Mugikorrerako berrikuntza asko eta askorekin hasi dugu 2018a. Izan ere, erronka berriak atsegin ditugu Euskaltelen ?.

Guretzat, ez da nahikoa Euskadin doako 180.000 WiFi puntu baino gehiagoko sare bat sortzea, ezta datuetarako 10 Giga gehigarri eskaintzea ere, nahi adina nabiga dezazun oporretan. Horiez gainera, mugikorreko tarifarik onena izan dezazun nahi dugu, zure erabilerara egokitua eta preziorik onenean. Horregatik, mugikorreko tarifak hobetu ditugu urtarrilaren 22an. Zuretzat da hobekuntza, gure bezero zarelako, baina baita bezero izan nahi dutenentzat ere.

Batere beldurrik gabe deitu eta nabiga dezazun, doan handitu dugu tarifa askoren datu- eta minutu-kopurua. Gainera, eskaintza zabalagoa egin nahi dizugunez, aukera berriak merkaturatu ditugu; hauxe aipagarrienetako bat: tarifa finkoa deietarako eta 50 GB datuetarako. Merkatuan datu gehien eskaintzen duen tarifa! Streaming zale amorratua zara? Joko asko deskargatzen dituzu? Spotify kalitaterik gorenean, eta WiFia itzalita? Gehien konektatzen direnentzat da tarifa hau.

Asko hitz egin ez baina Internet erabiltzen dutenentzat ere badugu eskaintzarik: 200min/4GB edo 500min/5GB, esaterako. Edo hitz egin adina nabigatzen dutenetakoa baldin bazara, hona gure tarifa kutunetako bat: dei mugagabeak + 10 GB. Ohi bezala, saiatzen gara aukera askotarikoak eskaintzen, gehien komeni zaizuen tarifa aukeratu dezazuen. Eta ezin aukeratu bazabiltzate, hemen gauzkazue, zuei laguntzeko prest. Esaguzue zertarako erabiltzen duzuen mugikorra, eta aukerarik egokien eta merkeenak gomendatuko dizkizuegu.

Familia batentzako tarifarik onena

Gure etxean, mugikor-linea bat baino gehiago behar ditugu. Horregatik sortu dugu Family berria. Familiaren fakturan aurrezteko eta hil-bukaeran ezustekorik ez izateko tarifa egoki-egokia. Lehen ere ona baldin bazen, orain askoz hobea da.

Gure tarifak hobetzen jarraitzen dugu. Gustu eta behar guztietarako! Gure aholkua nahi baduzu zer komeni zaizun jakiteko, edo tarifaren bati buruzko informazio gehiago nahi baduzu, galdetu lasai. Edo, nahiago baduzu, gure webgunean dituzu argibide guztiak.

Oraindik ez dakizu zeinen ondo bizi den Euskaltelen mugikor batekin? Eta gurera etortzeko irrikaz zaude? Pozarren hartuko zaitugu! Oso erraza da Euskaltelera etortzea, gu arduratzen baikara egin beharreko guztiaz. Zure esanetara gauzkazu dendetan, euskaltel.eus-en eta 1717an. Zure zain gaituzu!