Go!azen-eko neska-mutilekin zuzenean dantzatzeko eta kantatzeko gogotsu zaude? Bada, hasi entseatzen, abenduan hasiko baita Go!azen-en kontzertu-bira!

Basabakiko neska-mutilek etengabe harritzen gaituzte. ‘Go!azen 8.0’ denboraldi berriarekin eta 'Lagunak' udako abestiarekin arrakasta izan ondoren, aurten ere oholtzara igoko dira, beren musika eta giro onarekin gu denok mugiarazteko.

Telebistako serie ezaguneko aktoreak aurrez aurre ikusteko eta haiekin kantatu eta dantza egiteko aukera izango duzu. Herri eta hiri askotan zehar ibiliko dira; besteak beste, Oñatin, Getxon, Ermuan, Donostian eta Andoainen... eta zerrenda luzeagoa izango da oraindik.

Ustekabeak, berrelkartzeak eta berritasunak ekarriko dizkigu bira honek.

Ikuskizun berria 5-14 urte bitarteko haur eta gazteentzat da, eta 60 minutu inguru irauten du.

Emanaldi bakoitzean, Go!azen-eko neska-mutilak ez dira bakarrik egongo; pertsonaia ezagunak eta aurpegi berri batzuk izango dituzte lagun.

Kontzertu bakoitza desberdina izango da, protagonistak eta abestien zerrenda aldatuko egingo baitira. Hala, 8.0 denboraldiko abestiek protagonismo berezia izango duten arren, ez dira faltako aurreko urteetako abesti arrakastatsuak ere.

Zuen dantza-pausoak eguneratu ditzazuen, hona hemen estreinatu berri den serieko abestietako bat, 'Zerura Begira':

Horrez gain, Go!azen-en inguruan gertatzen den guztiaren berri izateko, Go!azen aplikazioa deskargatu dezakezu (Android eta iOS) zure Euskaltel mugikorrean, eta telesail osoa ikusi Euskaltekan.

Jarraitu adi-adi gure sare sozialei. Badakizu Euskaltelen 'Go!azen'-en zale amorratuak garela eta haien kontzertuetara eraman nahi zaituztegula ;-