Bizi dugun aro digital honetan, paisaien, uneen eta norbere buruaren oroipenak gordetzea gustatzen zaigu. Eta haurrentzat esperientzia handia izaten da beren lehenengo argazkiak ateratzea. Haientzako kamera egokiena hautatzen laguntzeko, haurrentzako argazki-kameren sorta txiki bat prestatu dugu.

Izan ere, argazki-kamerak aproposak dira ongi pasatzen ari diren artean haien sormena eta jakin-mina bultzatzeko.

Baina garrantzitsua da haurrari ondoen egokitzen zaiona hautatzean, eta merkatuan aukera interesgarri ugari daude.

blogK-camaras-fotos-infantiles-shinepick

ShinePick argazki-kamera

Kamera txikia da, 75gramo baino ez, eta 8MP, zoom digitala (4x) eta LCD pantaila ditu. 32GB-ko SD txartel batekin dator.

Diseinu originala du, Lego baten itxurakoa, eta koloretsua da; pegatinak ere baditu. Eta beste alderdi on bat ere badu: bertsio iragazgaitza dauka.

blogK-camaras-fotos-infantiles-vtechkidizoom

VTech Kidizoom argazki-kamera

Bost urtetik gorako haurrentzako bat-bateko argazki-kamera, 2022ko Jostailu Onenaren Sariarekin aintzatetsi zuena AEFJ erakundeak jostailu elektronikoen kategorian.

Paper termikoa eta itsaskorra inprimatzen du, ez du tintarik behar, eta 110 txantiloi inguru eta 40 efektu, marko eta zigilu baino gehiago ditu.

Berriz kargatzeko bateria dauka, eta 32GB-raino handitu daitekeen memoria.

blogK-camaras-fotos-infantiles-faburo

Faburo argazki-kamera

Ezagunenetako bat da.

Minikamera digital oso konpletoa da, eta 32G-ko mikroSD txartela du (10.000iruditik gora gordetzeko aukera ematen du).

Selfieak egin daitezke, eta fokuratze automatikoko funtzioa dauka.

Memoria-txartelen irakurgailua, USB kablea eta eroriko eta kolpeetatik babesteko sistema bat ere baditu.

blogK-camaras-fotos-infantiles-bafuland

BaFuland argazki-kamera

Oso ikusgarria eta diseinu originalekoa da BaFuland kamera, eta bilatuenetariko bat da.

16MP-eko bereizmeneko argazkiak egin daitezke, selfieak barne, eta bideoak ere graba daitezke.

30 marko eta sticker digital ditu irudiak pertsonalizatzeko; hain zuzen, hori da erabiltzaileek gehien baloratzen duten alderdietako bat.

blogK-camaras-fotos-infantiles-XDDIAS

XDDIAS argazki-kamera

2,4 hazbeteko pantaila du, eta funtzio ugari; besteak beste, HD bideo-grabagailua, tenporizadorea eta argazki-segidak ateratzeko aukera.

600mAh-ko bateria dakar, kamera hiru bat orduz erabiltzeko moduko autonomia duena.

Kalitate handiko silikona leunez eginda dago, ertz biribilduekin.

blogK-camaras-fotos-infantiles-easypix

Easypix argazki-kamera

Easypix aukera bikaina da ura gustuko dutenentzat.

Kamera urperagarria da, 3 metroraino sar daitekeena; 16MP-eko bereizmena, 6,1cm-ko pantaila eta zoom digitala (8x) ditu, unerik onenak harrapa ditzazun uretan, ur gainean eta ur azpian.

blogK-camaras-fotos-infantiles-globalcrown

GlobalCrown argazki-kamera

Aukera ugari eskaintzen ditu GlobalCrown kamerak: zoom trukagarriak, kolore-iragazkiak, argazki-segidak, hainbat tenporizazio-aukera, argazki-marko pertsonalizatuak...

Erraz erabiltzen da, USB kablea dakar bateria kargatzeko, eta, gainera, txikientzako buru-hausgarriak ditu.

blogK-camaras-fotos-infantiles-instaxmini

Instax mini 11 argazki-kamera

Kreditu-txartel baten tamainako bat-bateko argazkiak egin ahalko dituzu Instax mini 11 argazki-kamerarekin.

Kamera analogiko bat da, eta selfietarako lentea eta ispilua eta flash integratua ditu; AA pilekin dabil.

Zenbait kolore daude aukeran, eskurako uhala dakar, eta bi obturadore-botoi ditu irudiak pertsonalizatzeko.

blogK-camaras-fotos-infantiles-ourlife

Ourlife argazki-kamera

Selfie onenak egiten dituen haur-kamera. Automatikoki detektatzen du aurpegia, eta hondoko argia biziegia bada, distira lausotzen du, irudi errealistagoa lortzeko.

Kalitate handiko FHD 1080p/30 fps-ko bideoak eta 8MP-eko argazkiak egiteko ahalmena dauka, baita gauez ere.

Kamerako lente malgua dauka, aurrerantz eta atzerantz mugi daitekeena.

blogK-camaras-fotos-infantiles-miniSLR

Mini SLR argazki-kamera

Silikonazko kamera sinple bat da, haur txikienentzako aproposa.

Flash automatikoa dauka, zoom optikoarekin datorren bakarra da, eta fokuratzea automatikoki edo eskuz doitu daiteke.

Haurrentzako kamera onena hautatzeko aholkuak

Eskaintza oso zabala da, eta aholku batzuk ongi etorriko zaizkigu:

- Kamerak haurraren adinerako egokia izan behar du.

- Izan ditzala botoi gutxi eta handiak.

- Erresistentea izan behar du. Kolpeak, urratuak, erorikoak, likidoak... jasateko modukoa. Eta are hobeto murgilgarria bada.

- Txikia izan dadila, errazago erabiltzeko, pisu txikiagoa izateko eta errazago gordetzeko.

- Diseinu ikusgarri eta koloretsua hobetsi, estilo klasikotik urrundua, minimalista-itxurarik gabea eta "helduentzakoa” ez dirudiena. Hau da, "begietatik sartu” behar zaie kamera.

- Funtzio dibertigarri eta erabilerrazak izan behar ditu: jolasak, marko pertsonalizatuak, kolore-iragazkiak, markoen efektuak, emojiak...

Eta, hortik aurrera, haurrentzako argazki-mundu zabal bat duzu, adin, gustu eta behar guztietara egokitzen diren kamerekin.