Gurasoak eta haurrak, denok elkarrekin dibertituko gara eta gozatuko dugu aisialdi-egun batez, kausa solidario bati lagunduz bide batez. Horretan datza Familien Jardunaldia Solidarioa, zeinari gogotsu laguntzen baitio Euskaltelek.

18. jardunaldia da jada. Hirukidek eta Ausarkik antolatuta, Familien Jardunaldi Solidarioa ospatu zen Gasteizen iragan larunbatean. Aurten, Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartearen laguntza izan dute, jardunaldiaren jarduerak eta helburuak sustatzen jardun baita erakunde hori.

Familientzako jolas-parke bihurtu zen larunbatean, egun osoz, Gasteizko Boulevard merkataritza-zentroa, doan gainera! Era askotako jarduerak antolatu ziren haurrentzat, bi multzotan bereizita: txikienentzat, batzuk, eta 10-14 urte bitartekoentzat gainerakoak, denek goza zezaten. Egia esan, hango jolasak ikusita, berriz ere sei, zortzi edo hamabi urte edukitzeko gogoa ematen zuen...;)

 Jornada Familiar Solidaria Vitoria-Gasteiz       Jornada Familiar Solidaria Vitoria-GasteizHaurrentzako eremua:

Ludotekak eta puzgarriak, makillaje eta ile-apainketako tailerrak, haurrentzako trena, ludoteka eta ohe elastikoak.

Gazteentzako eremua:

Balanz bike zirkuitua, Scalextric pista handi bat, air gameak, Barredera, bideojokoak eta esgrima.

Adin anitzetarako eremua:

Bide-hezkuntza, Lego ludoteka, lera-pista, jumpinga eta labirintoa, esku-lanen tailerrak, tonbola eta txikientzako dantza-saioak.

Gutxiago falta da Donostiako jardunaldirako

Arabako familien eguna izan zen hura, noski. Primeran ibili ginen! Bizkaikoa edo Gipuzkoakoa bazara, berriz, ez sufritu. Zure familiaren eta zuren txanda ere laster iritsiko da. Donostiako eta Bilboko Familien Jardunaldiak ekainaren 26an (igandea) eta irailaren 17an (larunbata) egingo dira, hurrenez hurren. Seguru ez duzula huts egin nahi. Gu, behintzat, han izango gaituzu.