Azken hilabeteotan etxean egin ditugun ordu luzeetan, bizipoza eman digute museoetara egindako bisita birtualek, sare sozialetako musika-ekitaldiek... Orain, guri dagokigu eman digun guztia eskertzea kulturari.

Euskaltelen, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu babes hori ematea, Kursaaleko kontzertuez eta Guggenheim Museoan eta Artiumen egindako erakusketez berriz goza dezazun.

Bazatoz? Bada, erne ibili, sarrera batzuk zozkatuko ditugu eta.

Kultura segurua da

Urte oso zaila izan da, baina museoak eta auditorioak prest daude beren jarduerari berriro ekiteko, segurtasun-berme guztiekin.

Joan aurretik, espazio bakoitzaren webgunean ikus dezakezue zer neurri espezifiko hartu dituen. Hona hemen aholku batzuk:

  • Erosi zure sarrerak online
  • Jarraitu seinalatutako ibilbideari
  • Deskargatu edo eskaneatu mugikorrean audiogidarien eta liburuxken QR kodea
  • Behar duzuna bakarrik eraman zurekin, litekeena da eta armairuak erabili ezin izatea

Eta, orain bai; egin plan eder hauek:

Museo Guggenheim

Bilboko Guggenheim museoa

Artelan bati begira egotea esperientzia gogoangarria izan daiteke, eta Guggenheimen badaukazu non aukeratu.

Maiatzaren 23ra arte, Kandinskyren 62 koadro egongo dira ikusgai, zure ikusmenaren gozagarri.

Bertako zerbait ikusi nahi baduzu, berriz, “Bilbo eta pintura” erakusketa daukazu, XIX. mendeko Bilbo ezagutzeko aukera paregabea.

Eta, maiatzaren 7tik aurrera, “Urte eroak. 1920ko hamarkada”, uste baino gehiago ezagutzen dugun errealitate bat ikusteko. Lehen Mundu Gerra eta, segidan, 1918ko Espainiako gripea pasatuta, bizitzeko grina eta aurrera egiteko gogoa nagusitu ziren jendearengan.

Artium, Museo de Arte Contemporáneo del País Vasco

Katinka Bock artistaren irudia. Gasteizko Artium Museoko erakusketan dago ikusgai.

Artium, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak ibilbide hau proposatzen dizu hilabete hauetarako: hasteko, “Zeru bat, Hamaika bide” erakusketa, zeinean euskal artisten 1977tik 2002ra arteko lanak biltzen baitira; eta, jarraipen gisa, “Bigarren bideak”, zeinean nabaria baita frankismoaren aurkako mugimenduaren ondoan mugimendu feminista bat ere hasia dela bidea egiten, emakumeen diskriminazioaren, zapalkuntzaren eta esplotazioaren kontrakoa, tartean artistak ere badirela.

Ibilbidean aurrera eginda, Xabier Salaberriaren lanak ikus ditzakegu “Arkitekturarik gabeko erakusketa bat” bilduman; eta, ondoren, “Logbook”, Katinka Bock artistaren erakusketa, zeinean espazioa, natura, mugak eta ertzak baitira gai nagusia. Besteak beste, Albaolarekin elkarlanean egindako pieza ere ikusi ahal izango da erakusketa horretan.

Amaitzeko, museoko plazarekin lotzen den aretoan, Autoeraikuntzako lana ikusi ahal izango duzu, Antonio Ballesterrek egina.

Esperientziaz betetako ibilbide horri bukaera emateko, Artium Museoko bost zentzumenen lorategira iritsiko zara; toki ezin hobea da atseden hartzeko eta esperientziak bizitzen jarraitzeko.

Kursaal

Kursaal

Honezkero ez zara gogoratu ere egingo zer sentitzen den kontzertu bat zuzenean ikusita... Hemen daukazu irtenbidea: gustu guztietarako aukerak dauzkazu Kursaalean:

  • Maiatzak 28: Tabureteren laugarren diskoaren aurkezpena: “La Broma Infinita”.
  • Maiatzak 29: “Living Room Music” Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren ekoizpen bat, Kursaal Eszena programaren barruan.
  • Maiatzak 30: “Orfeoiak Carmina Burana abesten du”. Teodora Oprisor eta Jon Urdapilleta pianoan, eta zuzendari-lanetan, berriz, Sainz Alfaro.

Sarrera-zozketa

Jarraitu gure sare sozialei, eta Guggenheim Museora edo Artiumera joateko sarrerak lortu ahal izango dituzu.

Esteka honen bidez har dezakezu parte zozketan.

Zorte on!