Euskaltelen dendek irekita jarraitzen dute, behar duzun guztian laguntzeko, eta lasai etor zaitezke, gainera. Segurtasun- eta higiene-neurriek saltokiak egokitzera eraman gaituzte: distantzia zaintzeko seinaleak jarri ditugu, edukiera kontrolatu, eta aireztapena zaindu.
Tolosako dendara joan gara, saltokietako eguneroko martxa nolakoa den jakiteko.
Zu zara garrantzitsuena
Mireiak eta Imanolek tinko eutsi diote hilabete zail hauetan. Onartzen dute bezeroen gogo-aldartea triste samarra dela; horregatik, saiatzen dira irribarre eginarazten eta une honetako egoera minutu batzuez bada ere ahazten.
Izan ere, nekea gorabehera, “denda guztiek erakutsi dute egoerari eusteko indar eta gaitasun ikaragarria izan dutela, eguna joan eta eguna etorri ”, esan digu Imanolek.
Pasadizo bat du buruan, eta guri asko gustatu zaigu: Imanol bezero bati mugikor berria konfiguratzen laguntzen ari zen bitartean, hark esan zion musukoak egiten zituela, eta lanez gainezka zebilela. Egun batzuk geroago, bezero hori poltsa pertsonalizatu batekin etorri zen dendara, eman zioten arreta eskertzeko. Imanolek dioen moduan, “batzuetan, gehien balio duena ez da dirutan garestiena”.
Galdera desberdinak
Hilabete hauetan, bideo-deiak egitera edo sare sozialak gehiago erabiltzera ohitu gara, eta horien konfigurazioari buruzko zalantzak sortu zaizkie bezeroei. Hain zuzen ere, horrelako gauza txikiengatik etortzen da jende gehiena dendetara orain.
Eta kosta zaie bezeroei azaltzea zergatik ezin dituzten eduki mugikorrak dendan bertan ikusteko moduan. Katalogoan erakusten dizkiete nobedade guztiak, eta terminal bakoitzaren ezaugarriak azaltzen dizkiete gero.
Denda seguruak
Guretzat lehentasuna da zure segurtasuna; baina zu lasai sentitzea da garrantzitsuena. Dendetan oso gertutik bizi dute hori: “Neurri eta protokolo guztien gainetik, saiatzen gara bezeroa lehen bezain eroso senti dadin, gertutasuna eta enpatia eskainiz”.
Dendetako gure lankideak gogor ari dira lanean gehien behar duzunean zuri laguntzen jarraitzeko.
Eskerrik asko ahalegin hori egiteagatik!