Gernikako 8.000 etxek eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, Bizkaiko herri honetako bizilagunek 10 gigarainoko Interneterako sarbide simetrikoa izan dezakete, estaldura handiagoa WiFi 6 teknologiari esker, eta Android 4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.
Kontsultatu Gernikako zuntz-estaldura
Kaixo, Gernika:
Gernika, Busturialdeko eskualdean, historiaz betetako herri bat da.
1937ko apirilaren 26an eraso izugarri bat jasan zuen, udalerriaren historia betiko markatu zuena eta Picassok nazioartean ezaguna den 'Guernica' koadroan islatu zuena.
Demokraziaren eta eskubide historikoen ikur bihurtu da Gernika. Izan ere, lehenengo euskal lehendakariak Gernikako arbolaren itzalpean egin zuen karguaren zina.
UNESCOk, bestalde, 'Bakearen aldeko hiria' saria eman dio Gernikari. Foruen plazan, bestalde, Bakearen Museoa dago, On Telloren estatuaren begiradapean, zeinak herria sortu baitzuen 1366an.
Gaur egun, merkataritza-jarduera bizia du Gernikak, eta astelehenetako azoka Euskal Herriko merkatu garrantzitsuenetako bat da. Urriko azken astelehenekoa da Gernikan egiten den azokarik jendetsuena.
Bestalde, Urdaibaiko Erreserba Naturaleko hezeguneak ezinbesteko bisita dira naturazale guztientzat. Eta, Ogoño lurmutur ederrak babestuta, Lagako hondartza, Mundakako itsasadarreko handiena, paradisu benetakoa da itsasoa eta olatuak maite dituztenentzat.
Orain, Euskaltelen zuntz optikozko sare berritua heldu da Gernikara, Euskadiko historiaren sinbolo bizira, eta herriak eraldaketa digitala sendotuko du hari esker.
Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?
Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.
Ikusi zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Gernikarako
- XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaminga eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoa lor daiteke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
- WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.
Ekipamendua doan aldatuko dizugu
Euskaltelen Gernikako bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara ekipoa doan aldatzeko. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.
FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan
Gernikan Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka, Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.
Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.
Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.
Irudia: Gernikako turismoa.