Azpeitiko 5.000 etxe eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, Gipuzkoako herri horretako bizilagunek 10 gigarainoko Interneterako sarbide simetrikoa izan dezakete, estaldura handiagoa, WiFi 6 teknologiari esker, eta Android 4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.

Kaixo, Azpeitia:

Gipuzkoako lurralde historikoaren erdi-erdian dago Azpeitia, Urola erdialdean eta Izarraitz mendiaren babesean.

Euskadiko herririk garrantzitsuenetakotzat jotzen da interesgune erlijioso, arkitektoniko eta kulturalei dagokienez.

Izan ere, han jaio zen gure historiako euskaldun nabarmenenetako bat, Inazio Loiolakoa ospetsua. Haren sortetxea, Erdi Aroko dorretxe bat, Loiolako Santutegiaren multzo ikusgarriaren parte da gaur egun. Leku enblematiko horretako elementu guztiek multzo arkitektoniko kolosal bat osatzen dute, nazioartean ere ospetsua.

Baina Azpeitiak baditu beste hainbat leku ere xarma eta interesa dutenak. Alde zaharretik ibilaldi bat eginez gero, ezusteko atseginak izango ditugu, hala nola Basozabal jauregia, Gipuzkoako ondareko elementu berdingabe bat, edo Antxieta jauregia, zeinaren fatxadak, elementu kristauak eta arabiar ornamentazioa konbinatzen dituenez, salbuespen bihurtzen baitu Gipuzkoako arkitekturaren barruan, eta begirada guztiak erakartzen baititu.

Gainera, bisitatzea merezi duten hiru museo interesgarri ditu udalerriak: Burdinbidearen Euskal Museoa, Ingurugiro Etxea Museoa eta Etxe Santua, Loiolatarren dorretxea.

Herrigunetik kanpo, ibilbide eta paisaia naturalen sare zabal bat du. Haien artean daude Erlo eta Xoxote gailurrak eta Urolako Bide Berdea.

Orain, Azpeitiak, kokaleku erakargarriari eta ondare aberatsari, merkatuko zuntz-sare modernoena gehitu dio, Euskaltelek hedatua.

Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?

Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.

Ikusi hemen Zuntza MAX zure etxera iristen den edo ez.

  • XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaminga eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoa lor daiteke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
  • WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.

Ekipamendua doan aldatuko dizugu

Euskaltelen Azpeitiko bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara, eta ekipamendua doan aldatuko dizugu. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.

FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan

Azpeitiko udalerrian Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.

Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.

Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.

Irudia: Azpeitiko Udala