantzatzeko eta larunbat-gauean ondo pasatzeko, Zabalguneko kaleetan batukada izango da, Kumbalayê Musika Elkartearen eskutik, 22:00etatik aurrera.

Inauterien agurra asteartean, hilak 1, iritsiko da gasteiztarrentzat. Konpartsa guztiak Espainiako Plazan elkartuko dira, Sardina erretzeko, 20:00etan.

Hemen duzu Gasteizko inauterietako jardueren gida osoa.

Ikusten duzunez, 2022ko inauteria ahaztezina izango da.

Konta iezaguzu, nola ospatuko duzu eta zertaz mozorrotuko zara?