Bikote batzuk banaezinak dira; adibidez, zinema eta krispetak, Bilbo eta Guggenheim... eta mugikorra eta osagarriak. Izan ere, entzungailurik edo erloju adimendunik gabe, badirudi zure telefonoari zerbait falta zaiola. Euskaltelen, osatu bikotea hilean 1,5€ gehiago ordainduta, eta bi hilabetez doan izango duzu mugikor-asegurua.
Aukeratu zure smartphonerako osagarri bereizezina
Euskaltelen mugikor bat erosten baduzu, hobekien datorkizun osagarria hauta dezakezu, hilean 1,5€ gehiago bakarrik ordainduta.
- ZTE Live Buds entzungailuak: Deiei erantzuteko edo musika entzuteko, aski da entzungailuetako bat ukitzea. Arinak eta erosoak dira belarrietarako, erresistenteak urarekiko, Bluetooth bidez konektatzen dira, eta bateragarriak dira Androidekin eta iOSekin. Eta bateriak 20 ordu irauten du.
- ZTE Watch Live erlojua: Gozatu kirola egiteko beste modu batez, erloju adimendun honekin: urarekiko erresistentea da, pultsazioak kontrolatzen ditu, 12 kirol-moduren bidez entrenatzen laguntzen dizu, loa monitorizatzen du, eta deien, mezuen eta mezu elektronikoen jakinarazpenak erakusten ditu, besteak beste. Eta aski da bost minutu kargatzea egun osoa irauteko.
- Oppo Band Sport kirol-banda: Ez du balio kirola egiteko soilik! Horretaz gainera, mugikorrera iristen diren mezu eta deien jakinarazpenak erakusten ditu; eskumuturreko erloju gisa erabil dezakezu (40diseinu dauzkazu aukeran!); ez duzu kendu beharrik dutxatzeko, ura arazorik gabe jasaten baitu; eta 12egun irauten du karga oso batekin.
Mugikor-asegurua doan 2 hilabetez
Gainera, kezka bat kendu nahi dizugu mugikorra estreinatzean. Euskaltelen, doan aseguratuko dizugu bi hilabetez, hausten bazaizu ere.
Beraz, badakizu! Aukeratu Euskaltelen mugikorren orrian gehien gustatzen zaizuna, hautatu osagarri bat hilean 1,5€ gehiago ordainduta, eta gozatu segurtasunaz 2 hilabetez.