Gure urteurrena da! Uztailean, gure 25. urteurreneko kandelak itzaltzea dagokigu. Tira, gazteak gara, baina dagoeneko pilatu ditugu esperientzia-urte batzuk, asko eman dutenak :)

Dagoeneko 25 urte igaro dira 1995eko uztailaren 3an Euskaltel SA sozietatea eratu eta telekomunikazio-operadore gisa gure ibilbidea ofizialki abiatu genuenetik. Urte horretan bertan inauguratu zuten Bilboko metroa eta sortu ziren Yahoo eta beste erraldoi teknologiko batzuk.

Hiru urte geroago, telekomunikazioen merkatua liberalizatu zenean, lehen zerbitzua jarri genuen martxan. 050arekin, zeharkako telefono-sarbidearen zerbitzua estreinatu zen. Lehen egunean soilik 20.000 dei jaso zituen, eta hilabete batean 60.000 bezero izatera iritsi zen.

Telefonia finkotik mugikorrerako trantsizio-garaian geunden; beraz, 1999an mugikorren zerbitzua jarri zen martxan. Gogoratzen nolakoak ziren hasieran erabiltzen genituen telefono mugikorrak? Hitz egiteko baino ez zuten balio.

2001eko urtarrilean, gure pertsonaiarik ikonikoena izan dena aurkeztu genizuen: Patxi. Iragarkirik biralena izan zen, artean iragarki biralak asmatu gabe zeuden garaian.

Sustapenaren bideorako esteka

XXI. mendea iristean, Internet gure bizitzen jabe egin zen, eta teknologiak ziztu bizian egin zuen aurrera digitalizaziorantz eta mugikortasunerantz. Jada bulegoa ez zen lantoki bakarra, eta sofa ez zen telebista ikusteko toki bakarra. Tokiz aldatzen eta gailuekin interakzioan hasi ginen. Hala, 2004an, Euskaltelek telebista interaktiboa merkaturatu zuen, eta lehena izan zen horretan. 2014an, berriz, Edonon aurkeztu zuen, gailu anitzeko telebista berria. Orduz geroztik, Euskaltelen telebista edozein tokitan eta edozein ordutan ikus daiteke, ordenagailuan, tabletan edo smartphonean.

Euskaltel, Euskaditik mundura

Gure historiak euskal gizartearekin batera egin du aurrera, gure lurra eta euskara erreferentzia direla beti; horregatik, urtero 200 gizarte-, kultura-, kirol- eta enpresa-erakunderi baino gehiagori lagundu diegu hainbat ekimenetan, eta 125 milioi euro baino gehiago erabili ditugu euskal gizarteko esparru guztietara zuzendutako jarduera horiek bultzatzeko.

1999an gure Euskaltel Fundazioa sortu zen, jendearen eta enpresen arteko konexioa sortu eta sustatzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileraren testuinguruan. Eta Euskadin eta, berriki, Galizian gure Encounter sarea nola finkatu den ikusita, harro esan dezakegu lortu dugula.

Halaber, bereziki harro gaude 'Marea Laranja' dela eta. Euskaltel-Euskadi taldeari lasterketa handietan laguntzeko sortu zen 2000. urtean, eta aurten bertan berreskuratu dugu.

25 urte hauetan 2.500 milioi euro baino gehiagoren kontratuak egin ditugu euskal hornitzaileekin, eta 1.300 milioi euro baino gehiago eman dizkiegu Euskadiko ogasun publikoei. Gaur egun, 350 laguni ematen diegu lana zuzenean, eta zeharka, berriz, 2.000 laguni.

1.800 milioi euro baino gehiago inbertitu ditugu Euskadiko zuntz-sarean, eta, horri esker, Europar Batasuneko gizarte aurreratuenen artean gaude, Eskandinaviako herrialdeekin batera. Europan, bosgarren postuan gaude zuntz-kilometroen sailkapenean!

2020. urte honetan, gure historiako mugarri garrantzitsuenetako bati heldu diogu, gure zerbitzuak Espainia osora eraman baititugu, telekomunikazioen munduan ezaguna den Virgin markaren bidez.

Eskerrik asko gure ondoan egoteagatik! Zuekin jarraitu nahi dugu hurrengo 25 urteetan ere:)