Aurten ere Euskal Herri osoan euskararen erabilera sustatzeko ariketa sozialean parte hartzera gonbidatzen zaitu Euskaraldiak Bigarren edizio honi hasiera emateko, eta aurtengo berrikuntza gisa, ariketa sozialak mundu digitalera ere egin du salto mugikorretarako aplikazio berriari esker. Androiden eta iOSen dago erabilgarri, eta Euskaltelen babesa du. Hain zuzen ere, konpromiso bikoitza dugu lankidetza honetan: batetik, eraldaketa digitalean laguntzen diegu gizarte-erakunde eta -ekimenei, eta, bestetik, euskararen erabilera sustatzen dugu, gure nortasunaren ezaugarrietako bat den aldetik.

Mugikorrerako aplikazio berria

Euskaraldia martxan da dagoeneko zure Android edo iOS mugikorrerako aplikazioan. Bigarren edizio hau azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da, baina, Euskaltelen laguntzari esker, dagoeneko has zaitezke motorrak berotzen, zure telefonotik. Bide batez, erabaki duzu belarriprest izango zaren, zuri beti euskaraz hitz egin diezazuten, ala ahobizi izango zaren, eta, beraz, ahal duzun guztietan euskaraz komunikatuko zaren?

Aplikazioan, rola aukeratzeko eta prestatzen hasteko informazio piloa aurkituko duzu, ariguneen mapa bat ere ikusi ahal izango duzu, eta irudiak partekatu ahal izango dituzu. Gainera, Euskaraldiak irauten duen hamabost egunetan, gomendioak eta erronkak jasoko dituzu, motibazioari eusteko.

Euskaraldia estrena app móvil con el patrocinio de Euskaltel

Euskaraldia eta Euskaltel

Duela bi urte sortu zen Euskaraldia, euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko asmoz. Normalean euskaraz hitz egiten duen horietakoa bazara, ariguneen bidez parte hartzera animatzen zaitugu, egunerokoan gure hizkuntza erabiliz.

Euskaltelen, eredu gara :). Lehen edizioan, 2018koan, 100 bat lankidek egin zuten bat ekimenarekin, ahobizi eta belarriprest izanda. Aurten askoz gehiago izatea nahi dugu. Gure bulegoetan eta dendetan ariguneak sortzen ari gara, horietan euskaraz komunikatzeko aukera izan dezazun guretzat hain berezia den ekimen honetan.

Animatuko zara parte hartzera? Deskargatu aplikazioa. Android zein iOSerako dago erabilgarri.