Harro egoteko moduko lurraldea dugu, eta, hemen bertan ibilaldiak egitea uda honetako planik bikainena iruditzen zaigu. Dagoeneko ezagutu ditugu Euskaltel Euskadiko mutilen bizikleta-pasealdiak eta Go!azeneko Lorearen eta Anderren gomendioak. Eta Euskadiko txoko harrigarriak ezagutzen jarraituko dugu. Oinez edo bizikletaz, ondo etorriko zaizu mugikorreko aplikazio hauek erabiltzea.

Aukeratu zure ibilbidea

Badakigu motxila hartzeko irrikaz zaudela, baina, aurretik, aukeratu zeure abentura.

  • Euskadi Basque Country Turismoa: Euskadiko Turismo Sailak 8 etapa proposatzen dizkizu gure lurraldearen alderdi desberdinak ikusteko. The Basque Routen, zain dituzu 849 km eta 109 paisaia. Deskargatu Androiderako aplikazioa.

  • Bide Berdeak eta Natura 2000 sarea: Bazenekien Euskadin 15 Bide Berde ditugula? Oinezkoentzako bidexka bihurtuta dauden garai bateko trenbideak aukerarik onena dira Bizkaiko Atxondoko bailara edo Bidasoa ertzeko herri politak oinez edo bizikletaz ezagutzeko. Kontsultatu ibilbide guztiak mugikorretik Androiderako aplikazioan.

    Apps imprescindibles para hacer rutas por Euskadi Vías Verdes

  • Wikiloc: Halaber, Wikiloc-en sartuta dauden 6 milioi erabiltzaileen aholkuei jarrai diezaiekezu; mendi-ibilien zaleen, mendi-gailurren zaleen edo bizikletazaleen sare sozial moduko bat da. Grabatu zeure ibilbideak mapa batean, gehitu koordenatuak, egin argazkiak ibilbidean zehar, eta igo zuzenean plataformara Android edo iOS mugikorretik. Gorbeian barrena doan ibilbide bat ikusi dugu, adibidez, eta baita izugarrizko itxura duten beste bost gailur ere.

    Apps imprescindibles para hacer rutas por Euskadi Wikiloc

  • Mapak eta parkeak: Espainiako Geografia Institutuak oso aplikazio erabilgarriak jarri ditu denon eskura parke nazionaletako ibilbideak edo Santiago Bideko etapak egiteko. Planifikatu ibilaldiak, mapak, nabigazioa eta ibilbide gidatuak erabiliz, Interneteko konexioaren beharrik gabe. Deskargatu orain: Mapak (Android), Espainiako oinarrizko mapak (Android eta iOS), parke nazionalak (Android eta iOS) eta Santiago Bidea (Android eta iOS).

Kontsultatu eguraldi-iragarpena

Zure ibilbidea egina duzu, eta izugarrizko ilusioa duzu. Ez dezala hondatu hodei batek zure txangoa. Eguraldiari buruzko aplikazio pila bat dago: Euskalmet (Android eta iOS), AEMET (Android eta iOS) eta eltiempo.es (Android eta iOS) kontsultatu beharrekoak dira, baina mendian hiru elementu hauek kontrolatu behar dituzu batez ere:

  • Haizea: ikusi haizeak nola jotzen duen Windy aplikazioarekin Androiderako eta iOSerako.

  • Euria: ikusi euri-iragarpenari buruzko datuak denbora errealean Rain Alarm aplikazioarekin (eskuragarri bai Androiden bai iOSen).

  • Ekaitza: hartu aurrea ekaitz eta tximistei Storm Radar aplikazio ahaltsuarekin (Androiderako eta iOSerako).

    Apps imprescindibles para hacer rutas por Euskadi Storm Radar

Deskargatu larrialdietarako aplikazioak

Ez ahaztu bi aholku nagusi hauek: eduki beti GPSa aktibatuta eta eraman mugikorreko bateria kargatuta. Horiez gain, aplikazio hauekin ezusteko txar bat saihestu dezakezu: S.O.S. Emergencias (Android), My112 (Android eta iOS) eta Offline Survival Manual (Android eta iOS).

Eta zuk? Lagunduko al diguzu etxean ditugun txoko eder guztiak ezagutzen? Kontatu zure ibilbiderik gogokoena.