Bada, telefonoz. Bost minutukoa izan behar zuen baina ordubete luzatu den eta betiko leloarekin amaitu den dei batekin: “Elkartu beharra daukagu”. Izan ere, Euskadin elkartzeko ohitura daukagu; horregatik, Gabonetan zoriontzeko erabiltzen dugun beste modu nagusia aurrez aurre elkartzea da.

Ondorio horiexek atera ditugu inkesta batetik, zeinak aztertu baitu zer ohitura dauden EAEko etxeetan Gabonetan telekomunikazioak kontsumitzeko.

Emaitzei buruzko xehetasun gehiago nahi? Jarraitu irakurtzen:

Familia telefonoz zoriontzen dugu

Gabonetan telekomunikazioak kontsumitzeari dagokionez, ohitura hauek ditugu:

Herritarren % 60k telefonoz deitzen die familiakoei egun berezi hauetan. Batzuetan ez da biderik azkarrena izaten, beti aprobetxatzen baita egunean jartzeko, baina telefonoa gehiago erabiltzen da bat-bateko mezularitza baino.

Bigarren aukera aurrez aurre elkartzea da. Izan ere, zoriontzeko eta urte berri ona opa izateko, ez dago elkartzea bezalakorik; eta horren premian gaude, gainera. Euskaldunon % 30ek aurrez aurre zoriontzen ditugu familiakoak, eta % 50ek lagunak.

¿Cómo felicitamos la Navidad las vascas y los vascos?

Teknologiari dagokionez, aktiboagoak gara Gabonetan

Whatsappeko taldeak sutan jartzen dira egun hauetan. Ez esan gezurrik: gustura isilaraziko zenuke bat edo beste.

Izan ere, Gabonetako GIF eta taldeko zorion-agur mordoa jasotzen dugu: etxekoenak, kuadrillakoenak... Hori erakusten du inkestak: Euskaldunon % 15ek Whatsappeko mezu gehiago bidaltzen ditugu garai honetan, urteko gainerako aldiekin konparatuta.

Deiak ere ugaritu egiten dira: ia % 30ek dei gehiago egiten dituzte garai honetan. Bideo-deiak ere gehitu egiten dira: hala, txorakeriak ere egin ditzakezu, Olentzerorena eginez edo orein-belarriak jantzita. Egun hauetan, herritarren % 6k bideo-dei gehiago egiten dituzte; telebista ere gehiago ikusten dute, eta gehiago erabiltzen dute Internet.

Alderantzizkoa gertatzen da zoriontzeko bide tradizionalekin. Idatzizko zorion-agurrak, etxekoei bidaltzen genizkien postalak, % 6 baino ez dira. SMSak, berriz, 90eko hamarkadan boladan egon ziren haiek, % 1ek bidaltzen ditu.

Eta zuk, nola zoriontzen dituzu ingurukoak? Esaguzu iruzkinetan.