Irudituko zaizu, seguruenik, hilabete ere ez dela asmatu zutela, ume batek bere smartphonearekin Bulbasaur bat atzeman zuen egunean edo, baina 50 urtetik gora daramatza gure artean. Modan dago errealitate areagotua, eta ematen du luzaroan jarraituko duela hala egoten.

Hasieran, sentsazio-makina bat izan zen: Sensorama deitzen zen, eta Brooklyngo kaleetan bizikletan zebiltzala iruditzen zitzaien haren erabiltzaileei. 1957. urtea zen. Ia 60 urte geroago, beste joko batek (Pokémon Go) egunkarien azaletara ekarri du berriro kontu hori.

Harritzekoa ere ez da, 25 milioi erabiltzaile aktibotik gora lortu baititu Nintendoren aplikazio berri horrek hilabete eskasean; horrez gain, bikoiztu egin da, burtsan, Japoniako enpresa horren balioa, eta Twitter baino gehiagotan deskargatu du jada jendeak. Gure neska-mutikoen smartphoneak piztia txiki horiez gainezka daude, eta hain gazte ez direnenak ere hasiak dira bizkor betetzen. Baina jokoetarako bakarrik erabiliko ote da errealitate areagotua, ala izango du bestelako erabilerarik ere? Bizimodua aldatuko ote digu?

Gure errealitatea

Pokémon Go ha spuesto toda una revolución en menos de mes, superando todos los hitos de descargas y usuarios.

Egia da Pokémonek asko lagundu diola errealitatea areagotuaren hedapenari, baina zure mugikorreko aplikazio-dendan pixka bat nabigatuz gero, errealitate-mota hori jolaserako ez ezik beste gauza askotarako erabiltzen duten aplikazio mugikor asko aurkituko dituzu. Bidaiatzeko, erosketak egiteko... ere erabiltzen dira.

Hiri bat goitik behera ezagutzeko, adibidez, hor duzu Wikitude aplikazioa: sushirik onena non dagoen esango dizu, edo erosketak egitean diru gehiena non aurreztu. Museo handiak bisitatzeko beste modu bat ere probatu dezakezu: deskargatu MuseArt, eta beste begi batzuekin ikusiko dituzu pintore ospetsuenen lanak.

Aplikazio bitxiagorik ere aurkituko duzu, nahi izanez gero. Hor duzu, esate baterako, Peak.Ar, beste mendizaletasun-mota bat probatu eta bistara duzun tontor bakoitzari nahi duzun izena ipintzeko. Agian, errealitate areagotuko betaurreko hauek probatu nahiko dituzu. Hackathon bat dute jatorri iragarkiak eta markak blokeatzen dituzten betaurreko horiek. Zer ikusi nahi duzun, hori da kontua...

Datorkigun geroa

Garbi dago, beraz, etorkizun oparoa duela errealitate areagotuak eta, epe laburrera, bere alorreko jaun eta jabe bihur daitekeela, errealitate birtuala lagun duela, jakina. Turismoaren eta merkataritzaren sektoreak ari zaizkio jada etekina ateratzen; menderatu beharreko hurrengo sektoreak, berriz, medikuntza eta geolokalizazio aplikatuko aplikazioak dira.

Ez harritu, bada, hemendik urte batzuetara medikuarengana joan eta errealitate areagotuko tresnekin egiten badizkizu probak. Dagoeneko ari dira erabiltzen errealitate hori erradiografiak egiteko, mundu osoko zenbait ospitaletan, eta emaitza onak lortzen.

Prest al zaude errealitate berri batean jarduteko?