Nork ez du gogoratzen “Paaaaatxi” garrasia? Münchena baino are ezagunagoa egin zen. Izan ere, Euskaltelen publizitate-kanpaina batzuk ikono bihurtu ziren belaunaldi batentzat. Guztiak ere originalak eta umorez beteak izan dira beti. Gauzak horrela egitea gustatzen baitzaigu.

Gaur Publizitatearen Eguna dela aitzakia hartuta, bidaiatxo bat egingo dugu atzera, eta Euskaltelen lehen iragarkiak ekarriko ditugu gogora.

Libre zara, orain aukeratu dezakezu

Lelo horrekin jarri genuen martxan Euskadiko telekomunikazio-operadore global berria sortu zela kontatzeko gure lehen publizitate-kanpaina.

Gurea den enpresa bat, teknologiara, berrikuntzara eta etorkizunera hurbiltzen zaituena. Hemengo enpresa bat, mundua zure esku jartzen duena.

Eta nostalgiko samar jarriko gara, eta Bizkaiko Parke Teknologikoko gure egoitzan harrian zizelkatuta dugun inskripzioa ekarriko dugu gogora; 25 urte hauetan gidatu gaituen asmo-adierazpena da: “Eskerrik asko Euskadirentzat komunikazio-operadore bat sortzea pentsatu zutenei, beren laguntzarekin asmo hori hezurmamitu zuten bazkideei, egunero amets hori gauzatzen duen lantaldeari... eta euskal herritar guztiei. Haiek dira gure izatearen arrazoia.”

050 aurrezenbakia

Zenbaki horrekin estreinatu genuen probintzia arteko eta nazioarteko deietarako zeharkako telefono-sarbidearen zerbitzua. Gogoratzen zarete? 050 aurrezenbakia markatu behar zen probintzia arteko eta nazioarteko deietarako operadore gisa Euskaltel aukeratzeko. 1998ko urtarrilaren 23a zen; orduantxe hautsi zen Espainiako telefonia-arloko 80 urteko monopolioa. Lehen egun hartan, 20.000 dei jaso ziren.

Hauxe izan zen Euskaltelen lehen zerbitzuaren publizitate-kanpaina:

Eta, orduan... “Patxi” iritsi zen

“Patxi”-ren iragarki ospetsua 2001ekoa da, eta haren bidez jakinarazi genizun ordutik aurrera herri barruko deiak ere egin zenitzakeela. Egia esan, izugarria izan zen, eta besteak beste horri esker, 15.000 bezero berri lortu ziren lehen hilabetean.

Patxiren iragarkia hiru arrazoirengatik pasatu zen historiara: kanpaina sarituenetako bat izateagatik, eragin handiena izan duen Euskaltelen publizitate-kanpaina izategatik, eta, batez ere, guk eta euskal gizarte osoak gehien maite duen iragarkietako bat izategatik.

Publizitateak ere lagundu dezake komunikatzen eta irribarreak sortzen 2020an pandemiak harrapatu gintuenean, une egokia iruditu zitzaigun ikusle guztiei irribarre eginarazteko, eta Patxi ekarri genuen berriro. Gidoi berri asko egin dira 2001ean konfinamendua aurreikusi zuen iragarki hartaz geroztik. 2.0 bertsioa duzu hau; orain ez ditu herri barruko deiak iragartzen, bideo-deiak baizik 😉: Bitxikeria bat: Juanek, Patxirena egin zuen aktore palentziarrak, lokutatu zituen bertsio berri hauek ere.

Eta zuk, gogoan zenituen iragarki haiek?