Errealitate birtuala, ikaragarrizko internet konexioa, tailerrak, hitzaldiak, gastronomia… Euskal Encounter 26ak momentu izugarriak oparitu dizkigu eta asko gozatu ahal izan ditugu.
Ikusi gure galeria momentu horietariko batzuekin.?
Bilboko 2026-2027ko Gabonetako argiak piztearekin batera, jarduera-programa mardul bat hasiko da, hain jai bereziak goza ditzazun. Areatzako Baso Magikoa, Kale Nagusiko argi urdinak eta beste zenbait klasikoz gain, ikusgai izango dituzu zuhaitzak, azoka, jaiotzak, Olentzero eta Mari Domingi, Erregeen desfilea, haurrentzako jarduerak eta, oro har, Bilboko 2026–2027ko Gabonetako ikuskizunak. Argiak noiz pizten diren kontatzeaz gainera, programa osoa emango dizugu, Bilbon Eguberrietan zer egin dezakezun jakin dezazun.
Azkoitiko 2026ko sanandresak azaroaren 21etik 30era ospatuko dira. Bi asteburuko jaiak Azkoitian, ohiko danborradaz, nekazaritza-azokaz, kalejirez, talo- eta txistorra-postuez eta beste hainbat eta hainbat jardueraz gozatzeko. Ikusi hemen Azkoitiko 2026ko sanandresen egitaraua: jarduerak, ordutegiak...
Presta zaitez 2026ko Gabonetan Bilboz gozatzeko: izotz-pista bat egongo da Areatzako kaian, eta izotz-txirrista bat Erripako kaian, 2026ko azaroaren 24tik 2027ko urtarrilaren 10era. Bietarako sarrerak nola erosi kontatuko dizuegu, bai eta datak, ordutegiak eta prezioak zein izango diren ere.
2026ko Eibarko sanandresen egun handia azaroaren 30a izango da, egun horretan egingo baita Eibarko San Andres Azoka. Baina Eibarko 2026ko sanandresen egitaraua azaroaren 14an hasiko da, larunbatarekin, eta ekintzaz betea dator, hala nola gastronomia-lehiaketak, bertso-jaialdiak, kontzertuak, kalejirak, erromeria eta askoz gehiago.
Musika ona entzuteko gogoz? Bada, 2026ko Euskadiko musika-jaialdien bilduma bat osatu dugu. Ekaineko Azkena Rock Festival edo uztaileko Bilbao BBK Live jaialdietarako kontzertuen berri emango dizugu (datak, taldeak eta sarrerak nola eskuratu), baita 2026ko udako eta urteko gainerako urtaroetako Euskadiko jaialdietako informazioa ere.
Plaza Barria Bilboko lekurik berezienetako bat da. Plaza Berria non dagoen kontatuko dizugu, eta hara nola iritsi eta jatetxe egokiak zein diren. Eta pasadizo harrigarriren bat ere bai, adibidez, hango arkupe eta fatxadek festa veneziar bat ikusi zutenekoa, gondola eta guzti.
Urriaren 31, larunbata, gau beldurgarria da: Gau Beltza. Halloween baino lehen ere, Euskadin aspaldidanik beldurtzen genuen jendea, kalabazei begiak eta ahoak zulatuz eta barnean sua piztuz. Gau Beltzaren jatorria eta historia kontatuko dizugu, bai eta 2026an Gau Beltza Euskadin nola eta non ospatzen den ere, gure lurraldeko hainbat hiritan.
Larreinetako funikularra Euskadiko funikularrik luzeena da. Trapagaran eta Zugaztietako meatze-eremua lotzen ditu, eta inguruko bizilagunek nahiz ibilbide berezi batez gozatu nahi dutenek erabiltzen dute. Mendea bete duen funikular hori non dagoen, nolakoa den, zer ordutegi duen eta zer ibilbide egiten duen kontatuko dizugu.