Enpresak
Euskaltelek 2026ko IKT Joeren Astea ospatu du
Euskaltelek IKT Joeren Astearen beste edizio bat antolatu du aurten. Martxoaren 9tik 13ra (astelehenetik ostiralera) egin da, formatu birtualean.
Euskaltelek IKT Joeren Astearen beste edizio bat antolatu du aurten. Martxoaren 9tik 13ra (astelehenetik ostiralera) egin da, formatu birtualean.
Biki digitalak (edo Digital Twins) deiturikoak etorkizun handiko teknologia iraultzaileenetako bat dira. Baina, zer dira zehazki eta zertarako balio dute?
Une oro konektatuta egon ahal izatea funtsezkoa da gaur egun, eta behar horri erantzuteko sortu dira multioperadore-soluzioak, hots, estaldura operadore baten baino gehiagoren bidez eskaintzeko aukera ematen duten soluzioak. Hain zuzen ere, beharrezkoak dira era guztietako espazioetan konektagarritasuna, malgutasuna eta jasangarritasuna bermatzeko, eta abantailak dakartzate erabiltzaileentzat nahiz enpresentzat.
Hilabete batzuk barru, ohiko larrialdi-triangeluen ordez V16 baliza konektatuak erabili beharko dira, DGTren araudi berria betez. Baliza horiek denbora errealean komunikatzen dira DGTrekin, eta horretan zeregin garrantzitsua du gauzen Internetek.
Gaur egungo ingurune digitalean, funtsezkoa da zibersegurtasuna zaintzea lehiakortasuna bermatzeko, bai enpresa bakoitzaren ikuspegitik, bai Euskadiko enpresa-sarearen ikuspegi orokorretik. Horregatik dira hain interesgarriak SPRIk (Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak) martxan dituenak bezalako laguntza-lerroak.
Azken urteetan, eta batez ere pandemiaren ondoren, arlo guztietara sartu da digitalizazioa; ziztu bizian sartu ere. Espazio fisikoaren eta birtualaren hibridazioak, batetik, eta "datifikazio" gero eta handiagoak, bestetik, berrikuntzarako eta hazkunde ekonomikorako aukera berriak sortu dituzte.
Biometriak pertsona bakoitzaren ezaugarri fisiko edo portaera bereziak erabiltzen ditu nortasuna egiaztatzeko. Lotura estua du zibersegurtasunarekin, teknologia biometrikoak gero eta gehiago erabiltzen baitira sarbide fisiko eta digitalen autentifikazioaren edo kontrolaren segurtasuna hobetzeko.
Sareen eta komunikazioen gaitasunak proban jartzen dituzte larrialdiek. Izan ere, egoera kritiko horietan dira batez ere eraginkorrak eta beharrezkoak 5Ga eta horren antzeko beste teknologia batzuk. Horren adibide egokia dira larrialdietarako 5G sare pribatuak, eta horiekin lotutako proiektu aitzindarietan ari gara lanean.n
Teknologia ziztu bizian doa aurrera, eta etengabe iristen zaizkigu nobedadeak eta aurrerapenak. Horien artean, arreta gehien bereganatzen duten teknologietako bi adimen artifiziala eta gauzen Internet dira. Eta zer gertatzen da bi teknologiak konbinatzen baditugu? Zer erabilera ditu?
Nola ari da inplementatzen adimen artifiziala Euskadin? Zenbateraino inplementatu dute enpresetan eta administrazio publikoan? Behar adina langile espezializatu ditugu? Galdera horiei erantzuten die BAIC, Basque Artificial Intelligence Center erakundeak argitaratu berri duen txosten batek.
Microsoft 365i buruz entzungo zenuen zerbait dagoeneko, seguru. Hodeian oinarritutako produktibitate-plataforma bat da, enpresentzako tresnak eta zerbitzuak eskaintzen dituena, hala nola posta elektronikoa, egutegia, testu-prozesamendua, lankidetzarako tresnak eta hodeian biltegiratzeko aukera. Gaur egungo lan-dinamiketarako soluzio integrala.
Sektore eta arlo gutxi geratzen dira adimen artifiziala, datu-analisia eta antzeko teknologiak sartzearen ondoriozko bultzadaren eta aldaketen eraginetik kanpo. Elikagaien industria bezain funtsezkoa den sektore batek ere iraultza digital eta teknologiko horren berri izan behar du.
Mehatxu zibernetikoz jositako ingurune digital honetan, “Zero Trust” izeneko zibersegurtasun-eredu bat sortu da; hitzez hitz esanda, "Zero konfiantza"ren alde egiten duen eredu bat.
Hamar urtean behin, aldaketa bat gertatzen da XG sareetan. Orain, 5Garen aroan gaude; eta komunikazio mugikorren bilakaeran hori da hurrengo urratsa.
Enpresek bezeroekin komunikatzeko duzuen modua eta zuen operazioak optimizatzeko modua aldatu egin da digitalizazio-garaian. Gaur egungo teknologia-joeren artetik interes handiena sortu duenetako bat chatboten teknologiada (chatbot, literalki, txat robot). Euskaltelen chatbot edo callbotetan oinarritutako zenbait soluzioeskaintzen dizkizuegu, zuen beharrei erantzuteko.
Pablo Ayalak Euskaltelen 2023ko Jardunaldi Teknologikoetan parte hartu du. Errealitate birtualeko eta areagotuko teknologia horien aplikazio praktikoei, onurei eta erronkei buruz hitz egin dugu harekin, eta esan digu bateragarrik direla indarra hartzen ari diren beste teknologia batzuekin, hala nola adimen artifizialarekin.