Euskara + Teknologia = Euskaltel! Lekeitioko Ibilaldia laster denez eta guk ere han egon nahi dugunez, hauxe pentsatu dugu: Nola lagundu diezaiokegu euskarari eta ate berriak ireki hari gure tresnarik onena –teknologia– erabilita? Eta pentsatu eta pentsatu, berehala garbi ikusi genuen: Zergatik ez dugu aplikazio bat egiten ikastolen jai guztiei laguntzeko eta kulturaren bidez jendeak ondo pasatzeko?

ANDROID: DESKARGATU

iOS: DESKARGATU

Ikastolen elkartearekin hitz egin genuen, lanean hasi ginen, eta... horratx! IkasJai sortu genuen: 2D eta 3D mugikorretarako joko bat da, GPS geolokalizazio bidez funtzionatzen duena eta jolasten ikasteko aukera ematen duena. Funtzionamendua oso erraza da: aplikazioak proba batzuk gainditzea proposatzen dizu, festa antolatzen den herriko toki eta pertsona ezagunei buruzkoak (adibidez, Miren Augur Meabe idazleari buruzkoak), eta puntuak lortu eta opariak truka daitezke. Eta, zure jakinduria erakusteaz gain, zuk zeuk asmakizunak proposatu ahal izango dituzu, edo selfieak atera eta sare sozialetara igo.

Onena da aplikazio honek balioko duela bai Ibilaldirako, bai eta Armentiako Araba Euskaraz, Zarautzeko Kilometroak eta Tuterako Nafarroa Oinez jaietarako ere. Hala ere, festa bakoitzean eguneratu egin beharko duzu, bakoitzaren eduki zehatzak ikusteko.

Eta aplikazioari buruzko xehetasun guztiak jakin nahi genituenez, Babesletzako Olatz Basagoiti eta Izartza Zorrozua gure lankideei galdetu diegu, eta orain, zalantza guztiak argituta, erabiltzeko prest gaude!. Hasteko:

Nola lortu dezakegu App-a?

Beste edozein App-ekin egingo zenukeen bezala: zoaz Play Store edo Apple Storera eta bilatu IkasJai, edo deskarga ezazu zuzenean liburuxka honetako QR kodea erabilita. Kontu garrantzitsu bat: aplikazioa deskargatu arren, ezingo duzu martxan jarri edo jolasteko erabili toki egokian egon arte; alegia, maiatzaren 19an Lekeition, ekainaren 16an Armentian, urriaren 6an Zarautzen eta urriaren 20an Tuteran. Eta horretarako GPSa aktibatuta eduki beharko duzu. Baina, jolasten hasten zarenean, non-stop: tximeleta txiki batek emango dizu galderei erantzuteko behar duzun laguntza. Gauza bakarra egin behar duzu: ahalik eta puntu gehien lortu prestatu ditugun sariak lortzeko; museotarako sarrerak, ikastolen jaietako kamisetak, futbolarien kamisetak, sorpresaz betetako motxilak, izozkiak, bokatak, pastelak... eta telefono mugikorren bat ere badago!

A! Eta esan gurasoei ez daitezela arduratu gurasoen kontrolaren gaiarekin: IkasJai adin guztietako jendearentzako jolas bat da, eta oso aplikazio praktikoa herria ezagutzen ez baduzu. Beraz, jolasteko gogorik ez baduzu ere, deskargatu dezakezu, eta informazio erabilgarria jaso, hala nola non dauden autobus- eta tren-geltokiak, osasun-arretako zentroak edo salmenta-puntuak. Behar duzun guztia, zure mugikorrean. Zure zain gaude. Ondo pasa IkasJairekin!