Apirila hilabete moloi horietako bat da. Ordua aldatzearekin batera, gauzak egiteko gogoa sartzen zaigu: Korrika dela, Itzulia dela, Aste Santua... Edozein aitzakiak balio digu kalera atera eta ospatzeko.

Eta Euskaltelen ideia batzuk emango dizkizugu apirilean esperientzia oso TOP batzuk bizitzeko.

Euskaltel-Euskadi animatu Itzulian

Inoiz animatu ez baduzu, %100 gomendatzen dizugu aukera hau. Primeran pasatuko duzu kuadrillarekin Euskaltel-Euskadi animatzen, gure-gurea den txirrindulari-lasterketan. Zatoz Itzulira apirilaren 4tik 9ra, zure elastiko laranjarekin, eta presta zaitez oihu egiteko: Aupa Euskaltel!

Sakatu esteka hau ibilbidea ikusteko eta elastikoak non banatuko ditugun jakiteko.

Korrikan euskara aldarrikatu

Korrika Euskaltel

Apirilaren 10era arte Korrika Euskal Herrian zehar ibiliko da euskara aldarrikatzeko. Zatoz Donostiara iritsi bitartean igaroko den herrietara, edo gozatu herrietan egingo diren kultura-jarduerez.

Deskargatu aplikazioa Korrika zure herritik pasatzen den jakiteko, eta kontsultatu agenda esteka honetan.

Artiumen 20. urteurrena ospatu

Los planazos de Euskaltel para disfrutar en abril: Artium

Artium, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, urtebetetzea ospatzen ari da eta zurekin ospatu nahi du.

Apirilean eta maiatzean doan izango da Artiumez gozatzea; beraz, aprobetxa ezazu museoan ezagutzen ez zenituen espazioak ezagutzeko, eta hurbildu zaitez horretarako prestatu dituzten jarduera guztiez gozatzera: esteka honetan kontsultatu ditzakezu.

Eta aukera baliatzen dugu Euskaltelekook zorionak emateko, haien bildumetako kolaboratzaile eta haien fan baikara. Zorionak!

Txangoak egin herri gehiago ezagutzeko

Euskaltelen zuntz optiko ultralaster berria hedatzeak aukera eman digu txango bat merezi duten Euskadiko herri batzuk ezagutzeko.

Hartu autoa, eta egin egun-pasa, bazkari on batekin eta paseoarekin. Zer gehiago eska liteke?

Hona duela gutxi bisitatu ditugun leku batzuk, beharbada txango baterako inspiratuko zaituztenak:

  • Sondika: Larrabarrena parkea, Goiri Erdikoa jauregi barrokoa, XVIII. mendekoa, eta Beike jauregia, garai berekoa eta ondare artistiko izendatua.
  • Beasain: Karlos Argiñanoren lurraldea; ezin dituzu huts egin odolki goxo-goxoak. Naturaz ere goza dezakezu, Usurbe, Pagokabar eta Murumendi mendietan, eta zer ikusi asko duzu hirigunean ere, hala nola Igartzako monumentu-multzoa, jauregi ikusgarri bat buru duen erdi aroko aztarnategia.
  • Arrigorriaga: merkataritza-jarduera handiko herria, Bilbotik 9 kilometrora eta Ibaizabal ibaiaren ertzean. Interes artistiko handiko monumentuak bisitatu ditzakezu, hala nola Santa Maria Magdalena parrokia eta Abrisketako San Pedro ermita; edo ‘Harri Gorrien Sekretua’ deritzon ibilbidea egin.
Los planazos de Euskaltel para disfrutar en abril: Arrigorriaga

Horra, bada, apirileko asteburu guztietarako eta Aste Santurako planak.

Partekatu zure WhatsApp-eko taldeetan, eta bizi Euskaltel esperientzia hauek guztiak.

Eta udaberri jostagarri baterako mugikor berria behar baduzu, Euskaltelen mugikorren orrian baditugu nobedadeak eta beherapen handiko terminalak.

Zer iruditzen zaizkizu gure proposamenak? Konta iezaguzu.