Presta zaitez hil honetarako, gogorra dator eta: mota guztietako kirol-probak prestatu ditugu, fisikoak eta birtualak. Haiei esker, sasoi betean egongo zara abenduan, eta dena eman ahal izango duzu Gabonetan.

Azaroaren lehenengo asteanBilbao City Race duzu, turismoa eta kirola uztartzen dituen orientazio-proba berezi bat, Europako hainbat hiritan egiten dena. City Race Euro Tour liga osatzen duten zazpi probetan azkenekoa da Bilbokoa. Aurrekoak Parisen, Anberesen, Trevison, Bristolen, Porton eta Bartzelonan egin dituzte. Hiru aukera dituzu: distantzia ertaineko bat, Legutioko basoetan egingo dena, hilaren 11n, larunbatez; Night Sprint bat, Bilbon egingo dena, eta City Race bat, igandean egingo dena, hiri osoan.

Baina lehiatzea gustuko baduzu, eta 20 kilometro korrika egin nahi badituzu ileak tente jartzeko moduko ibilbidean, asteburu horretan bertan duzu Behobia-Donostia lasterketa, jada apuntatuta baldin bazaude... Azaroaren 12an egingo da, eta 30.000 korrikalari baino gehiago arituko dira Irun eta Donostia arteko ibilbidean. Ezin izan duzu izenik eman? Zatoz giroa ikustera. Baietz gozatu!

Eta, astebetera, klasiko bat Bilbon: Herri Krosa. 10 kilometroko ibilbidea Bilboko kaleetan, Areatza eta Sarriko bitartean. Erraz egingo duzu korrika, baita sasoi-puntu onenean ez bazaude ere. Ezin egokiagoa da lagunekin edo etxeko txikiekin egiteko. Hilaren 5 arte dago aukera on line izena emateko, eta bertan ere eman ahal izango duzu, hilaren 11tik 18ra bitartean, Ensanche eraikinaren atarian.

Corredores llegando a la meta en la Herri Krosa de Bilbao

Baina dena ez da korrika egitea, Euskadin batez ere. Dakizunez, surf egiteko hondartza onenetako batzuk ditugu. Beraz, olatuak hartzea gustuko baduzu, dagoeneko eman dezakezu izena Euskal Surf Zirkuituaren hirugarren proban. Getarian egingo da, hilaren 18an eta 19an, EHSFk antolatuta (eta gure laguntzarekin).

Ziklokrosa gustuko baduzu, berriz, aukera aparta duzu Lezaman, igandean, hilaren 26an. Kadete, Junior, Master eta Open kategoriak dituzu, eta 3.130 metroko zirkuitua. Lezamako frontoian eman ahal izango duzu izena, eta proba hasi baino 45 minutu lehenago amaituko da epea. Zure zain egongo gara!

Orain artekoa kirol fisikoa izan da. Baina kirol birtuala ere badugu: estatuko e-Sports topagune garrantzitsuetako bat, GameGune, azaroaren 18an eta 19an egingo da Tabakaleran, Euskaltel Konektaren laguntzarekin. Presta zaitez munduko Hearthstone jokalari onenetako batzuk ikusteko.

Eta, azkenburukoa, ezin hobea: kirola eta kultura uztartzeko aukera. Izan ere, hileko azken astean, hitzordu bat duzu letrekin eta futbolarekin: literaturari eta futbolari buruzko jardunaldiak. Guk ere parte hartuko dugu jardunaldi horretan, Athletic Clubekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Hainbat ospetsuren hitzak entzuteko aukera izango duzu, hala nola Jonathan Wilson, Michael Calvin eta Sid Lowerenak, eta zure jokalari gogokoenetako batzuekin literaturaz hitz egiteko egokiera, gainera.

Zer iruditzen gure proposamenak? Egutegi bete samarra antolatu dizugu, ezta? Bada, aukeratu gehien gustatzen zaizkizunak, eta gozatu topera. Eta sare sozialetan horien berri eman nahi badiguzu, ezin hobeto! ?