Kamiseta eta botak jantzi, eta zelaira irten ziren. Emaitza gutxienekoa zen. Bi egun gogoangarriren amaiera izan zen. Athleticen eta Eibarren zaleak beren jokalari kutunen pare jarri eta taldeko kide sentitu ahal izan ziren Euskalteli esker.

La visita a San Mamés sirvió a nuestros clientes como excusa para llevarse uno de los mejores recuerdos.Guztira,Athleticen ia hamabost zalek eta haien laguntzaileek eta Eibarko 30 haurrek aukera izan zuten Euskaltelek zuri-gorriekin eta armaginekin haien instalazioetan antolatutako bi jardunaldiz gozatzeko. Baina jardunaldi horiek partida bat baino askoz gehiago izan ziren.

Egun bat benetako lehoien moduan bizitzeko aukera izan zuten zorionekoek inoiz ez bezala ezagutu ahal izan zuten talde zuri-gorria barrutik. Goizeko lehen orduan, San Mames ondoan elkartu ziren, estadioaren zoko-moko guztiak ikusi eta aperitibo bat hartzeko. Indarrak suspertu beharra zegoen eguna igarotzeko eta elkarretaratzea inoiz ez ahazteko argazkia egiteko.

Aurkezpen-argazki ezin hobearen ondoren, Ibaiganeko egoitzaren bisita hasi zen. Athleticen tradizioaren erakusgarririk onena da Ibaigane. Ehunka jokalari pasatu dira handik beren kontratuak sinatzeko eta zuri-gorri gisa aurkeztuak izateko. Ikuskari pribilegiatu bat izan zen, eta bisitarien gogoa berotu zuen hurrengo geldialdirako.

Partida bat Lezaman, eta hiru izarreko bazkaria

Autobusa Lezamako aparkalekuan gelditu zenean, bisitariak gogotsu zeuden uniformea janzteko eta atea kokapen berritik ikusteko. Batzuek erakutsi zuten oso forma onean daudela; beste batzuek herdoil pixka bat kendu behar izan zuten, baina guztiek berekin eraman zuten Lezamako berdegunean partida bat jokatu izanaren esperientzia. Oraindik erabakitzen ari gara nori eman urrezko baloia!

Eta halako egun batek ezin zuen amaiera hoberik izan. Lezamatik gertu dagoela aprobetxaturik, Eneko Atxa Gastronomiako sari nazionalaren azken irabazlearen ardurapeko Azurmendi jatetxea lekurik egokiena izan zen galdutako kaloriak berreskuratzeko eta aho-zapore onenarekin joateko.

Jardunaldi batek energiaz bete du Eibar

Eta batzuk poz-pozik irten baziren Athleticen leku adierazgarrienen bisita egin ondoren, zer esanik ez dago Eibarrekin jardunaldi bat gozatzeko aukera izan zuten ia 30 haurrek ezin ahaztuzko egun bat igaro zutela: lehenik, lehen taldearen entrenamendua ikusi zuten Arrasaten, eta, gero, beren jokalari kutunenen autografoak eraman zituzten.

Energia osoa jarri zioten egunari, hasieratik, eta gauza bera egin zuten arratsaldean, zelaian, zuten guztia eman arte. Han, zain zituzten Sergi Enrich, Antonio Luna, Yoel Rodríguez eta Iñaki Bea entrenatzailea. Minutu bat ere ez zen behar izan haurrak lanean hasteko...

Azkar asko utzi zuten agerian Eibarrek baduela harrobia etorkizunerako. Penaltiak, zirkuluak eta jokaldi-saioak izan ziren giro onean egindako entrenamenduaren ezaugarriak. Amaitzeko, argazkiak eta galderak, eta barre-algara ugari agur egiteko. Haurrek ezin hobeto pasatu zuten, eta selfirik onenak eraman zituzten, uda honetan beren lagunei harro-harro erakusteko.

Inbidiatan gelditu bazarete, zaudete adi hurrengo jardunaldien zain. Gure sareetatik pasatu edo zuen posta-helbidera bidaltzen dizkizuegun newsletterrak begiratu besterik ez duzue.

Risas, deporte y selfies en la experiencia del Eibar. CK0A8955 CK0A9004 CK0A9040