Errealitate birtuala, ikaragarrizko internet konexioa, tailerrak, hitzaldiak, gastronomia… Euskal Encounter 26ak momentu izugarriak oparitu dizkigu eta asko gozatu ahal izan ditugu.
Ikusi gure galeria momentu horietariko batzuekin.?
Abuztuko Bilboko Aste Nagusiaz gain, ospakizun ugari daude urte osoan zehar. Bilboko 2026ko jai guztien berri emango dizugu, Bilboko 2026ko Santo Tomas eguna eta Bilboko auzoetako 2026ko jaiak (Alde Zaharra, Santutxu, Indautxu eta Irala) goza ditzazun.
Balmasedako 2026ko Aste Santuak Ostegun eta Ostiral Santuak ditu egun handiak, orduan egiten baita Balmasedan Jesu Kristoren pasioaren errepresentazio biziduna. Prozesioez gain, Azken Afariaren, Pilatoren aurreko epaiketaren eta gurutze-bidearen errepresentazioak dira unerik gogoangarrienak. Hemen duzu Balmasedako 2026ko Aste Santuko egitarauari buruzko informazio guztia, zeina Euskadiko esanguratsuenetako eta ikusgarrienetako bat baita, zalantzarik gabe.
Euskal mitologia ez da kondaira hutsen bilduma, baizik eta gure arbasoek errealitatea interpretatzeko zuten moduaren adierazpena. Euskal mitologiako pertsonaietan —adibidez, Mari, Lamina, Sugar edo Tarttalo—, bada egiatik (eta historiatik) zerbait. Agian horregatik zaizkigu hain erakargarri Euskal Herriko izaki mitologikoak. Zatoz gurekin euskal pertsonaia mitologiko esanguratsuenak ezagutzeko txango honetara. Gureak ez baitira sorginak bakarrik!
Egin bat Euskaltel-Euskadi taldearekin 2026ko Itzulian: apirilaren 6etik 11ra. Euskal txirrindularitzaren historiaren orrialde berri bat idatziko dugu aurten, eta txoko bakoitza kolore laranjaz beteko, gure taldekoak animatzeko. Egin bat Marea Laranjarekin. Itzulia Basque Country 2026ren etapa eta ibilbide guztien berri emango dizugu, eta Euskaltel-Euskadiren 2026ko elastikoa nola lortu azalduko.
2026ko martxoaren 13tik 22ra ospatuko diren Deustuko jaiekin abiatuko da Bilboko auzoetako jaien denboraldia. Erraldoien elkarretaratzeak eta kuadrillen jaitsierak markatzen dute hamar eguneko ospakizunen hasiera, eta tomatea erreta amaituko dira jaiak. Aurretik, baina, txosnetako kontzertuak, gastronomia-lehiaketak eta askoz gehiago izango da. 2026ko Deustuko jaietako egitarau osoa kontatuko dizugu, ezer gal ez dezazun.
500 urtetik gorako historia du Bilboko Aste Santuak, eta Euskadiko ikusgarrienetako bat da. Soila dela esan daiteke, baina Bilboko pasioak hamabost prozesio barne hartzen ditu (barne dela gurutze-bidea), eta 3.000 kofradek baino gehiagok parte hartzen dute haietan urtero. Halakoxea da Bilboko 2026ko Aste Santua, eta aurten martxoaren 27tik (ostirala) apirilaren 5era arte (igandea) izango da.
Arratsaldepasa egiten duzu Bilbon? Askok nahiago dute egunez egin jai, eta aisialdiko lokalak horretaz konturatu dira. Bilbon arratsaldeko plana eskaintzen duten tabernen bila bazabiltza, jarraitu irakurtzen, zure gustuekin bat egiten duen ingurua zein den ikasteko. Bilbon arratsaldeko plana eskaintzen duten diskoteken berri ere emango dizugu, asteburuko arratsaldeetan antolatzen dituzten jai tematikoetan dantza egitera atera zaitezen. Hemen aurkituko duzu Bilbon arratsaldeko plana egiteko behar duzun guztia.
Ostiral Santua, aurten apirilaren 3a, egun seinalatua da Donostiako 2026ko Aste Santuan. Duela 60 urtetik lehen aldiz, prozesio bat egingo da Donostiako kaleetan barrena. Artzain Onaren prozesioa da, eta bat egingo du Donostiako 2026ko Aste Santuko beste ekitaldi batzuekin: esate baterako, Ostiral Santuan egiten den Urgull mendiko gurutze-bidearekin eta Amara Zaharra auzoko Kristoren Pasioaren antzezpenarekin. Donostiako 2026ko prozesioen ordutegiak eta ibilbideak azalduko dizkizugu hemen.