Matematika ikasi zenuenean, ez zenuen inoiz imajinatu zenbat aplikazio dituen matematikak gure bizimoduan. European Study Group with Industry (ESGI) taldeak bere 150. edizioa egin berri du —Euskadin egiten den bigarrena—, eta helburu hori du, hain zuzen: komunitate zientifikoaren eta enpresen arteko lan-harremanak ezartzea. Nola egiten dute hori? Probak eginez. Bost euskal enpresak geure erronkak bidali genituen, eta astebetez landu zituzten lantaldeek. Euskaltelekin batera, Athletic Club, CAF, Iberdrola eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hartu zuten parte. Jakin nahi duzu nola joan zitzaien?

BCAM Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak, Bizkaiko Foru Diputazioarekin batera, European Study Group with Industry (ESGI)ren150. edizioa antolatu zuen Beazen bidez. Euskaltelen ez genuen utzi pasatzen horrelako proposamen batean parte hartzeko aukera.

ESGIn gure debuta egiteko, hau proposatu genion matematikarien komunitateari: kanpo-aldagaien bilaketa irudimentsu baten bidez churn-aren (deskonexio-tasaren) eredu igarleetan hobekuntzak detektatzean oinarritutako erronka bat. Business Analyticeko gure lankideak aste osoan jardun ziren ikertzaile-taldeari laguntzen eta zalantzak argitzen. Eta han izan ginen, haiekin, emaitzen azken aurkezpenean.

Astebetez lanean gogor jardun ondoren, oso pozik gaude. Aberasgarria izan da arazo berarentzako planteamendu eta soluzio desberdinak entzutea. Laburbilduz, matematikaren eta enpresen arteko ezagutza- eta teknologia- transferentziako ekimen paregabea izan da.

Euskalteleko Business Analyticeko lantaldeko Laura Ansolarentzat, aukera ezin hobea izan da, bai taldearentzat, bai erronkan parte hartu zuen jendearentzat. Honela laburbildu du:

Errepikatuko dugu esperientzia. Ziur!