Nork esango zigun museo batean teknologiak toki garrantzitsua izango zuela, ezta? Eta Artiumen Edurne Herrán artistaren el jardín de las emoji-delicias lana ikustera iritsi gara! Eta hori adibide bat besterik ez da. Artiumeko Marketineko arduradunarekin bildu gara, Aingeru Torrontegirekin, arte garaikidearen eta teknologiaren arteko harremana apur bat gehiago azaldu diezagun. Eta arrazoi ugari eman dizkigu harreman hori ezagutzen hasteko eta Artiumen horretaz gozatzeko. Jakin nahi duzu zein diren?
Euskaltel Bloga. Zure iritziz, zer toki izan dezake teknologiak Artium bezalako arte garaikidearen museo batean?Aingeru Torrontegi. Egia esan, teknologiak dagoeneko toki benetan garrantzitsua dauka arte garaikidearen museo batean. Kontuan izan behar da artista askok elementu teknologikoak sartu dituztela beren artelanetan, edo artelana bera, osagaien aldetik, teknologia hutsa dela.
E.B. Tira, teknologiaren bidez artea jendearengana gerturatu daiteke. Eraginkorra al da?A.T. Zalantzarik gabe. Eraginkorra da, gu bisitatzera datozen pertsonekiko elkarrekintza garatzea ahalbidetzen baitigu: haiei informazio gehiago eskaini, landu ahalko liratekeen gai gehiago, erakusketetan zehar ibilbide berriak iradoki... Eta hori guztia ikusle-mota ezberdinetara egokituta, etxeko txikienetatik hasita adineko pertsonetaraino; hasi artearekin ohiko harremana dutenetatik, eta museoetara noizean behin joaten direnetara... Baina, horrez gain, museoko kontuak azaltzeko aukera hau eman diguzuela baliatuz, azpimarratu nahi dut irisgarritasunarekin lotutako alor orotan teknologiak daukan irismena. Dagoeneko ikusgai diren aukera guztiak museoetan ere martxan jartzea denbora-kontua da, edo hori espero dugu, behintzat.
E.B. Eta posible al da teknologiarekin artea sortzea?A.T. Olio-pintura eta akuarela, metala eta harria izango balitz bezalaxe... Azken batean, bere sormen-prozesuan txerta dezakeen elementu bat gehiago besterik ez da artistarentzat.
E.B. Dakizunez, teknologiaz hitz egiten ari bagara Euskaltel ere aipatu beharra daukagu ;-) Nola hartzen du parte Euskaltelek teknologia-Artium ekuazioan?A.T. Bada, hain zuzen ere, delako teknologia-sare hori guztia martxan izatea ahalbidetzen duen oinarria da.
E.B. Eta horrek zer esan nahi du? Izan ere, Artium bezalako museo handi batean teknologia asko egongo da...A.T. Hori da, teknologia asko, eta areto asko, eta beharrizan ezberdinak dituzten erabiltzaile asko. Ideia bat izan dezazun, gu teknologiaz baliatzen gara artelanak instalatzen direnetik hasita. Aktibatu ahal izateko, datu asko abiadura handian eta modu koordinatuan bidaltzeko gai diren elikatze-iturriak behar dituzte. Gainera, museo osoan wifi-sistema bat behar da, aukera emango diena gure erabiltzaileei QR kode eta esteka bidez gure edukiak jaisteko; eta sareak ahalmen handikoa izan behar du. Bestela, erabiltzaileak sistematik aterako lirateke, eta erabiltzaile-esperientzia kaskarra sortuko luke. Horregatik guztiagatik, tamaina honetako arte garaikidearen museo batentzat funtsezkoa da Euskaltel bezalako erakunde batek ematen duen zerbitzuaren bermea.
E.B. Batzuetan jendeak uste du arte-mota hau apur bat arraroa dela; dena den, ziurrenik horrelako museo batera sekula joan ez direlako izango da hori. Zure ustez, zer galtzen du inoiz Artiumera etorri ez denak?A.T. Egia esan, horixe bera da gure erronketako bat: ausartu daitezela, pausoa eman dezatela eta probatu dezatela arte-mota hau eta museo-mota hau, zuk diozun bezala. Probatu ondoren, itzuli egin nahi izaten dute. Zer ematen die? Protagonistak eurak diren mundu bat, non piezek edo artelanek bizia hartzen duten, behatzailearen araberako bizia. Gure bizipenak, gure gaiak, hori guztia ikusten da erakusketak eta artelanak bisitatzen direnean; nolabait esatearren, bisitari bakoitza paretik pasatu ahala eraldatzen doaz...
E.B. Izan ere, museoa bisitatzeko modua bera ezberdina da; “miaketa-koadernoak”dituzue aspalditik. Misterio-kutsua dute. Zer dira?A.T. Miaketa-koaderno batzuk dira —bide batez esanda, Euskaltelen babesari eskeri egin ditugu—. Zer diren? Gauza erabat xumea dira eta, era berean, erabat konplexua. Erronka dibertigarria da. Bisitatzen gaituzten pertsonei eskaintzen diegun erronka bat da; aretoak miatzen eta erantzunak bilatzen dibertitzen diren heinean, erakusketak ikusteko eta bestela oharkabean pasa litezken xehetasunez jabetzeko balio du.
E.B. Eta zer moduz ari dira funtzionatzen? Jendea gai izaten al da enigmak ebazteko?A.T. Ederki ari da funtzionatzen. Egia esateko, jendea oso pozik dago programa honekin, eta hori adierazi digute egiten ditugun inkesta eta ikerketetan. Eta bai, bai, denak izaten dira enigmak ebazteko gai, eta horretan zerikusia du erronka horien ezaugarri batek: bisitatzen gaituzten ikuste-mota ezberdinei gustatzen zaizkie.
E.B. Ba al da sorpresarik bisitari argienentzat?A.T. Ja, ja. Bai, noski. Emozio apur bat eman nahi genion. Koaderno bakoitzeko 10 enigma ebazteko gai diren pertsonentzat oroigarri txiki bat daukagu, erakusketaren edo dataren araberakoa.
E.B. Beraz, proposamen modernoak arte garaikidearen museo batentzat, ezta?A.T. Hori da.
E.B. Hilaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna izango da. Baliteke une egokia izatea Artiumera joan eta miaketa-koaderno horiek ezagutzeko...A.T. Oso egokia, esango nuke nik. Esate baterako, larunbatean 19:00etan OREKA TX taldea izango dugu, eta erakusketetara sartzeko ZUK NAHI DUZUNA tarifa izango da (zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat). Horrenbestez, plan biribila izango da museora etortzea, miaketa-koaderno bat deszifratzea eta kontzertuaz gozatzea.
E.B. Mila esker guztiagatik, Aingeru. Artiumen ikusiko dugu elkar!A.T. Zuei, zuen zain egongo gara!