#NiEtxeanGelditukoNaiz egun hauetan, inoiz baino tentazio gehiago dituzu inguruan: hozkailua, sofa... Baina orain inoiz baino gehiago zaindu behar dituzu zure osasun fisikoa eta mentala. Eta hori lortzen lagunduko dizugu.

Entrenatzaileek eta gimnasioek beren sare sozialetan partekatzen dituzten entrenamenduak zuzenean jarraitzea proposatzen dizugu. Gainera, mugikorreko aplikazio batzuk eta YouTubeko kanal batzuk topatu ditugu zuretzat, ariketak egiteko, erlaxatzen ikasteko eta elikadura zaintzen laguntzeko. Animatzen zara?

#NiEtxeanMugitukoNaiz

Izan ere, zenbat eta gutxiago egin, orduan eta gogo gutxiago. Baina nagikeria hori gainditu, eta etxean zerbait egiten saiatu behar dugu. Gainera, kirolak, osasuntsu egoten laguntzeaz gain, endorfinak askatzen ditu, zoriontasunaren hormonak ?. Dena da abantaila: beraz, kendu pijama eta jantzi txandala.

Zure entrenamendua gerorako ez uzteko, zuzenean streaming bidez jarraitzea duzu onena, errutina bat izateko. Instagrameko #YoMeMuevoEnCasa ekimenak aukera asko eskaintzen ditu. Entrenatzaile onenek, hala nola Martin Giacchettak, Paula Butragueñok, Pineda bikiek eta Cesc Escolák, beren entrenamenduak partekatzen dituzte egunero Instagramen. http://yomemuevoencasa.com helbidean ikus ditzakezu ordutegi eta kontu guztiak.

Recomendaciones para hacer deporte en casa Yomemuevoencasa

Baina ez dira egunero sasoian jartzen laguntzen dizuten bakarrak; gimnasio gehienek ematen dute aukera eskolak zuzenean jarraitzeko. Combat, GAP edo abdominalak egin ditzakezu, adibidez, Metropolitanen klaseetan; begiratu jardueren ordutegiari. Altafiten GHome da beste aukera bat; hona hemen ordutegia. Holmes Placek, berriz, Facebook Liven bidez egiten du. Eta yoga nahiago baduzu, jarraitu klaseei Yoganorteren Instagrameko kanalean, egunero, 18:30ean.

Eta zure errutina zuk zeuk antolatu nahi baduzu, markatu zeure erritmoa Youtubeko ariketekin eta klaseekin. Seguru WhatsAppeko talderen batetik pasatu dizutela entrenamendu-egutegi hau.

Recomendaciones para hacer deporte en casa Calendario

Mugikorreko aplikazioak eta YouTube

Fitnessa

Fitnessa egin nahi baduzu, aholkuak ematen dituzten milaka aplikazio interesgarri daude. Hauek, besteak beste: Google Fit (Android eta iOS), Nike Training Club (Android eta iOS), adidas Training by Runtastic (Android eta iOS), Sworkit (Android eta iOS), Les Mills Releases (Android eta iOS), WODs Master - Crossfit Workouts (Android).

Bestalde, kiroleko influenceren bideoak ere badituzu YouTuben Patry Jordan, OTko Cesc Escolà, XHIT Daily, Rebecca-Louise eta Anna Rendererenak, besteak beste. Presta zaitez izerditan blai jartzeko!

Yoga

Eta telelana gehiegi luzatzen ari bazaizu, ondo etorriko zaizu yoga egitea, muskuluak luzatzeko eta zure buruarekin ondo sentitzeko. Aplikazio hauek yogako ariketak proposatzen dizkizute, iraupen eta maila desberdinetakoak, musikaz eta adituen azalpenez osatuta. Namaste!: Daily Yoga (Android eta iOS), Yoga Studio (Android eta iOS), Stretching & Pilates Sworkit (Android eta iOS), Yoga - posturas y clases (Android eta iOS), Yoga Down Dog (Android eta iOS).

Eta YouTuben, berriz, ez hutsik egin yogi hauei: Xuan Lan, Adriene Mishler eta Kino McGregor.

Meditazioa

Eta estresa eta antsietatea kentzeko, probatu meditazioa eta mindfulnessa. Ederki egingo duzu lo gero: Headspace (Android eta iOS), Calm (Android eta iOS), Insight Timer (Android eta iOS), Intimind (Android eta iOS), Stop, Breathe & Think (Android eta iOS), Simple Habit: Meditation App (Android eta iOS).

Osasuntsu jatea

Eta ez ahaztu osasuntsu jatea. Orain denbora duzunez, une egokia da zer jaten duzun lasai begiratzeko. Badakizu zenbat kaloria dituen pizzak? Aplikazio hauei esker, hori ere jakin ahal izango duzu: Yuka (Android eta iOS), El CoCo (Android eta iOS), Contador de Calorías (Android eta iOS), Freeletics Nutrition (Android eta iOS), FatSecret (Android eta iOS).

Eta zu, mugitzen zara etxean? Esan zein aplikaziori eta youtuberri jarraitzen diezun #NiEtxeanGelditukoNaiz-ek irauten duen bitartean ariketa egiteko.