Prest zaude gau ilunenerako? Halloween iritsi baino lehen, Euskadiko herri eta txoko askotan ospatzen zen Gau Beltza edo Arimen Gaua: kalabazak prestatzen ziren, gaztainak jan, eta hilerrira joan, auzokideei txantxak eginez. Beldur-gau bat pasatzeko prest?
Azken urteotan, ohitura horiei beste bertsio bat gehitu zaie, Halloween festarena. Ezetz asmatu zein izango den aurtengo mozorro kutunena? Bingo! Joker izango da, segururena, urteko gau beldurgarrienaren jarraitzaileen aukera nagusia. Baina zuk originala izan nahi baduzu, behar duzuna daukagu: zure mugikorrean deskargatzeko aplikazio mordoa.
Oraindik ez daukazu mozorrorik? Googlek argitaratu berri du aurtengo mozorro bilatuenen zerrenda. Zenbait ideia original aurki ditzakezu zerrenda horretan, hala nola ITko pailazoarena, Strangers Thingseko pertsonaiena edo Fortnitekoena. Eta klasikoak nahiago badituzu, sorgina edo zonbia adibidez, hainbat inspirazio-iturri topatuko dituzu Halloween Costumes Ideas aplikazioan (Androiderako). Eta, azken ukitua emateko, zaurien, urratuen eta puntuen pegatinak dituzu Halloween Costume Party Makeup aplikazioan (iOSerako).
Eta zure lookaren argazki bat jarri nahi baduzu sare sozialetan, pentsatu zer selfie egin behar duzun aurtengo Halloweenen. Eman banpiro-itxura zure aurpegiari Vampify aplikazioarekin (Androiderako eta iOSerako), eta partekatu argazkia edo bideoa zure lagunekin. Walking Deadeko pertsonaia bihurtu nahi baduzu, emaitza guztiz errealista lortuko duzu The Walking Dead Dead Yourselfekin (Androiderako eta iOSerako) eta Fear Yourselfekin (Androiderako eta iOSerako). Eta Mexikoko Catrinaren itxura hartu nahi baduzu, baina gero makillajea kentzeko lanik gabe, erabili Skull Face Camera (Androiderako).
Snapchat, Facebook, Instagram eta abarren iragazkiak ere erabil ditzakezu.
Festa bat antolatu duzu etxean, eta aho-zabalik utzi nahi duzu kuadrilla? Txikiek lagunduko dizute kalabazaren batekin, baina, dekoratzeko ideia gehiago nahi izanez gero, Decoración de Halloween aplikazioan badituzu saguzarren lanparak, kandelak, armiarma-sareak... (Androiderako) bai eta Pinterest #decoracion Halloweenen ere (Androiderako eta iOSerako).
Badakigu guacamole ederra prestatzen duzula, baina ausartuko zinateke begi odoltsuak edo sorgin-hatzak egiten lagunentzat? Aplikazio hauetan dituzue osagaiak eta errezetak: Recetas para Halloween (Androiderako) eta Creepy Halloween Recipes (Androiderako eta iOSerako).
Motorrak berotzen joateko, gaurtik bertatik has zaitezke giro horretan sartzen. Imajinatzen duzu Joker-en barrea entzutea zure mugikorrean deitzen dizuten edo mezu bat bidaltzen dizuten bakoitzean? Deskargatu garai honetarako doinurik egokienak Tonos de Llamada de Halloween aplikazioan (Androiderako) eta Scary Ringtones aplikazioan (iOSerako). Eta, azkenik, zure mugikorrari ere Hallowen itxura eman nahi badiozu, erabili Halloween Wallpapersen pantaila-babesak (Androiderako eta iOSerako).
Eta mugikorreko jokoak oso gustuko badituzu, hasi korrika, Zombies, Runeko hil bizidunak datoz eta (Androiderako eta iOSerako); edo harrapatu zure inguruko mamuak Ghost Observerekin (Androiderako eta iOSerako); jolastu Ouijan Spirit Board Simulatorekin (Androiderako eta iOSerako) edo saiatu zonbien apokalipsian bizirik irauten Into the Dead jokoarekin (Androiderako eta iOSerako).
Ikusten duzunez, beldur-gau baterako ideiarik ez zaigu falta. Eta zu, Gau Beltzaren edo Halloweenen zalea zara? Konta iezaguzu nola ospatzen den zure herrian.