Urriaren 6an, asteartea, jardunaldi presentzial bat egingo dugu 4.0 Industriari eragiten ari diren joera eta teknologia nagusiei buruzko ezagutza partekatzeko. Ekitaldia ADEGIren egoitzan izango da: Mikeletegi pasealekua 52, Donostia.
Industria gero eta eredu konektatuago eta adimendunagoetara eboluzionatzen ari da, gauzen Internet, adimen artifiziala eta biki digitalak bateratzeari esker. Makinetatik, aktiboetatik eta eragiketetatik datozen datuak denbora errealean atzitzeko eta aztertzeko gaitasunak aukera ematen du eraginkortasuna hobetzeko, prozesuak optimizatzeko eta datuetan oinarritutako erabakiak azkarrago hartzeko.
Testuinguru horretan, mantentze-lan prediktiboa, logistika adimenduna, analitika aurreratua eta IT/OT integrazioa teknologiak erakundeei laguntzen ari zaizkie beren lehiakortasuna handitzen eta eraldaketa digitalean aurrera egiten.
Jardunaldi honen helburua da 4.0 Industria bultzatzen ari diren joera eta teknologia nagusiei buruzko ezagutza partekatzea, hainbat arlo jorratuz: konektagarritasun industriala, eragiketen digitalizazioa, logistikaren kudeaketa adimenduna, adimen artifizialaren aplikazioa eta biki digitaletan oinarritutako ereduetaranzko bilakaera.
EMAN IZENA
HIZLARIA
Ainhoa Pérez - Euskalteleko eta Orange Empresaseko BDM IoT
AGENDA
- 9:30 h. Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
- 9:35 h. 4.0 Industria eta eragiketa konektatuak: aktibotik datura.
- 9:50 h. Logistika adimenduna eta konektatua.
- 10:05 h. Data & AI Driven Manufacturing: industria-datuetatik negozio-baliora.
- 10:25 h. Gauzen Internetetik eta adimen artifizialetik biki digitaletara.
- 10:45 h. Mahai-ingurua, galderak eta kafe-networkinga.

Noiz: 2026ko urriaren 26an
Non: ADEGIren egoitza. Mikeletegi pasealekua 52- Donostia
