Euskaltel Euskadik 2022rako ekipazio berria estreinatu du oraintsu. Eta, orain dela egun batzuk, azal laranja berri hori Euskaltelen egoitzan aurkezteko plazera izan genuen. Badakizu zertan oinarritu zen diseinua? Jakingarri hori, eta gehiago, kontatuko digute Etxeondokoek.

Euskaltel Euskadiren ekipamendu berriak kolore zuria, urdina eta bi berde-tonu ditu. Ukitu freskoa eta modernoa, ziur arrakasta ugari ekarriko dizkien denboraldi baterako. Gora marea laranja!

Presentación de la nueva equipación del Euskaltel Euskadi

Nolakoa izan da sormen-prozesua?

Prozesu konplexua izan da, lehenik sormen-fase bat duelako, ideia bat bilatzeko, maillota eboluzionatuko duena eta esentzia galdu gabe itxura berria emango diona.

Ideia izan genuenean, lan teknikoa sartu zen jokoan, hau da, ideia hori jantzira eramatea, haren berezitasunak kontuan hartuta. Oso lan delikatua da, eta hainbat alderdi nahasten ditu (ehuna, kolorea, txirrindulariak bizikletaren gainean duen posizioa, bizikletatik kanpo duena...). Ondo nahastu behar dira alderdi horiek guztiak, diseinuan harmonia lortzeko.

Nueva equipación Euskaltel Euskadi

Zertan inspiratu zarete ekipamendu berria diseinatzeko?

Ekipamenduaren diseinua bat dator Euskadi Fundazioak irudikatzen duenarekin: proiektu identitario sendoa, baina aldi berean askotarikoa eta modernoa.

Proiektu identitario sendoa, baina aldi berean askotarikoa eta modernoa”

Nolako probak egiten dituzue jantzi horien errendimendua egiaztatzeko?

Txirrindulariekin eta Haimarrekin (Zubeldia) egiten ditugun test zehatzez gain, proba onenak urtetan pilatutako lehiaketak dira. Esperientzia da laborategirik onena.

Non eta nola egiten dituzue zuen produktuak?

Gure produktu guztiak Euskal Herrian diseinatzen eta fabrikatzen ditugu: diseinua eta prototipoak Irurako (Gipuzkoa) gure instalazioetan, eta, han diseinuaren estandarra zehaztu ondoren, fabrikazioa Castejonen (Nafarroa), gure jantzigintza-tailerrean.

Nueva equipación Euskaltel Euskadi

Zer abantaila ditu modelo berri honek taldeko txirrindularientzat?

Teknikoki, jarraitzen dugu teknologiarik onenak txirrindularien eskura jartzen. Egia da beti sortzen duela ilusioa diseinu berri bat egiteak, eta espero dugu txirrindulariei denboraldi berrirako ilusioak sortzeko ere balioko duela.

Eta marea laranjaren zaleentzat?

Espero dugu haiei ere ilusioari eta "txinpartari" eusten lagunduko diela, txirrindularitza gertutik bizitzeko hain zailak izan diren bi urte hauen ondoren.

Zer esan nahi du zuentzat kolore laranjak?

Edozein euskal txirrindularirentzat bezala, gure oroitzapen gehienak janzten dituen kolore ikonikoa da.

Gure oroitzapen ziklista gehienak janzten dituen kolore ikonikoa da”

Zer podiumetan egingo lizueke ilusio handia ekipamendu berria ikusteak?

Nortasun handiena eta bere balioekiko fideltasun handiena duen taldea saritzeko podiumik balego, goren-gorenean egotea gustatuko litzaiguke.

Goi-mailako joskintzan hasi zen familia-enpresa bat zarete. Nolatan txirrindularitzaren mundura aldatu?

Pacok eta María Jesusek pentsatu zutenean beren ezagutza teknikoarekin alda zezaketela gustuko zutena —txirrindularitza—, modu guztiz naturalean gertatu zen aldaketa.

Zer helburu duzue aurtengo?

Helburua betikoa da: hobetzen jarraitzea, adi egonez xehetasun guztiekin, materialekin, lan egiteko modu berriekin... Azken batean, Etxeondoko DNAri leial izaten jarraitzea.

Gabonetan gaudenez, zer eskatzen diozue 2022ari?

Zalantzarik gabe, normaltasun soziosanitarioa itzultzea eta COVIDa iraganean sartzea da desiorik onena.

Eskerrik asko, Etxeondo, maillot berriaren xehetasun guztiak kontatzeagatik.

Denboraldi bikaina izango da Euskaltel Euskadiko txirrindularientzat.

Zorte on!